AFTONSPARV Edredoi- eta burko-zorroak, espazioa zuria/beltza, 150x200/50x60 cm
Nola lortu
- Hari kopurua: 152 /inch²
Estanpatuak espazio-ontziak eta suziri beltzak planeta, ilargi eta izarren artean ditu, eta kotoizko eta biskosazko zorro ipartar zuri honek misio batean dago: haurren ohea abegikor bihurtzea. Amets bat astronauta txikientzat.
Produktuaren xehetasunak
Haurtxoak ondo egingo du lo gau osoan, kotoi- eta biskosa-nahasketak hezetasuna xurgatu eta kanporatu egiten baitu. Horrela, gorputzak tenperatura goxoa eta uniformea izango.
Kremailerari esker, oheburukoa bere tokian mantentzen da.
Umeentzako produktuen kremailerek ez dute heldulekurik. Horrenbestez, umeentzat seguruak dira, baina helduentzat irekitzeko errazak dira.
Garbi mantentzeko erraza; garbitu garbigailuan, 60°C-tan.
Haurraren gela unibertso zoragarri propioa bihurtu nahi baduzu, kuxina AFTONSPARV bildumako ehunekin eta jostailuekin konbina dezakezu.
Haurrekin elkarlanean sortuak saio dibertigarrietan zehar, beren pentsamenduak eta ideiak adieraz dezaten. Haien iritziek eragina dute gure erabakietan eta gure produktuak hobetzen dituzte. Azken finean, adituak dira.
AFTONSPARV bildumaren espazioan inspiratutako jostailu, ehun eta lanparekin, jakin-mina piztu eta haurrak inspiratu nahi ditugu.
Marta Krupińska
Neurketak
- Burko-zorroaren luzera: 50 cm
- Burko-zorroaren zabalera: 60 cm
- Zorro nordikoaren luzera: 200 cm
- Zorro nordikoaren zabalera: 150 cm
- Hari kopurua:: 152 /inch²
Bezeroen iritziak

Espazioa infinitua da; baita zure irudimena ere
AFTONSPARV bildumarekin, historiako jolastokirik handienera gonbidatzen ditugu haurrak. Espazioa. Mundu zirraragarri, mistiko zein inspiratzailea, sormenerako espazio handia duena.
Segur aski umetan ere egingo zenuen: zeru amaigabera begira jarri eta izar zein planeta guztien artean dagoenarekini amets egin. Agian, haurrek beti egin izan duten zerbait da, AFTONSPARV-ean lanean hasi aurretik gure tailerretako batean parte hartu zuten 3 eta 7 urte bitarteko haurrek bezala. Marta Krupińska diseinatzaileak dioenez, “harritu egin gintuen haurrek gure eguzki-sistemari eta espazioari buruz zenbat zekiten ikusteak”. “Baina zientziak espazioan dagoen guztia aurkitu ez duenez, fantasiarako eta ametsetarako ere leku asko dago”.
Irudimenarekin funtzionatzen duen suziri espaziala
Haurren ideia eta pentsamendu interesgarriak bihurtu ziren Martaren abiapuntu AFTONSPARV diseinatzerakoan. Eguneroko bizitzan irudimena piztu eta jolasa sustatu dezakeen bilduma konbinatua, espazioko lagun goxoekin, ehunekin eta lanparekin, baita kartoiz egindako suziri batekin ere. “Hainbat haurrentzako egokia izateko bezain handia da, eta onena: irudimena besterik ez dute behar leku zirraragarri berrietara bidaiatzeko”. Planeta batzuetan estralurtarrak bizi daitezke, haur batzuen iritziz. “Iritzi pila bat zituzten estralurtarrei eta haien itxurari buruz. Gehienetan, atseginak ziren, eta halaxe dira gure estralurtarrak ere”.
Lo hartu planeta distiratsuen artean
Suziri espaziala Lurrean bueltan dagoenean eta eguneko jolasteko denbora amaitzean, lasaitzeko eta ohera joateko ordua da. Abenturek ohera joateko ipuinean eta ametsetan jarrai dezakete. Izan ere, argia itzaltzen denean, AFTONSPARV gortinaren planeta-ereduak distira egiten du. Zer izan da hori? Agian, lagun estralurtar berdeez betetako espazio-ontzi bat. Edo izar uxo bat, desio bat eskatu ahal izateko…
Form design process
Haurrekin lankidetzan sortua
Haurrak munduko pertsonarik garrantzitsuenak dira, eta jakin nahi dugu zer behar dituzten, haientzako produktuak sortzen baititugu! Horregatik, gure produktuen garapenean parte hartzen duten sormen- eta jolas-saioetara gonbidatzen ditugu. Hemen askatasunez adieraz daitezke eta haientzat garrantzitsua dena marraztu, erakutsi edo kontatu. Haien iritziak garrantzitsuak dira eta gure produktuak hobeak izatea egiten dute. Azken finean, aditu paregabeak dira!
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Haurrentzat diseinatzen dudanean, nire barruko umeari aurrea hartzea uzten diot. Beraz, alegiazko espazio-suziri batera igo nintzen nire diseinu-taldearekin eta abenturara joan ginen hegan. Bidaia baino lehen, izarretan aurkituko genuen guztia kontatu ziguten haur sutsuak ezagutu genituen, eta estralurtarrak izaki atseginak direla ziurtatu ziguten. Espero dut Lurrera ekarri genituen aurkikuntzak haurren irudimen mugagabearen eta espazioaren ezagutza zabalaren eskutik joatea".