Egin lo lorez beteriko ohe batean
Sortu oasi lasaigarria etxean logelarako ehun berrien bidez. Estanpatu loredun lasaigarriek goizetan zein lotara joaten zaren bakoitzean pozik sentiaraziko zaituzte. Gainera, iturri jasangarriagoetatik lortutako % 100 kotoiz eginda daude. Material naturala oso leuna denez, gau osoan zehar edo siesta egiterakoan lo sakon egingo duzu.


PRAKTBRÄCKA edredoi-zorroa benetako artelana da. Edredoi- eta burko-zorro eder hauen estanpatu loreduna egiteko Frantziako historiako Musée de l’Impression sur Étoffes (Ehun Estanpatuen Museoa) museoko XVIII. mendeko estanpatuetan inspiratu gara. Bestalde, iturri jasangarriagoetatik lortutako % 100 kotoiz eginda daudenez, oso leunak dira eta oso eroso lo egin ahal izango duzu.