DEKORERA bilduma: iraganeko maisuetan inspiratua
Oporrak hurbiltzen eta gauak luzatzen ari diren egunotan, gogora etortzen zaizkigu XVII. mendeko Herbehereetako margolari maisuen artearen eredu diren erretratu eta natura hil ilun eta gogoetatsuak; besteak beste, Rembrandt, Vermeer eta Hals maisuen lanak, urre koloreko argi-zirimolaz, etxeko eszena jostalariz eta izkina ilunez beteak daudenak.
Irudi horietan inspiratu da gure diseinatzaile-taldea DEKORERA bilduma garatzean. Bilduma horretan, artista haien lanaren kolore aberatsak eta estiloa Eskandinaviako artisautzarekin konbinatu dira etxea atontzeko osagarriak eta ehunak sortzeko. Horiei esker, negurako giro goxoa eman ahal izango diozu etxeari.

