Saltatu

Abenturazale txikientzako itsasoan inspiratutako logela

Lurra begi bistan! Sortu abenturazale ausart eta gazteentzako gordeleku erosoa oheko arropa estanpatua, marrazo basatien estanpatudun eskuoihalak eta joko hezigarriak erabiliz. Zazpi itsasoetara abiatu baino lehen jolasteko gune aparta.

KURA ohea balea urdinen motiboa duen BLÅVINGAD edredoi-zorroaren sortarekin; gainean, peluxezko BLÅVINGAD balea urdina dago.
KURA ohea balea urdinen motiboa duen BLÅVINGAD edredoi-zorroaren sortarekin; gainean, peluxezko BLÅVINGAD balea urdina dago.

Primeran pasatuko dute

Abenturaz beteriko egun luzearen ondoren, abenturazale ausartenek ere behar dute lo egiteko leku egokia. % 100 kotoizko edredoi-zorroak haurraren lagunik onenak bilakatuko diren balea urdinen estanpatu polita du.

Ikusi haurrentzako oheko arropa guztia
Haur bat balea urdinen BLÅVINGAD edredoi-zorroa duen ohean jolasten; peluxezko BLÅVINGAD balearekin jolasten duen beste haur bat ere ikus daiteke.
Ikusi haurrentzako oheko arropa guztia

Marrazoa badator!

% 100 kotoizko eskuoihalak marrazo-txanoa dauka, bainua hartzeko unea erabateko abentura izan dadin. Kotoi-felpazko oihala oso leuna eta ukitzeko atsegina da, eta haurrak eskertu egingo du hondartzan egun osoan jolastu ondoren lehortzean.

Ikusi bainugelako eskuoihal guztiak
BLÅVINGAD kotoizko eskuoihal txanoduna jantzita duen haurra, marrazoa izatera jolasten, leiho biribilaren aurrean.
Ikusi bainugelako eskuoihal guztiak

Arrantza-ikasbidea

Jokoak arrantzarako bi kanabera eta hamaika figura ezberdin dauzka, eta objektuak berreskuratzen irakasten die haurrei ondoren birziklatu ahal izateko. Horrela, itsasoa garbi izatea zein garrantzitsua den ikasiko dute.

Ikusi jostailu eta joko guztiak
Haurra BLÅVINGAD arrantza-jokoarekin jolasten leiho baten ondoan dagoen eserlekuan, olagarroaren motiboa duen BLÅVINGAD kuxin-zorroarekin eta peluxearekin.
Ikusi jostailu eta joko guztiak

Zurekin edonora doazen koloretako dortokak

% 100 kotoiz egina, dortoka politak dituen felpazko bainugelako eskuoihalak kolore-ukitua emango du hondartzan edo bainua hartzeko unean.

Ikusi bainugelako eskuoihal guztiak
% 100 kotoizko BLÅVINGAD bainugelako eskuoihala koloretako dortokekin, zurezko panelezko horma zurian dagoen esekilekuan zintzilikaturik.
Ikusi bainugelako eskuoihal guztiak