Saltatu

Agur esaten diegu IKEA Family txartel fisikoei

Garai berriekin batera, errealitate berriak ere heltzen zaizkigu, eta IKEA Family-n etorkizun iraunkorrago baterantz joan nahi dugu, gure plastikozko txartelei agur esanez. Baina ez kezkatu, txartelaren abantaila guzti-guztiak mantenduko dituzu sakelako telefonoan. Ez duzu berriro galdetu behar izango… non demontre utzi dut IKEA Family txartela? Aurrerantzean, aldamenean izango duzu beti.

Txartel fisikoa oraindik baliozkoa izango da?

Jakina! Aldatu den gauza bakarra da ez ditugula txartel berriak egingo. Horrenbestez, txartela beti izango duzu aldamenean, eta planeta hobeto zainduko dugu. Probatu nahi al duzu? Nola egin kontatuko dizugu!

Nola berreskura dezaket nire IKEA Family txartela?

HASI SAIOA WEBGUNEAN

Berreskuratu zure IKEA Family txartela formatu digitalean. IKEA.es webgunean aurkituko duzu, bezeroaren profilean.

INSTALATU IKEA-REN APLIKAZIOA

IKEA-ren aplikazioa deskargatu eta saioa hasi besterik ez duzu, eta hortxe izango duzu txartela, nahi duzun guztietan. Eta, horrez gain, deskontuak eta informazio baliagarria ere aurkituko dituzu bertan.

KIOSKOEK EZ DUTE IKEA Family TXARTEL GEHIAGO INPRIMATUKO, BAINA… ORAINDIK BIDALTZEN DITUZTE!

Oraindik ere geure kioskoak erabili ahal izango dituzu bazkide egiteko. Hori bai, txartela posta elektronikoz edo testu-mezu batean jasoko duzu. Lagun iezaguzu planeta zaintzen!

IREKI BIDALI DIZUGUN EDOZEIN NEWSLETTER

Ordaintzerakoan, zure txartelaren QR kodea aurkituko duzu bidali dizugun edozein newletterretan. Horrez gain, Apple Wallet edo Google Pay aplikazioetan sartzeko esteka zuzenak ere aurkituko dituzu.

GEHITU ZURE FIDELTASUN TXARTELETARA

IKEA Family txartela bateragarria da fideltasun txartelak gordetzeko aplikazio gehienekin.
Eta Pay edo Apple Wallet-etik ere deskarga dezakezu, beti sakelakoan eramateko.

TXARTELA ESKURATZEKO BESTE MODU BATZUK

 
Dendetan, bezeroen arretako langileek lagunduko dizute IKEA Family txartela formatu digitalean berreskuratzen. Posta elektronikoz edo sakelako telefonoan jasoko duzu. Atsegin handiz lagunduko dizugu!