IKEA Family-ri buruz

Emakume bat egongelako sofan eserita dago, irribarrez, eta aldizkari bat irakurtzen ari da.

Ongi etorri klubera

Sariak, ezustekoak, abantailak, inspirazioa… izan eskura zure ametsak egia bihurtzeko behar duzun guztia. Izan ere, IKEA Family zurekin dago, dekorazioa maite baduzu nahiz koadro bat esekitzeko gai ez bazara. Hasiko al gara?

Beltzez jantzitako gaztea IKEA denda batean, poltsa horiarekin.

Gure bazkideek gehiago merezi dute

Gainera, gurea ez da beste klubak bezalakoa, hau da, erosketak soilik saritzen dituzten horietakoa; hemen zure denbora ere balioesten dugu. Hori dela eta, zure ideiak gurekin partekatzean edo zuri buruz hitz egiten duzunean ere sari pertsonalizatuak eskuratuko dituzu. Horien bidez eskerrak eman nahi dizkizugu.

Ingvar Kampraden gazteko argazkia zuri-beltzean, IKEA denda baten kanpoaldean, pipa erretzen dagoela.

Hortxe hasi zen dena

Egun ezagutzen dugun IKEA Family Suedian sortu zen 1984. urtean, baina lehen IKEA kluba gure fundatzaile Ingvar Kampradek jarri zuen martxan 1952an, “Silverklubben” izenarekin.

Ingvarrek uste zuen bezeroei behar bezala lagundu ahal izateko beren beharrak eta nahiak ezagutu behar zituela; hori dela eta, zuzenean haiekin komunikatzea erabaki zuen.

Irribarre egiten ari den gaztea, kafkan koloretsuarekin, bere apartamentuaren leiho-ertzean eserita.

Harrezkero gauzak asko aldatu dira, baina gure jarrera berbera da: zu zara gure inspirazioaren iturria. Hori dela eta, zure gustuak, ideiak eta planak ezagutu behar ditugu, zure esperientzia ezin hobea izan dadin.

Beharbada munduko familiarik zabalena gara, baina gure lanarekin egunero transmititu nahi dizugu guretzat berezia zarela.

Gizon bat egongelako mahaiaren alboan eserita dago, lanpara bat muntatzen; bitartean, semea kartoizko kutxarekin jolasten ari da.

Eskaintzak, sariak eta ezusteko mordoa

IKEA Family klubeko bazkidea izateagatik deskontuak izango dituzu hainbat produktutan, bai eta sariak, abantailak eta inspirazioa ere… Egon prest, ezusteko mordoa baititugu zuretzat, elkarrekin bidean aurrera egiteko.
Kafe batekin hasiko gara? Kafea dohainik emango dizugu gurera zatozen guztietan!