IKEA Family-n beti daukagu zerbait zuretzat

Abantailak guztiontzat
IKEA Family-k baditu dirua aurreztea baino abantaila gehiago. Abantaila batzuek denbora aurrezten laguntzen dizute, eta beste batzuek buruhauste bat baino gehiago kentzen. Guztiak ezagutu nahi? Sakatu erreproduzitzeko botoia eta ikusi!
Ez duzu zure IKEA Family txartela aurkitzen? Klubeko bazkide bazara, sartu hemen.

Urtebetetze-oparia zure posta elektronikoan
Berezia zara guretzat, baina zure urtebetetzean are gehiago. Zure oparia jasotzeko prest?

Zure fideltasuna saritzen dugu opari eta sorpresen bitartez
IKEA Family-ri eskaintzen diozun minutu bakoitza opari bat da guretzat, baina zuretzat ere opari bat izatea nahi dugu. Horregatik, saritu egin nahi zaitugu: adibidez, 500 € irabaz ditzakezu zure IKEA Family txartela erabiltzen duzun aldiro; hori eta askoz sorpresa gehiago.
Eskerrak emateko gure modua da.

Gurera etortzen zaren aldiro, kafe bat doan!
Etxean bezala sentiarazi nahi zaitugu gurean zaudenean. Horregatik, beti gonbidatuko zaitugu kafe batera.

Ikasi IKEA Family-rekin. Jarduerak eta tailerrak doan.
Ametsetan geratzen direnetakoa zara, ala amets horiek egia bihurtzen dituztenetakoa? IKEA Family-n bietakoa izan zaitezke, doako sarbidea izango baituzu tutorialetara, zuzeneko programetara eta tailer eta jardueretara. Bertan, gure dekorazio-jakituria guztia partekatuko dugu zurekin zure ametsetako etxea egia bihur dadin.

Pertsonak eta planeta zaintzen duten proiektuak
IKEA-n zinez arduratzen gara bertako komunitatean dugun eraginaz. Bizilagun onak izateko egiten dugu lan, onuragarriak izan nahi baitugu pertsonentzat, bai eta gure planetarentzat ere.