Saltatu

Enpresentzako IKEA Sarea abantailez josita dago

Enpresentzako IKEA Sarea zure negozioa handitzen laguntzen dizun IKEAren taldea da. Zure enpresarako barne diseinuko zerbitzuak prezio berezian, doako aholkularitza behar duzun guztietan, eskaintzak, inspirazioa eta askoz ere abantaila gehiago izango dituzu! Informazio gehiago.

6 proiektu, 6 enpresa

 

Enpresentzako IKEA Sarea kaleratu genuenean, «IKEAk zure negozioa birdekoratuko du» lehiaketa abiarazi genuen. Horretan, bada, gure adituen laguntzaz, 6 enpresa txikiren espazioak eraldatzea bilatzen genuen.

 

Ezagutu nahi dituzu? Sakatu play!

Ezagutu 6 negozioak eta imajinatu zure proiektua

Mi granito de arena

Produktuak soltean saltzen dituen denda bat, hondakinik sortzen ez duena eta erosketa eta kontsumo jasangarria sustatzen duena.

AMASOL

Irabazi asmorik gabeko fundazio bat, guraso bakarreko familien egoera aldarrikatzen, ikusarazten eta hobetzeko lan egiten duena.

Dukana

Arometan, yogako osagarrietan, oparietan eta, batez ere, ongizatean espezializatutako denda bat.

Métrica6

I+G+Bko enpresa bat, produktu garapeneko ingeniaritzan espezializatua eta berrikuntzako aholkularitza estrategikoan diharduena.

Peanuts and Nuts

Artisau tailer eta ehungintzan diharduen denda bat.

Biblioteca Colegio San Isidro

Adin guztietarako funtzio anitzeko espazio bat ikastetxe publiko baten barruan.

Barne diseinu proiektu bat egin nahi al duzu zure negozioan?

IKEA Business bazkide gisa, zerbitzu hau eskura dezakezu 99 €-ren truke (ohiko prezioa 149 €) 150 m2-tik beherako espazioetarako edo 149 €-ren truke (ohiko prezioa 199 €) 150 m2-tik gorako espazioetarako.