Batu zure erosketekin
Ezagutzen al duzu "Batu zure erosketekin"?
Onura hau esklusiboa da IKEA Enpresentzat Sareko bazkideentzat, eta zure erosketak sari bihurtzeko pentsatua dago. Aldi bakoitzean, zure erosketa-bolumenaren arabera, deskontu-kupoi bat jasoko duzu, IKEA-n egiten duzun hurrengo erosketan erabili ahal izango duzuna.
Zure enpresak gure sortan jartzen duen konfiantza itzultzeko modu argi eta erraza.

Ezagutzen al duzu "Batu zure erosketekin"?
Onura hau esklusiboa da IKEA Enpresentzat Sareko bazkideentzat, eta zure erosketak sari bihurtzeko pentsatua dago. Aldi bakoitzean, zure erosketa-bolumenaren arabera, deskontu-kupoi bat jasoko duzu, IKEA-n egiten duzun hurrengo erosketan erabili ahal izango duzuna.
Zure enpresak gure sortan jartzen duen konfiantza itzultzeko modu argi eta erraza.
Nola funtzionatzen du?
IKEA Enpresentzat Sareko zure txartelarekin IKEA-n erosten duzun bakoitzean, zure erosketen zenbatekoa pilatzen doa. Aldia amaitzean, zure saria pilatutako guztizkoaren arabera kalkulatzen dugu, eta kalkulua amaitu ondoren, kontagailua berriro zeron jartzen da.
Prozesua oso erraza da, ez duzu ezer egin behar:
- Zuk zure negoziorako erosten duzu
- IKEA-k zure sari-mailaren kalkulua egiten du
- Kupoia mezu elektroniko bidez jasoko duzu
Zein da nire saria?
Amaitutako aldian zure erosketa guztiak jaso direnean, kalkulua egiten da eta opari-txartel bat bidaltzen zaizu balio hauetako batekin:
- 20€, zure negozioak 200€ eta 500€ artean pilatzen baditu aldi horretan.
- 50€, 500€ eta 1.500€ artean pilatzen baditu aldi horretan.
- 100€, 1.500€ eta 3.000€ artean pilatzen baditu aldi horretan.
- 150€, 3.000€ baino gehiago pilatzen baditu aldi horretan.
Noiz kalkulatzen da?
Zure erosketen bolumen osoa bi hilean behin kalkulatzen da. Aldia amaitu ondoren, zure kupoia bazkide-profilean erregistratutako helbidera bidaliko dizugu posta elektronikoz, eta erosketen kontagailua berriro hasiko da.
Nola jasoko ditut nire kupoiak?
Kupoiak automatikoki bidaltzen dira IKEA Enpresentzat Sareko kontura lotutako helbide elektronikora.
Kontuan izan kupoia klubaren komunikazioak aktibatuta baldin badituzu bakarrik jasoko duzula; beraz, garrantzitsua da ziurtatzea zure enpresaren harremanetarako datu guztiak sartuta eta eguneratuta dituzula.
Arrazoiren batengatik kupoia jasotzen ez baduzu, gure Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez eska dezakezu, onuraren Zehaztapen eta baldintzetan horretarako ezarritako epean.
Zure enpresa hurrengo mailara eramateko onurak eta zerbitzuak
"Batu zure erosketekin" eskaintzaren lege-baldintzak
2026ko martxoaren 1etik abuztuaren 31ra
Lortu 150€-ko deskontua zure negozioarentzat IKEA Enpresentzat Sareko abantaila esklusibo honekin
IKEA IBÉRICA, S.A.U. entitatea (IKEA), A-28812618 IFKaren jabea eta egoitza soziala Matapiñonera Etorbidea, 9, PK 28703, San Sebastián de los Reyes (Madril) helbidean duena, hurrengo sustapena burutzen ari da, baldintza hauek izango dituena:
Sustapena haren baldintzak betetzen dituzten "IKEA Enpresentzat Sareko" bazkideentzat da, eta 2026ko martxoaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egongo da indarrean, biak barne.Sustapenak honako erosketetarako balioko du: (i) Espainiako penintsulako IKEA dendetan fisikoki egindako erosketetarako; (ii) www.IKEA.es webgunearen bidez egindako erosketetarako; eta (iii) 900 400 telefono zenbakiaren bidez egindako telefono bidezko salmentetarako.
Kanal horien bitartez egindako erosketak kontuan hartuko dira kupoi bat lortzerako orduan ondoren adierazten diren baldintza eta zehaztapenen arabera. Sustapen honen ondorioz lortutako kupoiak kanal horien bitartez trukatu ahal izango dira, oinarri hauetan eta kupoian zehazten diren baldintzak aldez aurretik betez.
IKEA-k sustapen honen zehaztapenak eta baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du. Aldez aurretik jakinaraziko du bezeroaren helbide elektronikoaren bidez edo honako zehaztapenak eta baldintzak argitaratu diren modu berdinean berriak argitaratuz. Halaber, IKEA-k sustapen hau ezeztatzeko eskubidea izango du, betiere une horretan abian dagoen aldi konputagarria amaitu ondoren, eta bezeroari epe horretan egindako erosketengatik lortutako kupoiak bermatuz, gutxienez 15 egun naturaleko aurreabisu bat bidaliz bezeroaren helbide elektronikora. Aurreabisu hori indarrean dagoen aldia amaitu baino 15 egun natural baino gutxiagoko tartean egiten bada, hurrengo aldian luzatuko da sustapena, gutxieneko aurreabisua bete arteko egunak adina.
Deskontu-kupoia lortzea:
IKEA Enpresentzat Sareko bezeroak bere negoziorako egindako erosketa guztien batura (bi hilabeteko zenbaketa) behean zehazten diren tarteetan adierazitako zenbatekoen artean badago, bezeroak, IKEA Enpresentzat Sareko kontuaren titular gisa, deskontu-kupoi bat jasoko du harremanetan jartzeko emandako helbide elektronikoan.Tarte bakoitzera iristeko kontuan hartuko diren epeak bi hilabetekoak izango dira
, 2026ko martxoa-2026ko apirila epearekin hasiko dira, eta 2026ko maiatza-2026ko ekaina, 2026ko uztaila-2026ko abuztua kadentziarekin. Aurrerantzean, "Zenbaketa-epeak".Sortutako deskontu-kupoia dagokion Zenbaketa-epea ("Bidalketa-epea") amaitu ondorengo hilaren 1etik 15era
bitartean bidaliko da (adibidez: 2026ko martxotik 2026ko apirilera bitarteko erosketekin sortutako kupoiak 2026ko maiatzaren 1etik 15era bitartean bidaliko dira). Sortutako kupoia zuzeneko deskontua da erosketa bakar batean, eta hura jasotzen denetik, IKEA Enpresentzat Sareko kontuaren titularrak izendatutako posta elektronikoan, dagokion bidalketa-epea amaitu eta hurrengo bi (2) hilabeteetara arte trukatu ahal izango da. Deskontua lortzeko kontuan hartu beharreko "Azken zenbatekoa" hauxe izango da: dagokion Zenbaketa-epea osatzen duten bi (2) hilabeteetako erosketen batura ken sustapen honen baitan zenbatutako produktu-itzultze guztien batura. Transferentzia bidezko ordainketen kasuan eta, ondorio horietarako, erosketak eskaera osatzen den fakturazio-datan zenbatuko dira.Itzultzeak kupoia lortzeko ondorengo zenbaketatik kenduko dira, noiz egin diren eta itzultze horien erosketak noiz egin diren kontuan hartu gabe.
Adibide gisa, bezeroak produktuak itzultzen baditu 2026ko martxotik 2026ko apirilera bitartean Zenbaketa-epe horretan egindako erosketa batetik, zenbateko hori 2026ko maiatzaren 1etik 15era bitartean jasoko duen kupoitik kenduko da. Hala ere, erosketa horren itzultzea 2026ko maiatzetik 2026ko ekainera bitarteko Zenbaketa-epean egiten bada, zenbateko hori bezeroak 2026ko uztailaren 1etik 15era bitartean jasoko duen kupoitik kenduko da, eta horrela hurrenez hurren.Kupoi bidez jasoko den zuzeneko deskontuaren zenbatekoa zehazteko tarteak hauek izango dira:
- Bi hileko Zenbaketa-epe bakoitzaren amaierako zenbatekoa 200€ eta 500€ artekoa bada: 20€-ko zuzeneko deskontuko kupoi bat eskuratu ahal izango duzu.Bi hileko Zenbaketa-epe bakoitzaren amaierako zenbatekoa 500€ eta 1.499,99€ artekoa bada: 50€-ko zuzeneko deskontuko kupoi bat eskuratu ahal izango duzu.
- Bi hileko Zenbaketa-epe bakoitzaren amaierako zenbatekoa 1.500€ eta 2.999,99€ artekoa bada: 100€-ko zuzeneko deskontuko kupoi bat eskuratu ahal izango duzu.
- Bi hileko aldi bakoitzaren amaierako zenbatekoa 3.000€ edo gehiago bada: 150€-ko zuzeneko deskontuko kupoi bat eskuratu ahal izango duzu.
- Erosketen zenbaketa egiteko, funtsezkoa izango da bezeroak (i) bere nortasuna egiaztatzea eta IKEA Enpresentzat Sareko txartela kutxetan pasatzea erosketa dendan egiten duenean; (ii) saioa hastea erosketa online egiten duenean; edo (iii) IKEA Enpresentzat Sarearen zenbakia ematea eta bere nortasuna egiaztatzea erosketa telefono bidez egiten duenean.
Bere profilean IKEA-ren nobedadeak eta eskaintza pertsonalizatuak (bere jardueraren, profilaren eta erosketen arabera) BAI jasotzea baimentzen duen bazkideak kupoia modu automatikoan jasoko du.Hala ez bada, gure ohiko harremanetarako edozein bide erabiliz ere eska dezakezu (Harremanetan jarri - IKEA - IKEA), Bidalketa-epea amaitu eta hurrengo egunetik, lehen adierazitakoaren arabera (hau da, hilaren 16tik aurrera), uneko hileko azken egunera arte, IKEA-k IKEA Enpresentzat Sarearen kontuarekin lotutako posta elektronikoko helbidera bidaliz hiru (3) egun balioduneko epean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta), harremanetan jartzen denetik.
Kupoia sustapen honetako baldintzak eta, hala badagokio, legezko interesa behin onartuta bidaltzen da.
IKEA-k IKEA Enpresentzat Sareko klubaren txartela adierazitako Zenbaketa-epean erabili duen bazkide bakoitzak egindako erosketen balioaren batuketa egingo du; horretarako, IKEA produktuetan egindako erosketa garbiak zenbatuko dira produktuen PSParen arabera. Sustapen honetatik kanpo geratzen dira Circular Hub-eko (edo saldoen/bigarren eskuko ataleko) produktuak, IKEA Food, Bistroa, Denda suediarra eta opari-txartelak; halaber, zenbaketatik kanpo geratzen dira kontratatutako edozein motatako zerbitzuak.
Itzultze osoak edo partzialak gauzatuz gero, eta horren ondorioz deskontu-kupoia lortzea bidegabea bada, IKEA-k deuseztatu egingo du emandako deskontu-kupoia eta beste bat jaulkiko du, bezeroak lortu duen zenbateko zuzenarekin hurrengo Bidalketa-epean erabiltzeko. Bezeroak eskuratutako kupoia dagoeneko behar ez bezala erabili badu, IKEA-k behar ez bezala lortutako kupoiaren zenbatekoa atxikiko du itzultzeagatik bezeroari dagokion itzultzean, eta beste kupoi bat bidaliko du, hala badagokio, dagokion zenbateko zuzenarekin. IKEA-k IKEA Enpresentzat Sareko kontuen titularrak sustapen honetatik kanpo uzteko eskubidea izango du, asmo txarreko, eskubide-abusuko edo iruzur-zantzuko kasuetan.
Deskontu-kupoiaren erabilera eta baldintzak:
Deskontu-kupoiak erabilera bakarrerako balio du (erosketa bakarra), erosteko gutxienekorik gabe, eta trukatu ahal izango da jasotzen denetik, IKEA Enpresentzat Sareko kontuaren titularrak izendatutako posta elektronikoan, Bidalketa-epea amaitu eta hurrengo bi (2) hilabeteetara arte. Nolanahi ere, kupoi bakoitzaren baliozkotasun zehatza kupoien berariazko erabilera-baldintzetan islatuko da.
Kupoiak ez du balio mila euro (1.000€) edo gehiagoko erosketetan ordainketa osoak edo partzialak egiteko.Kupoia ezin da zatikatu edo itzuli, ezta eskudirutan trukatu ere, ez osorik, ez partzialki.
Kupoiaren deskontua hura baino zenbateko txikiagoko erosketa batean erabiltzen bada, hura ezeztatu egingo da trukatzen denean, eta deskontuaren gainerako zenbatekoa ez da ordainduko, nahiz eta deskontuaren zenbatekoa erosketarena baino handiagoa izan.
Deskontu-kupoia erabilera bakarrerako denez, bere osotasunean erabili behar da. Zati bat erabiltzen bada, gainerako zenbatekoa ezeztatu egingo da.Kupoia erabili den erosketa osoa edo haren zati bat itzultzen bada, zenbatekoa ez da itzuliko bere prezio arruntean, baizik eta
itzulitako produktuaren edo produktuen truke ordaindutako zenbatekoan; hau da, aplikatutako deskontua kentzearen emaitza.
Kupoi hau ezin da beste eskaintza, sustapen edo deskontu-kupoiekin erabili. Kupoia ezin da konpentsatu edozein efektuk eragindako saldoekin, finantzatutako erosketak barne.
Deskontu-kupoia erabilera pertsonalekoa eta besterenezina da, IKEA Enpresentzat Sareko kontuari lotutako pertsona edo entitate titularraren erabilera propio eta esklusiborako. Debekatuta dago edozein bide erabiliz saltzea eta merkaturatzea. Kupoia erabiltzeko eta zaintzeko erantzukizuna hartzaileari eta titularrari bakarrik dagokio. Kupoia behar ez bezala erabiltzearen edo galtzearen erantzule izango da, eta IKEA-k ez du inolako erantzukizunik izango galtzen bada, hirugarren batek erabiltzen badu, edo iruzurrez edo desegoki erabiltzen bada.IKEA-k gehiegizko edo iruzurrezko erabilera hautematen duen edozein kupoi baliogabetzeko eskubidea gordetzen du, baita deskontu-kupoi hori partekatzen, zabaltzen
edo transferitzen den kasuetan ere.
IKEA-k kupoiak erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du, horretarako arrazoi justifikaturik badago, eta betiere aldez aurretik abisatuta. Nolanahi ere, IKEA-k aldaketa egin eta hurrengo egunera arte lortutako deskontu-kupoiak aurreko bertsioaren arabera erabili ahal izango direla bermatuko du, asmo txarreko, eskubide-abusuko edo iruzur-zantzuko kasuetan ezik.
01/03/2026




