IKEA Enpresentzat Sarearen parte izatearen abantailak
Hau zuretzako eta zure enpresarentzako gune berezia da. Hemendik zure beharretara egokitutako eskaintza, zerbitzu eta abantailak atzi ditzakezu. Batu zaitez orain IKEA Enpresentzat Sarera eta ezagutu onura guztiak zure negozioa handitzeko!

Onura berri bat dugu zure erosketak saritzeko
Batu zure erosketekin
Batu zure erosketekin da IKEA Enpresentzat Sareak duen abantaila nagusia: aldian behingo saria, negozio gisa egin dituzun ohiko erosketengatik saritzen zaituena.
Beste abantaila bereziak
Ez ahaztu txartela pasa behar duzula Sareko abantailez gozatu ahal izateko!
Eskaintza esklusiboak
IKEA Enpresentzat Sareko kide izateak eskaintza bat bera ere ez galtzea esan nahi du. Zure negozioak deskontu esklusiboak eta IKEA Family klubeko eskaintzak eskuratu ahal izango ditu.
Interiorismo-zerbitzu osoa
Atera etekin handiena zure espazioari gure barne-diseinu zerbitzuarekin, 99€-ko prezio berezian (ohiko prezioa: 149€) 150 m2 baino gutxiagoko espazioetarako, eta 149€-koa (ohiko prezioa: 199€) 150 m2 baino gehiagokoa bada. Eta nahiago baduzu, urrunetik lan egin dezakegu!
Plangintza-zerbitzuak zure negoziorako
Erreserbatu bideo-dei bidezko doako hitzordu bat gure espezialistekin eta zure negozioarentzako proposamen onena bilatzen, zure eskaera kudeatzen eta edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Hasieratik bukaerara lagunduko dizugu!
Eta askoz gehiago zure enpresarentzat!
Sartu zure erosketa eta transakzioen historiara.
Zure profil pertsonalean, IKEA Enpresentzat Sareko txartelarekin egindako erosketa-tiket guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Gonbidatu zure taldea
Zure taldea IKEA Enpresentzat Sarera batzera gonbida dezakezu. Horrela, zuen IKEA-ko erosketa guztiak enpresa-kontu bakar batekin identifikatuz egin ditzakezue.
Ez ezazu ezer galdu: ziurtatu saioa hasi duzula
IKEA.es webgunean sartzen zarenean, gogoan izan identifikatu egin behar duzula. Saioa hastean, zure ekintza guztiak gordetzen direla ziurtatzen duzu. Gainera, ez duzu abantailarik edota eskaintzarik galduko.
Zure negoziorako inspirazio guztia
Negozio mota bakoitzerako ideiak
Negozio bakoitza desberdina da, eta sektorearen arabera, beharrak erabat aldatzen dira. Ideia-sorta bat dugu bakoitzarentzat, eta bertan aurkituko duzu zure enpresarentzat bilatzen duzun inspirazio guztia.

