Saltatu

Bulegoan etxean bezala sentitzeko aholkuak

Denok gustura dauden lan-giroa produktiboa izan ohi da Orduan, nola optimizatu lankideen konforta? Erantzun bat haietako ahal bezain beste inplikatu eta asebetetzea da. Aholku praktiko gehiagorako, jarri eroso eta segi irakurtzen.

JÄTTEBO sofa baten atalak TOLKNING ratanezko giro-banatzaile baten alde banatan, guztia koadroz beteriko horma baten azpian.
JÄTTEBO sofa baten atalak TOLKNING ratanezko giro-banatzaile baten alde banatan, guztia koadroz beteriko horma baten azpian.

Eduki ezazu prest atsedenerako leku bat

Integra ezazu atseden-gune bat (edo hainbat) lanaldiaren osagai aktibo gisa. Erlaxatu eta sozializatzeko, baina baita lan-espazio alternatibo gisa. Ez lotsatu. Hautatu ehun, kolore eta material leunak. Aukeratu alda daiteken argiztapena

Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak
 BJÖRKÅSEN ordenagailuarentzako euskarri beix bat JÄTTEBO sofa beix griskara baten alboan. Sofaren gainean koadro ilara bat dago zintzilik.
Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak

Hornitu artez eta soinuz

Sortu irudimenez gainezka egiten duten guneak, irudikoa bezalakoak. Zenbat eta gehiago, hobe. Pieza asko izanez gero, konbina itzazu armonia bisuala sortuz. Behar bezala antolatuta, telebista bat eta wifi bozgorailu bat (dekoratuta badago, hainbat hobe) erlaxatzeko modua bilaka daitezke.

Ikusi wifi bidezko bozgorailu guztiak
Eguzkiak leunki argitutako horma bat, markoztatutako artelanez estalia, eta SYMFONISK markodun bozgorailua ehunak dituen JÄTTEBO sofa baten gainean.
Ikusi wifi bidezko bozgorailu guztiak

Gehitu itzazu giroa sortzen duten elementu funtzionalak

Edertu bulegoko altzariak Pieza gehienek dekoratu ondoren ere funtzioak betetzen jarrai dezakete. Giro-banatzaile honek bista atsegina eskaintzen du alde guztietara. Bulegora ematen duen aldea gehiago dago lanari zuzenduta, eta besteak jarduera erlaxatuagoak iradokitzen ditu. Nabaritzen duzu lasaitasuna?

Ikusi mahai-lanpara guztiak
Gela zabal bat giro-banatzailearena egiten duen KALLAX apalategi batekin, zeinetan liburuak, saskiak eta piztutako PILBLIXT lanpara bat dauden.
Ikusi mahai-lanpara guztiak

Egin apustu berdearen alde

Erraza da, eta aldi berean, eraginkorra. Bete bulegoa lorez, pitxerrez eta loreontziz. Argi natural gutxiko espazioetarako, edo mantentze-lana minimizatu nahi izanez gero, sortu landare artifizialezko lorategi bat. Landaretzak ongizatea sustatzen du bere era guztietan, utziozu ernetzen.

Ikusi pitxer guztiak
Lore-sorta sarri bat beira gardenezko BERÄKNA pitxer batean, JAKOBSFORS erdiko mahai baten gainean, eguzkiak leun argiztatutako atseden-gune batean.
SATSUMAS landareentzako euskarri bat loreontzi eta aldizkariekin, JÄTTEBO sofa baten eta landare hostotsuko leiho baten artean jarrita.
Ikusi pitxer guztiak

Analizatu espazioa

Gorde ezazu espazio bat bereziki hausnarketa sakonerako, lasaitasunerako edo besterik gabe baitaratze unetxo baterako. Dela liburuentzako apalategiz, dela oihalez edo bestelako ehunez hornituta badago, miragarria izan daiteke lantokiaren armonia orokorrerako.

Ikusi liburutegi guztiak
Gortinak irekitzen dira JÄTTEBO sofa bat, NYMÅNE zutikako lanpara bat eta liburuz betetako BILLY pareta-apalategiz hornitutako espazio batera.
Ikusi liburutegi guztiak

Atzeratu etxeratzea

Saia zaitez giro ona sortzen, zeinetara lankideak zinezko irribarrez iritsiko diren. Giro bat zeinetan, noizean behin, borondatez geratuko diren lanorduz kanpo ere. Ez ordu gehiagoz lan egiteko, baizik eta kalitatezko denbora partekatzeko. Zeina ona den denontzako. Azken finean, pertsonentzako ona dena negozioetarako ere ona izan ohi da.

Ikusi mahai altu guztiak
Gela batean, pertsona bat ping-pongean ari da, urkizko RÖNNINGE tabernarako mahai eta aulki banaz osatutako konbinazio baten alboan, leihate handi baten azpian.
Ikusi mahai altu guztiak