Saltatu

6 pauso erraz idazmahai perfektua muntatzeko

Bulego-lanaren zati handi bat banakako lan-espazioan zentratzen da. Ergonomikoa izatea funtsezkoa da baina, zer beste faktore eduki behar dira kontuan? Inspiratu eta laguntzeko asmoz, hemen duzu lan-espazio abegikor, irisgarri eta ongi planifikatua lortzeko gida bat. Soluzioa hedatu ere egin daitekeenez, berdin da erabilgarria enpresa sortu berrientzako zein jada gora ari direnentzako.

Lan-espazio bat, ate-lerragarridun TROTTEN armairu zuri baten eta landareak dituen leiho baten artean, zutik erabiltzeko TROTTEN idazmahai bat daukana.
Lan-espazio bat, ate-lerragarridun TROTTEN armairu zuri baten eta landareak dituen leiho baten artean, zutik erabiltzeko TROTTEN idazmahai bat daukana.

1. Pentsatu zure gluteoetan

Bulegoa eserita egoteko lekua da. Egiten duzuna egiten duzula, denbora luzez eserita egoteak aulki ona merezi du. HATTEFJÄLL bulego-aulkia bezalakoa. Doitzen erraza eta sostengu bikainekoa. Hau guztia ia edozein barnealderekin ongi doan estilo atenporalean.

Ikusi bulegorako aulki guztiak
Eguzkiak argiztatutako lan-espazioan, alboan landareak dituen zutik edo eserita erabiltzeko TROTTEN idazmahaia eta HATTEFJÄLL bulegorako aulkia daude.
Ikusi bulegorako aulki guztiak

2. Hautatu zutik edo eserita egoteko idazmahai bat

Lan-espazio ergonomiko bat jarrera ezberdinak tartekatzen uzten dizuna da, bereziki zutik eta eserita egotearen artean. Horrela, garaiera doigarriko idazmahai batek ekarpena egiten dio bai ongizateari bai produktibitateari. Jarrera bertikalean, FREVID alfonbratxoak bizkar eta belaunen gaineko presioa arin dezake.

Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak
Eguzkiak argitutako lan-espazio bat, ate-lerragarridun TROTTEN armairu zuri baten eta landareak dituen leiho baten artean, zutik edo eserita erabiltzeko TROTTEN idazmahai bat daukana.
Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak

3. Hautatu lanerako argiztapen egokia

Lanerako argi egokiak, adibidez NYMÅNE laneko lanpararen argi zuri-urdinak, zure burmuina, arreta eta errendimendua suspertzen ditu. Bestalde, batzuetan argi gutxiago behar da. Eguneko argia izatea zoragarria da, batez ere hosto berdeak zeharkatzen dituenean, baina komeni da eguzki-argi bizia bahetzeko pertsiana batekin osatzea.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
EPIPREMNUM eta beste landare batzuk CHILISTRÅN loreontzi esekigarri zurietan, HOPPVALS estore zelular zuria duen leiho eguzkitsuaren alboan.
Lan-espazio bat, IKEA 365+ beira gardenezko kikara bat eta NYMÅNE lanerako lanpara bat idazmahaiaren gainean dituena, landare hostotsuz beteriko leiho baten ondoan.
Ikusi lanerako lanpara guztiak

4. Eduki eskura beharrezko material guztia

Idazmahairako antolatzaile bat behar dituzun gauzak txukun mantentzeko modu erraza da. Ikusgai eta eskura jartzeaz gain. Osagarri guztiak leku berean edukitzeak behar denean leku batetik bestera eramatea ere errazten dizu.

Ikusi idazmahairako osagarri eta antolatzaile guztiak
Bulego bat, kaiera eta lan-tresnaz beteriko DRÖNJÖNS idazmahairako antolatzaile zuri batekin, aldizkari-gordailu baten ondoan.
Ikusi idazmahairako osagarri eta antolatzaile guztiak

5. Sinplifikatu joan-etorriak

Dela postu finkodun edo lan hibridora moldatutako bulego bat, dena da errazagoa lan-espazio sinpleekin. Kable-antolatzaile batek idazmahaia garbi eta kableak ezkutuan mantentzen ditu. Lanean kontzentratzeko beste modu bat EILIF pantailak dira: zarata eta ikusizko arreta-galtzeak saihesten laguntze dute (ohar-taula lana egin bitartean).

Ikusi kableen antolaketarako produktu guztiak
DRÖNJÖNS erretiluak daude pilatuta lan-espazioaren alboko apalategian, zeina SÄTTING kable-antolaketarako kutxa estalkidun batekin hornitua dagoen.
Ikusi kableen antolaketarako produktu guztiak

6. Hartu arnasa eta erlaxatu

Bulegoko bizimoduaren alderdi ez horren agerikoak zaintzeak benetako aldea ekar dezake. Azken finean, bulego bat altzari eta paper hutsak baino gehiago da. Adibidez, lankideen ongizate-sentimendua hobetzen duen aire-garbigailu bat. Azkenik, baina ez horregatik garrantzi txikiagoz, landareek, direla naturalak edo artifizialak, animoan zein sormenean eragin dezakete.

Ikusi airea garbitzeko osagarri eta gailu guztiak
Landare hostotsuak eta UPPÅTVIND aire-garbigailu bat, eguzkiak argitutako leiho-ertz batean, NYMÅNE laneko lanpara bat eta bulegorako osagarriak dauzkan idazmahai baten gainean.
Ikusi airea garbitzeko osagarri eta gailu guztiak