Saltatu

6 ideia lantoki hibridoa optimizatzeko

Bulegoa, gaur egun ulertzen dugun eran, aldatzen ari da. Garraio-eredu berriak, distantziako lanak eta denbora edo espazioari lotutako behar berriek planteamendu malguagoa eskatzen dute. Hona hemen gure aholkurik hoberenak aldaketa garai hauetan denari eta denoi egokitzen zaizkien lantokiak eratzeko.

Eguzkiak leun argiztatutako bulegoan zutik edo eserita erabiltzeko TROTTEN idazmahaia, VATTENKAR ordenagailu-euskarriz eta mahai gaineko VATTENKAR apalategiz hornitua.
Eguzkiak leun argiztatutako bulegoan zutik edo eserita erabiltzeko TROTTEN idazmahaia, VATTENKAR ordenagailu-euskarriz eta mahai gaineko VATTENKAR apalategiz hornitua.

Erraztu kontzentrazioa lanean eta atera etekin osoa espazioari.

Idazmahaietako pantailek lan-postu indibidualak banatzen uzten dizute, espazio gutxi har dezaten. Zarata eta ikusmenezko arreta-galera minimizatzeaz gain, ohar-ohol erabilgarriak ere badira. Hala ere, lankideei elkarrekin hitz egiten uzten diete, dela laneko zalantzei edo bazkariari buruz.

Ikusi zarata murrizteko produktu guztiak
Bulego argitsua bata bestearen alboan jarritako TROTTEN  mahaiekin, EILIF pantaila grisez eta landare hostotsuz markoztatuak.
Ikusi zarata murrizteko produktu guztiak

Jarri salbamendurako ohol bat

Denok ezagutzen ditugu: beti erabiltzen ez ditugun eguneroko osagarri horiek, behar direnean funtsezkoak suertatzen direnak. Erreserbatu irismen errazeko leku bat material partekatu guzti horrentzako. Bakoitzetik hainbat unitate izatearen beharra murrizteaz gain, desordena txikiagoa egongo da banakako idazmahaietan.

Ikusi ohol zulatu guztiak
SKÅDIS ohar-ohol bat paretan jarrita, artaziak, kableak eta bulegoko beste osagarriak dituela, NYMÅNE hormako lanpara baten azpian.
Ikusi ohol zulatu guztiak

Eseri eta jaiki hala nahi duzunean

Garaiera doigarriko mahaiak ezin hobeak dira mahai pertsonalik gabeko bulegoetarako, azkar moldatu baitaitezke. Berez, gauza jakina da egunean zehar jarreraz aldatzeak gorputzeko tentsioa arintzen duela, eta oro har, osasuntsua dela.

Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak
Lanerako espazio batean, zutik edo eserita erabiltzeko TROTTEN mahaiak, leiho baten eta ate lerragarridun TROTTEN armairu zuri baten artean.
Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak

Mesedez, utzi mahaia aurkitu duzun bezala

Jarri saski edo antolatzaileak objektu pertsonalak uzteko: paperak, gailu elektronikoak edo bestelakoak. Honek efektu bikoitza du: joan-etorrien denbora minimora murrizten da eta, gainera, nork bere gauzak kontrolpean eduki ditzake.

Ikusi saski guztiak
Eguzkiak leun argitutako lantokian, osagarriak dituen RISATORP saskia, idazmahai batean, landarez betetako leiho-ertzaren azpian jarrita.
Ikusi saski guztiak

Sortu eremu bat objektu pertsonalak uzteko

Bulego edo lantalde higikor batean, gauza batzuk berokien eta beti eskura izan beharrekoen arteko kategorian geratzen dira. Egiezu lekua (bulegoan sakabanatuta bukatuko dute bestela). Adibidez, biltegiratze kolektiboko horma hau, beharren arabera eserleku ere izan daitezken modulu gurpildunekin.

Ikusi biltegiratzeko modulu eta armairu guztiak
Eguzkiak argitutako horma batean, banbuzko BULLIG bat eta hainbat kutxa KALLAX apalategi batean, TROTTEN biltegiratze-modulu gurpildun ilara baten gainean.
Ikusi biltegiratzeko modulu eta armairu guztiak

Anima itzazu lankideak altxatu eta hankak luzatzera

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi txikiagoz: idazmahaiak ondo daude, baina ez dira guztia. Ahal den neurrian, eskaini zure lankideei mugitzeko lekua eta eserleku bigunak.

Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak
Pertsona bat sofa batean eserita, ordenagailua du ÖJULF euskarri baten gainean, ENKELSPÅRIG ur-botila bat duen mahaitik hurbil.
Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak