Saltatu

5 ideia zure bilerei etekin osoa ateratzeko

Bilera on bat bikaina de negoziotarako. Sarriago gerta daitezen, eta etekin gutxikoak kentzeko, hona hemen gure ideiak.

Zizka-mizkak, TROTTEN mahaiak eta NISSAFORS orgatxo bat dituen bilera-espazio batean, landare-mural batek eta EILIF pantailek enkoadratuta.
Zizka-mizkak, TROTTEN mahaiak eta NISSAFORS orgatxo bat dituen bilera-espazio batean, landare-mural batek eta EILIF pantailek enkoadratuta.

Sortu ibilbide argia bileraraino

Zure helburua da parte-hartzaileak azkar etortzea eta adostasunera azkar iristea. Azaldu argi nora joan eta zer egin behar den. Zergatik ez ongietorri-afixa batez, ohar-taula batean jarrita? Bilerarako arbel bezala ere erabil dezakezu gero.

Ikusi TROTTEN osagarri guztiak
Bulego zabal eta argitsua, ongietorri-afixa duen arbela zuri bat eta ELLOVEN ohar-taula bat dituen bileragune batekin.
Ikusi TROTTEN osagarri guztiak

Moldatu bilera zure helburuei

Ahal duzun guztietan, egin bilera aktiboak. Anima itzazu kideak parte hartzera, bana itzazu taldeetan edo aldatu gelaren banaketa bileran zehar. Mugitzen errazak diren altzari eta giro-banatzaileek espazioa malguagoa eta pertsonalizagarriagoa bihurtuko dute. Egin tailerrak. Egin bilerak zutik, besterik gabe aldatzearren, edo zutik hausnartzeko.

Ikusi TROTTEN mahai guztiak.
TROTTEN idazmahaiak eta LIDKULLEN aulki garaiak giro-banatzaile bezala erabilitako banakako EILIF pantaila batzuen alboan.
Ikusi TROTTEN mahai guztiak.

Eskaini zizka-mizkak eta haiez gozatzeko denbora

Egin atsedenaldiak. Zizka-mizkak eta edariak espazio banatu batean zerbitzatzea ideia ona izan daiteke. Eman denbora parte-hartzaileei hankak luzatu eta ideia berriak trukatzeko, bilerara energiaz beterik itzul daitezen.

Ikusi IKEA 365+ seriea
Edaridun pitxerrez betetako ontzitegia eta hamaiketako bat IKEA 365+ edalontziekin, DRAGON koilarekin eta IKEA 365+ plater askorekin zerbitzatua.
Ikusi IKEA 365+ seriea

Prestatu txoko bat aurkezlearentzat

Parte-hartzaileak mahai bakarrean zein sakabanatuta egon, bilera-gela batek foku-puntu bat behar du. Gurpildun BEKANT biltegiratze-modulu bat pulpitu ezin hobea da aurkezlearentzat. Mugikorra eta malgua izateaz gain, osagarri eta tresna elektronikoentzako lekua du. Bileretarako tresna-kutxa, nolabait esatearren.

Bilera gela bat, horma landare artifizialez estalita duena eta sareta zurizko BEKANT biltegiratze-modulu bat bazter batean.

Planifikatu eserlekuak bilerara moldatu daitezen.

Non bilduko zarete? Beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen den gela batean? Espazioaren efizientzia gakoa denean, ziurta ezazu aulki eroso, arin eta pilagarriak dituzula. Estalki garbigarriak eta atzean bilerako materiala gordetzeko poltsiko erabilgarri bat badu, hainbat hobe.

Ikusi lantokiko aulki guztiak
Bulego bat, NYMÅNE sabaiko LED lanpara bat zintzilik, LÄKTARE bilera-gelarako aulkiz inguratuta dagoen TROTTEN mahaiaren gainean.
Ikusi lantokiko aulki guztiak