Erosketa adimentsuagoak IKEA aplikazioarekin
Proiekturen bat buruan baduzu edo ideia berrien bila bazabiltza, IKEA aplikazioa da inspirazioa lortzeko lehen geltokia. Arakatu, aurkitu eskaintza eta deskontu pertsonalizatuak, bistaratu zure ametsetako espazioa eta aurkitu behar duzun guztia online erosteko edo dendara egingo duzun hurrengo bisita prestatzeko.
Eskaneatu QR kodea edo sakatu botoia IKEA aplikazioa deskargatzeko

Eskaneatu eta aurreztu denbora ordaintzean!
Zertan datza eta zeintzuk dira abantailak?
IKEA aplikazioa erabiliz gertuen duzun denda bisitatzen duzunean, azkarrago ordaindu ahal izango duzu.. Eskaneatu zure artikuluak telefonoarekin dendatik paseatzen ari zarela hartzen dituzun unean. Horrela, zure gastuak kontrolatuko dituzu bidean, eta askoz azkarrago ordaindu ahal izango duzu. Erraza eta erosoa.
Nola funtzionatzen du?
- Deskargatu IKEA aplikazioa Google play-n (Android) edo Apple-ren App Store-n (iOS).
- Eskaneatu produktuak dendan orgatxoan edo saskian sartu aurretik.
- Ordaindu kutxetan aplikazioak automatikoki sortzen duen QR kodearekin. Eta listo!
Aukeratu zure sofa berria zure sofa zaharretik
Paradoxa dirudi, baina IKEA aplikazioa erabiltzearen errealitatea da. Edozein lekutatik eros dezakezu, zure eskaerak jarraitu eta kudeatu, zure erosketen ikuspegi orokorra kontsultatu, produktuen eskuragarritasuna egiaztatu dendan zein online edo, nahi izanez gero, dendara etortzeko prestatu zaitezke.
Bistaratu zure ametsetako espazioa eta produktuak 3Dn
Ohe hori zure logelan nola geratuko den jakin nahi baduzu edo pentsatu duzun txokoan idazmahai bat sartzen den ikusi nahi baduzu, funtzio hau zuretzat da. IKEA Kreativ-ekin, eskaneatu zure espazioa IKEA aplikazioarekin, bistaratu produktuak elkarrekin eta argitu zure zalantzak.
Amain eman, biderik azkarrena erakutsiko dizugu
Bisitatzen gaituzun bakoitzean Donejakue bidea baliozkotzea nahi ez baduzu, IKEA aplikazioak funtzio bat eskaintzen dizu: IKEA dendaren mapa, zu non zauden eta zure produktua non dagoen erakusten dituena. Nabigatzaile baten pare. Oraingoz, gure denda guztietan dago eskuragarri, honakoetan izan ezik: A Coruña, Asturias, Badalona, Sevilla eta Zaragoza.
Egin zure bistro-eskaera online eta jaso ezazu.
Zenbat aldiz ikusi duzu zure IKEA dendako bistroan dagoen ilara eta nagikeria eman dizu itxaroteak? IKEA aplikazioak zure eskaera online egiteko aukera ematen dizu eta jasotzeko prest dagoenean abisatzen dizugu. Zure IKEA denda gogokoenean kontsulta dezakezu funtzioaren erabilgarritasuna.