Zure terraza, lorategia edo balkoia argiztatzeko 3 ideia
Terraza, lorategia edo balkoia argiztatzeko ideiarik behar duzu? Artikulu honetan, zure kanpoko espazioak argiz eta estiloz betetzeko oinarrizko eta ezinbesteko hiru aukera erakutsiko dizkizugu. Zure afari eta gaualdiek ukitu berezia edukiko dute, baldin eta, aukera horietakoren bat gehitzeaz gain, txoko paregabeak sortzeko nahasten badituzu. Inspira zaitez gure giroekin, eta kontuan izan argiztatzeko ideia merke hauek zure terraza edo balkoirako.
1. Sabaiko eguzki-lanparak
Kanpoko argiztapenari buruzko gomendioekin hasteko, lehenik eta behin gogorarazi behar dizugu elementu horiek aukeratzeko garaian kontuan hartu behar dituzula gunearen estiloa eta tonuak. Hau da, zure altzariak eta dekorazioa klasikoa baldin bada, argiztapen neutro edo zurietara jotzea gomendatzen dizugu, baina zure terraza edo balkoiak estilo modernoa badu, kolore osagarri biziagoak sar ditzakezu.
Adibidez, irudian balkoi oso moderno bat dugu, banku gorri bat duena. Argiztatzeko, sabaiko LED eguzki-lanparak aukeratu ditugu, tonu laranjetan. Horrela, kontraste nabarmen bat eta begirada guztiak txoko horretan zentratzea lortuko dugu.
Ikusten dituzun lanparak kanpoalderako bereziki pentsatuta daude eta iragazgaitzak dira, baina onena da eguzki-energiarekin dabiltzala eta, horregatik, ingurumena eta poltsikoa errespetatzen dituzte.
Edozein motatako kanpoko argiztapena erosi aurretik, haren funtzioa ere baloratu behar duzu; hau da, helburu funtzional bat edukiko du edo apaingarri hutsa izango da?
Terraza edo balkoian afaltzeko ohitura baduzu eta mahai bat argitu behar baduzu, sabaiko lanpara handi bat bilatu beharko duzu, toki horren gainean jarri ahal izateko. Espazioari giro atsegina eman nahi badiozu, nahikoa izango da girlanda batzuk edo kanpoko mahai-lanpara bat jartzea.
Irudi honetako giroan, kanpoko sukalde bat eta mahai bat ditugu; beraz, eremu osoa ondo argiztatu behar dugu. Horretarako, sabaiko eguzki-faroltxoak eta aluminio beixeko sabaiko lanpara bat aukeratu ditugu, azken hori ere eguzki-energiarekin funtzionatzen duena. Kasu honetan, terraza estilo klasikokoa denez, lanpara honek tokiko dekorazioarekin bat datorren vintage ukitua jartzen du bere diseinu eta kolorearen bidez.
2. Kanpoko faroltxoak eta mahai-lanparak
Mahai-lanparak gomendagarriagoak dira tamaina txikiko kanpo-espazioetarako, hala nola balkoi edo terraza txikietarako, ez baitute sabaiko lanparek adinako argi-intentsitaterik.
Sofa batzuk erdiko mahai edo mahai osagarri batekin badituzu, jartzeko leku aproposak dira. Baina tamaina txikikoak badira, lurrean jar ditzakezu, taldekatuta edo balkoian bide bat eginez.
Irudian agertzen den espazio honetan, antzinako keroseno-kinkeen itxura gogorarazten dituzten hiru mahai-lanpara jarri ditugu. Lanpara horiek, landa eta mendia gogoratzeaz gain, mugitzeko oso errazak dira, eta horman ere zintzilika ditzakezu.
Argiztapen leun eta atsegin baterako beste aukera merkeago bat LED kandelak dira.
Hainbat jar ditzakezu kandela-euskarri edo faroltxoetan, lurrean, mahaitxo batean, edo zurekin eraman zuk nahi duzun lekura. Afari erromantiko baterako edo ospakizun berezi baterako mahai baten dekorazioan ere primeran datoz. Aukera seguru bat dira, batez ere etxean haurrak badaude, eta, gainera, tenporizadore bat daramate, 6 ordu eta gero itzaltzeko.
3. Kanpoalderako egokiak diren LED argi-girlandak
Argi-girlandak dira terraza eta balkoiak apaintzeko aukera gogokoenetako bat. Bereziki politak dira, eta giro atsegina eta, aldi berean, jai-giroa sortzen dute. Saiatu esekitzen muturrak zintzilikatuz ate, horma edo baranda baten gainean.
Merkeak dira, eta LED argiak dituen aukera bat hautatzen baduzu, gehiago aurreztuko duzu eta leku jasangarriago bat edukiko duzu. Ikaragarri gustatzen zaizkigu! Horregatik, gure katalogoan hainbat kolore, forma eta tamainatako aukera ugari aurkituko dituzu, zure tokira hobekien egokitzen dena aurki dezazun.
Zer iruditu zaizkizu ideia horiek? Eman zure txokoari ukitu magiko hori kanpoko argiekin. Zure terraza, balkoia edo lorategia prest jartzeko inspirazio gehiago nahi baduzu, ez galdu artikulu sorta berezi hau. Ikaragarri gustatuko zaizkizu!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.