Zure Gabonetako oparientzako bilgarri eta aurkezpen originalak
Gabonak heltzen direnean, familiari edo lagunei oparitzekoa aukeratzea bezain erabakigarria den momentu bat badago: opariak modu original batean nola bildu pentsatzea. Betiko opari-papera hartzeak eta guztia berdin biltzeak, dendetan opariak biltzeak eta gure oparia (hainbeste laztan eta maitasunarekin pentsatu dugun hori) beste bat besterik ez izateak nekatzen gaitu. Horregatik, biltzeko zein aurkezteko alternatiba hauek eskaini nahi dizkizugu: emaiozu bizitza Gabonetaz aparte, zure opariaren parte eginez. Gogorik al duzu?


Berrerabili daitekeen saski bat
Barruan zer jartzen duzun ere, hau bezalako saski sinple bat ezin hobea izan daiteke hartzaileari oparia modu oso original batean emateko.
Gero, saski hau beste gauza askotarako erabili dezake (sukalde edo bainugelarako ordena, barruan landareekin dekoratzeko, ikasketa-mahairako) beraz, erabilerak baditu!
Ideia bat eman ahal badizugu, kasu hau bezalako detaile oso pertsonal honekin proba dezakezu: zuk egindako produktuz/janariz betetako saski bat. Oso originala eta berezia den opari bat, aurkezteko modua bezala!
Milaka forma dauzkaten opariak, eta edonon!
Zer deritzozu opari guztiak mahaian kokatzeari, zuhaitzaren azpian kokatu beharrean? Familia askok dagoeneko afaldu baino lehen edo afaldu ostean egiten duten gauza bat, baina guk opariak kokatzeko forma orijinalago bat erakusten dizugu:
- Honen itxurako sabaiko lanpara bat badaukazu mahaiaren gainean, txikienak eta arinenak sokak dauzkaten poltsetan lotu ditzakezu.
- Pertsona bakoitzaren paketeak edo poltsatxoak plateren gainean ere jar ditzakezu.
- Hau bezalako oindun markoak bikainak dira dekorazio zein opari gisa: norbaiti idatzi nahi diozun eskutitz bat, umeen marrazki bat, bidai berezi batentzako txartelak edo gordekina markoan ipini ditzakezu.
- Aulkietan eskegitzen diren Gabonetako galtzerdi tipikoak opari batzuekin ere bete ditzakezu.
Egurrezko kaxak: aukera sinple eta funtzional bat
Kartoizko kaxez gain, egurrezko kaxak ere erabili ditzakezu opariak biltzeko. Kasu honetan, egurrezko kaxa-, euskarri- eta erretilu-mota ezberdinetan banandutako bainugelarako sorta bat da.
Sokatxo polit eta pertsonalizatutako eskaintza batekin, askoz bereziago egin dezakezu. Hau bai dela berezia: kaxa margotuz pertsonalizatzea edo albo batean hartzailearen izena idaztea. Zer deritzozu ideiari buruz?
Giroarekin mimetizatzen diren detaileak
Opariak emateko momentua afaldu baino lehen bada... ideia hau asko gustatuko zaizu! Detailetxo bat mahaikide horren ahozapiarekin bildu dezakezu. Hala, inguruan sokatxo batekin lotzen baduzu, mahai-tresnen artean ezkutatu eta pertsona horrentzako ohartxo bat jarrita. Ziurrenik ez du inoiz hau bezain berezia den Gabonetako mahai bat aurkitu...
«Esaiozu loreekin»
Era berean, mahaian opariak emateko modu hau erabili dezakezu, opari txiki bat (lepoko edo eraztun bat, esaterako) ahozapiaren barruan sartuz, modu oso sotil batean. Gero, sortu lore-sorta moduko bat berarekin, lore polit batzuk eta sokatxo bat jarriz. Ohar argitzaile bat jarri dezakezu edo ahozapia erabili nahi duenean irekitzean opari bat dagoela ikustean jarriko duen sorpresa aurpegia ikustera itxaron dezakezu. Asko gustatzen zaigu!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barne-diseinatzailea: Elin Stierna
Argazkilaria: Fredrik Sweger
Idazlea: Henrik Annemark