Zerez egingo dira IKEA taldeko altzariak 2030n?
2030 urterako, IKEA taldeak erabiliko dituen material guztiak berriztagarriak edo birziklatuak izango dira. KNIXHULT,eskuz egindako banbuzko lanparen aukera berria, mugimendu jasangarrira batuko da apirilean. Jarraitu bere bidaia inspiratzailea...


Etorkizunerako ideiak
Diseinu futuristei buruz hitz egiterakoan, baliteke banbua burura etortzen zaizun lehenengo gauza ez izatea. Orduan, nola funtzionatzen du KNIXHULT? Banbua azkarren hazten eta lehenera etortzen diren lehengaien arteko bat da. Produkzio-prozesua amaitzeko lan egiten zuten bitartean, IKEA taldeko argiztapen taldeak eta Anna Granathek (ezkerrean), produktu-garatzailea, Emma Olbers jasangarritasun-diseinatzaile sarituaren bisita izan zuten.
Planetako baliabideak eskasak dira, eta era adimentsuan erabiltzen hasi behar gara. Niretzat, diseinu bat egitea umeei haientzako mundua babesteko zerbait egin duzula jakinez begietara begiratzea da.”
Anna Granath, IKEA taldeko produktu-garatzailea
Oso karbono gutxi igortzen duen produktua egin nahi genuen guztiok. Banbuak igorpenak orekatzen ditu hazten den heinean atmosferako karbono dioxidoa xurgatzen duelako».”
Emma Olbers, jasangarritasun-diseinatzailea
Artisautza tradizional berria
IKEA taldeak Vietnamera bidaiatu zen banbuaren hornikuntza-katea arakatzeko eta bertako artisau-maisuekin elkarrekin lan egiteko; horrela, guztiek zerbait ikasi zuten. «Lehengaiarekin bere espresio naturala erakusten utziz lan egin genuenez, askoz gehiago aprobetxatu ahal izan genuen», dio Annak. Lehen banbuaren % 18a bakarrik erabiltzen zen, baina orain, KNIXHULT aukerak % 65a erabiltzen du.
Materialek horien artean ezberdinak izatea gustatzen zaigu; gizakiak gogorarazten dizkigute. Guztiok itxura ezberdina daukagu, eta edertasun hori banbuaren aldaeretan ikusi daiteke».”
Emma Olbers, jasangarritasun-diseinatzailea
Eraman ezazu etxera ikono jasangarri bat
KNIXHULT hiru modelotan dago eskuragarri, sabaiko eta zutikako lanparak barne. Baina «ikono jasangarri» tituluari berea emateko, oraindik gehiago dago: bilgarriak ez dauka plastikorik, eta lanpara ez da zabortegian bukatuko. «KNIXHULT zaintzen baduzu, denbora luzez iraungo du», dio Emmak. «Bere bizitza-zikloa bukatzen denean, dauzkan atalak erraz banatu eta birziklatu daitezke».
Guk, bezero gisa, ardura hartu behar dugu ere. Zerbait erosi nahi duzunean, bilatu ezazu material birziklatuz egindako edo karbono-aztarna txikia duen zerbait. Ondo zahartuko da? Konpontzeko erraza da? Birziklatu daiteke?”
Emma Olbers, jasangarritasun-diseinatzailea
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
KNIXHULT sorta IKEA dendetan eta webgunean 2019. urteko apiriletik aurrera egongo da salgai.