Zer berritasun daude logeletarako?
Esnatu eta gozatu sasoi berriaz logelari itxura ezberdina ematen dioten kolore bizietako ehun eta ohe-egitura berriekin.


Eguzki-argitan murgilduta
Hasi eguna alaitasunarekin eta joan zaitez lotara irribarre batekin JUVELBLOMMA zorro nordikoari esker. Daukan estanpatu alai eta dibertigarriak hori-koloreko bi tonu ezberdin konbinatzen ditu; diotenez, horiak energia ematen du eta alaitasunarekin lotu ohi da. JUVELBLOMMA iturri jasangarrietatik datorren % 100 kotoizko ehunarekin eginda dago. Material natural eta iraunkorra da eta gero eta leunagoa bilakatzen da garbitu ahala.
Ukitu urdinak dituzten logelak
Eskaini iezaiozu gutiziatxo bat zure buruari lotarako orduan STJÄRNFLOCKA oherako arropa berriaren tonu urdinekin. Ehunak eskuz eginda dirudien artisau-ukitua du, eta shibori teknika japoniarraren bidez tindatuta dago; teknika horretan oihala tolestu, bildu eta lotu behar da anila kolorearekin tindatzeko. STJÄRNFLOCKA ukipen leuna duen % 100 kotoi transpiratzailezko ehunarekin eginda dago, gauak lasaigarriagoak izan daitezen.
Ume batek hazten ari denean egin dezakeen gauzarik onena lo egitea da. Apaindu umearen logela ametsetako estilo denboragabearekin. Probatu SÅNGLÄRKA umeentzako ehun-gaien bilduma eta MINNEN ohe hedagarria.
Haur-alaitasuna
Bihurtu umeentzako ohea bistarako bezain lotarako atsegina den ohea. MINNEN ohearen estilo denboragabe tradizionala kolore hori ilunean badago eskuragarri, eta eguzkiaren izpiak diruditen xehetasunak dauzka. Gauzarik garrantzitsuena, ordea, honako hau da: ohe hedagarria umearen hazkuntzara egokitzen da. Konbinatu ezazu SÅNGLÄRKA ehunekin, jatorri jasangarriko % 100 kotoiz eginak, eta sortu loaldi indargarria lortzeko primerako giroa.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Etorri zaitez dendara logela-sailean dauden berritasunak ikusteko!