Yoga etxean: nola sortu meditatzeko eta erlaxatzeko gunea
Etxean yoga egin edo erlaxatzen ikasi nahi duzu? Hona hemen zenbait gomendio azkar egongela meditatzeko eta ongizatea sustatzeko leku bihurtzeko. Ez zaitu ezerk geldituko!


Kendu altzariak eta egin tokia
Badakigu etxe guztietan ez dagoela esparru libre zabalik kirola egiteko ezta gure ohiko errutinak aurrera eraman ahal izateko ere. Hori dela eta, IKEA-k zenbait aholku praktiko bildu ditu pilatu duzun estres hori etxean bertan aska dezazun. Jarraian azalduko dizugu nola sortu dezakezun etxean kirola egiteko gunea. Kasu honetan, yoga egiteko gunea izango da.
Yogaren alderdi garrantzitsuenetako bat, hain zuzen, ingurua da. Hori dela eta, zenbait aldaketa egin eta gero benetan erlaxatzea ahalbidetuko digun lekua bilatu behar dugu, txikia bada ere: mugimendu edo postura zehatzak egitea eragotzi ahal diguten altzaririk gabekoa, ahal bezain isila, txukuna (distrakzioak saihesteko), epela eta argi atsegina duena.
Prestatu kit txiki bat
Etxean yoga egitearen alderik onena da ez dela berariazko materialik behar. Egia da lagungarri izan daitezkeela hainbat osagarri, teknika edo yoga mota jakin batzuetarako, baina ez duzu zertan gehiegi konplikatu etxean oinarrizko ariketak egiteko.
Gure gomendioa da kutxa edo saski txiki batean meditatzeko oinarrizko kit bat izatea. Eta zer izan behar du, bada, kit horrek? Oso erraza da. Guk honako hauek gomendatzen dizkizugu: atsegin duzun usaindun kandelak, eskuoihal txikia eta arropa erosoa, adibidez, kirol-jertse goxoa eta, behar izanez gero, etxeko txapinak.
Etxeko objektuak erabil ditzakezu meditazioarekin laguntzeko, adibidez, yogako alfonbra berezirik erabili ordez, etxeko alfonbra erabil dezakegu, eta sofako kuxinak ere bai, belaunak babesteko nahiz lurrean esertzeko; puf batek ere balioko du. Zer iruditzen zaizu?
Jolastu dekorazioarekin: inspira zaitez
Ariketa fisiko hutsa izan ez dadin, egiaztatu ingurua egokia dela, erreparatu inguruko xehetasunei, eta saiatu une oro zure gogoarentzako esperientzia bizigarri bihurtzen.
Ordenaren eta dekorazioaren bitartez, atmosfera perfektua sor dezakegu une batez deskonektatzeko. Bilatu inspirazioa eta motibazioa zure inguruan, baina kontuz, ez dadila distrakzio handiegia izan.
Gure gomendioa da estimuluekin jolastea. Piztu kandela aromatiko bat, lausotu argia, jarri musika pixka bat (girotzekoa edo instrumentala) eta utziozu estresari alde egiten.
Etxean yoga egitearen onurak
Kirola etxean egiteko borondate handia behar da, bestela, sedentarismoan erortzeko arriskua dago; hala ere, onura mordoa ere badauka. Horien artean esanguratsuenak, zalantzarik gabe, dirua aurreztea eta ordutegien malgutasuna dira. Gainera, non egongo zara etxean baino erosoago?
Inorekin bizi bazara, bilatu bakarrik zauden uneren bat eta aprobetxatu lasai meditatzeko
Plana biribiltzeko, konbinatu beste ohitura osasuntsu batekin
Etxean meditazio saioa amaitutakoan, ez dago edari egoki batekin indarberritzea bezalakorik. Ez dadila bitaminarik falta! Hainbat errezeta daude ariketa fisikoko saioekin konbinatzeko. Adibidez, zuku natural energetikoak aukera ditzakezu, bai gorputza bai burua estimulatzeko. Animatzen al zara?

Aholku hauek praktikan ikusi nahi? Ez galdu bideo hau, eta ikusi nola egokitu dezakezun egongela etxean yoga edo bestelako ariketa errazak egiteko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.