Ikusi Bob Karlen kodiseinatutako alfonbra eta askoz gehiago

Horma alferrak lanean jartzen dituzten ideia bikainak
Harrigarria da zenbat biltegiratze sor dezakezun apal pare batekin, kakoekin eta orgatxo batekin bakarrik. Aulki tolesgarriek malgutasuna gehitzen dute eta zoruan tokia egiten. Kolore-paleta argiak itxura lasaia eta zabala ematen du. Laurak (IKEA Espainia) honela azaltzen du:
"Irtenbide hau nire etxean sortu nuen, eta hain pozik nago, ezen dendan ere birsortu bainuen. Apal, kako eta beirazko poto altuek era guztietako gauza txiki bezain beharrezkoak gordetzen dituzte. Niri bezainbeste gustatzea espero dut!"
Laura Maria Consuegra
IKEA Espainia

Eguneratu zure altzariak pinturarekin
Altzari bilgarri zapalen abantailetako bat da zure sormenari askatasuna eman diezaiokezula muntatu aurretik. Sanju Priyak (IKEA India) erakutsiko digu nola bihurtu zuen taburete-aulkitxo ekonomiko bat logelarekin bat egiten duen gaueko mahaitxo bikain.
"Taburete-aulkitxo hau IKEA-ko nire produktu gogokoena da. Muntatu aurretik, pieza batzuk pintatu nituen, nire logelako korridore-alfonbrarekin konbinatzeko. Egunero ikusi nahi dudan oroitzapen berezi bat ere markoztatu nuen, eta nire 'gau-mahai' berrian jarri nuen. Bigarren maila erabiltzen dut mugikorra, erlojua eta liburuak jartzeko"
Sanju Priya
IKEA India

Idazmahaitik etxeko zinemara, amen batean
Aurreztu espazioa zure gelan txanda bikoitzak txertatuta. Filipen (IKEA Sweden) ideia sinple honekin zure lan-eremua entretenimendu-gune bihur dezakezu: estore opaku zuri bat, proiektore bat eta krispeta batzuk besterik ez duzu gehitu behar.
"Espazioarekin adimentsua izatea gustatzen zait, eta nire ideiarik onenetako bat lan-eremuaren gainean estore opaku zuri bat jartzea izan zen. Desordena ezkutatzen du han ez nagoenean, eta estorea pantaila gisa ere erabil dezaket, eta filmak proiektatu".
Filip Kosatik
IKEA Sweden

Kodiseinatu IKEA-ko alfonbra bat
Alfonbrek eragin handia dute gela batean: estiloa eta koloreak markatzen dituzte, eta berotasuna eta giro etxekoia sortzen. Zure alfonbra aparta izatea nahi baduzu, hona hemen Bo Karlen (IKEA Danimarka) inspirazio pixka bat.
"Otorduetarako eremuari ukitu pertsonala eman nahi nion; beraz, alfonbra handi bat erosi nuen, eta lanari ekin nion orratzarekin, hariarekin, kafe-poltsa zaharrekin eta pazientzia handiarekin. Kafe-poltsak askoz ere finagoak direnez, zatiak alfonbran zuzenean josi nituen, eskuz, alfonbra moztu gabe. Espero nuena baino askoz hobeto geratu da".
Bo Karl Donslund
IKEA Danimarka
Zeren bila zabiltza?
Egin klik behean, etxea altzariz janzteko aholku hauen (eta gehiagoren) istorioa eta IKEA-ko lankideen benetako etxeetara nola heldu ziren ikusteko.