Saltatu

Etxe batera egindako bisita: logela txiki baten berrikuntza

Logela txiki bat izateak ez du gure irudimena mugatu behar probetxu handiena ateratzerako orduan. Txoko bakoitza dekoraziorako eta biltegiratzerako aukera aparta da. Logela txiki baten lehengo eta oraingo itxura honen bidez, ideia ezberdinak erakutsi nahi dizkizugu. Edukiera bikoiztu dugu eta ederra utzi dugu! Ikusi nahi duzu? Ez galtzea gomendatzen dizugu.

Lehen eta orain: biltegiratzeko tokia irabazten

Nahiz eta logelaren dekorazioa nahiko txukuna izan, hobetzeko aukera asko zituen. Baina, espazioari erabilgarritasun handiagoa emateko aukera interesatu zitzaigun batez ere, antolatzeko eta biltegiratzeko ahalmen handiagoa. Horregatik, ohetik hasi ginen.

Logela txiki bateko metro karratuak eskasak direnean eta biltegiratzeko altzari handiak ezin ditugunean jarri, oheak nagusitasuna irabazten du gure ideietarako. Izan ere, kanapea erosten baduzu, biltegiratze ikaragarria irabaziko duzula ziur gaude. Bertan, biltegiratze-kutxekin eta hutsean ontziratutako poltsekin antola dezakezu guztia.

Biltegiratze irekia espazio txikietarako

Logela txiki honen lehen eta oraingo itxura aztertzen jarraitzen dugu! Atearen atzealdean ez zegoen toki handirik; ziur zuetako askori gertatzen zaizuela. Beraz, ate zabukaridun armairua ez zen aukeretako bat. Logelaren ate atzean, arropa zintzilikatzeko errail bat zuten, baina ez zen nahikoa.

Zer egin genuen orduan? Arropa zintzilikatzeko biltegiratze-sistema ireki bat jarri genuen, tiraderekin eta goiko apal batekin gutxien erabiltzen diren gauzak gordetzeko. Aukera ederra da, toki gutxi hartzen baitu eta emaitza paregabea eskaintzen baitu.

Ez galdu zure armairua amen batean antolatzeko bideo hau!

Aprobetxatu egiturazko elementuak

Zure logela txikian egiturazko elementuren bat baldin baduzu, tximinia, leihoa, apalategiren bat edo beste erlaitzen bat kasu, aprobetxa ezazu! Kasu honetan, funtzionatzen ez zuen tximinia baztertu beharrean, antzinako estiloan inspirazioa hartu dugu, eta gure logelaren erdigune bihurtu. Maite dugu detaile hau! Tximiniaren erlaitza erakustoki bihurtzean, dekorazio-xehetasun txikiak gehitu ditugu, gunea gehiegi kargatu gabe nortasuna ematen ziotenak. Ez duzu hala uste?

Aukeratu altzari multifuntzionalak

Lehengo eta oraingo itxurako beste pauso nagusietako bat zera da: behar anitzak aldi berean betetzeko laguntzen diguten altzari multifuntzionalak izatea. Gure gogoko adibideetako bat erabilera anitzeko ispilu hau da, gakoa duena; alde batetik, egoki kokatutako ispilu batek zabaltasuna eskaintzen dio gela bati. Bestetik, esekitokiek eta apalak biltegiratze gehigarria eskaintzen dute, osagarriak gorde eta erakusteko. Azkenik, kolore distiratsuak bizitasuna ematen dio horma biluztu bati. 

Moduluzko altzari malguak

Moduluzko altzari malgu batek zure logelaren tokira egoki daiteke, bai eta denboran zehar izan ditzakezun behar ezberdinetara bete. Kasu honetan, lehengo itxura aldatzeko, komoda handi bat kendu dugu espazio honetatik eta armairu irekiko sistema berri bat jarri dugu, atearen atzean aurretik zegoenaren osagarri dena. Erraz alda daiteke modulu berri batekin; zurekin batera hazi daiteke, beraz, baita etxez aldatzen bazara ere.

Oheburuko hormarako dekorazioa

Gure logela txikiaren hormak argazkiekin dekoratzea gustuko dugun aukeretako bat da. Batez ere, modu berezi honetan egiten dugunean. Lehen, logela guztiz zuria zen. Baina “eraldatze-prozesuan”, hormetako bat berdez margotzea erabaki genuen, oheburuko horma bereziki. Modu horretan, nagusitasuna ematen zaio oheari, lehen genuen oheburuko hain izugarri baten beharrik gabe.

Horregatik, markoak hormaren kolore beraz margotzea erabaki dugu, benetan garrantzitsua dena nagusitzeko: gure oroitzapenak. Paregabea da!

Joan baino lehen, gomendatzen dizugu:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.