Saltatu

Etxea bisitatu: terraza txiki batean espazioa aurrezteko ideiak

Etxe gehienetan, terraza landugabeko diamantea izan ohi da, nahiz eta txikia izan edo estalita egon. Etekin handiena ateratzen ikasi nahi duzu? Zatoz gurekin terraza hau ikustera eta ikasi espazioa aurrezten eta ahalik eta gehien aprobetxatzen. 

Goazen! 

Etengabe ari gara etxean espazio gehiago izateko modua bilatzen. Badirudi inoiz ez dugula espazio nahikoa, eta, horregatik, hutsik dauden txoko edo toki guztiak aprobetxatzen ditugu. Kanpoko guneetan, hala nola balkoi estu edo terraza txiki batean , toki gehiago izateko beharra areagotzen da, eta sormenaz baliatu behar gara ahalik eta espazio gehiena aurrezteko eta leku polit eta praktiko bat sortzeko. 

Estalitako terraza honek, esaterako, soilik bi metroko zabalera du, baina IKEA-ko trebetasun eta jakinduria apur batekin, konponbide aproposak aurkitu ditugu etxe honetan bizi direnek behar duten guztia izateko. Gure sekretua? Erabilera anitzeko altzariak, landareak eta ukitu pertsonalak. 

Funtzio bikoitza duen biltegiratzea

Espazio txiki baterako biltegiratzea aukeratu behar duzunean, biltegiratze bertikala da aukerarik onena. Argazkiko modulu-apalategiak, adibidez, hormako altuera aprobetxatzen du eta zoruko espazio oso gutxi hartzen du; beraz, libre uzten du nahi duzuna jartzeko.

Apal hauek oso moldakorrak dira eta espazio mota guztietarako pentsatuak izan dira; hau da, edozein tokitan ongi ematen dute, hala nola terraza txiki honetan. Irekia denez, gure gauzarik gustukoenak jartzeko ere erabil dezakegu; besteak beste, liburuak, landareak edo koadroak. Horiek dira, hain zuzen ere, zure terraza itxiari ukitu atsegin eta pertsonalagoa emango diotenak. Apaingarri gehiago jarri nahi al dituzu? Orduan, gehitu girlanda argidun bat giroa hobetzeko.

Gehitu altzari pilagarriak

Terraza txiki bat baduzu ere, ez diozu uko egin behar gonbidatuak ekartzeari. Izan ere, gure eserleku pilagarri edo tolesgarriek zure espazioa une bakoitzeko beharretara moldatzeko aukera ematen dute. Terraza honetan, adibidez, taburete pilagarriak hautatu ditugu, espazioa aprobetxatzeko, baina, aldi berean, gutxieneko tokia hartzeko. Horrez gain, eserleku apartak dira; beraz, funtzio bikoitza betetzen dute hauek ere. Aulki tolesgarriak nahiago badituzu, kako batetik zintzilikatu edo tolestu eta hormaren kontra jar ditzakezu behar ez dituzunean.

Beste aukera bat banku txiki bat jartzea da, eta gainean kuxin batzuk, apaingarri gisa. Azpian biltegiak dituenez, eserlekua izateaz gain, gauza mordo bat gordetzeko aukera ematen du.

Erabilera anitzeko mahaia

Terraza batean mahai bat egotea ezinbestekoa da, oso txikia bada ere. Izan ere, askotariko erabilerak ditu: goizetan gosaltzeko, bulego gisa egunean zehar, udan bazkaltzeko, deskonektatzeko toki gisa zer edo zer hartzen duzun bitartean edo eguraldi ona egiten duenean afaltzeko.

Aurreko guztia kontuan izanda, argi dago terrazako mahai batek nahi adina aukera eskaintzen dituela. Hortaz, bilatu zure espaziora egokitzen den bat, edo jarri mahai tolesgarri bat eta finka ezazu hormaren alde batera, behar duzunean soilik ateratzeko. 

Biziberritu zure espazioa landareekin

Landare gehienak lotan daude neguan, baina udaberriari eta eguraldi onari begira, terraza biziberri dezakezu landare batzuk gehituz.

Jarri landare guztiak elkarren ondoan naturan egotearen sentsazioa areagotzeko eta etxea bizitasun, alaitasun eta bibrazio onez betetzeko. Gainera, propietate harrigarriak dituzte! Landare zukutsuek, esate baterako, airea garbitzen dute; beraz, ezin egokiagoak dira hiriko terrazetan jartzeko. 

Terraza txiki bat landareekin apaintzeko, edozein gainazal erabil dezakezu; besteak beste, leiho-apal bat edo instalatu berri dugun apalategiaren apal bat, edo bestela, sabaitik zintzilikatu. A! Gogoratu emaitza hobea lortzeko hainbat tamaina eta formako loreontziak jar ditzakezula. Zer deritzozu?

Ibilbide bat estalitako terraza txiki batetik

Terraza txiki honen azken emaitza ikusi nahi duzu? Egin klik honako bideo honetan eta behatu estalitako terraza honen emaitza, zeina hemen azaldu ditugun aholkuak jarraituz lortu den. Azkenean, terraza etxearen beste gela bat bihurtu da, bakarrik edo beste pertsona batzuekin lasaitzeko leku ezin hobea. Ez ezazu gal! 

Ibilbidea gustatu al zaizu? Etxeko edozein leku apaintzeari edo lekua zein dirua aurrezteari buruzko aholku gehiago irakurri nahi badituzu, ez galdu zuretzat prestatu dugun sorta berezia. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.