Nola sortu haurrentzako jolas-eremu bat etxean
Berdin dio zenbat toki duzun: oso garrantzitsua da gure txikiek jolasteko, ikasteko eta sormena garatzeko tokiak izatea. Hori dela eta, hona hemen etxean jolas-eremuak sortzen ikasteko aholku batzuk. Inspira zaitez gela partekatu honetan, zeina sormena eta independentzia sustatzeko diseinatu baita.


Dibertsiorako txokoa
Gauzak libreki adierazteko txoko bat izateak umeen konfiantza areagotzen du. Ez duzu toki asko? Jolastu sormen horren parte diren eta artista gisa hegoak ebakiko ez dizkieten altzariekin. Adibidez, altzari batzuk pertsonalizatu daitezke, hala nola tiradera hauen arbelezko ateak, zeinak esploratzeko ezin hobea den mihise zurian bihurtu baitira. Halako altzariei esker, toki gutxiago beharko duzue, biltegiratzeko toki gehiago izango duzue, eta txikienek primeran pasatuko dute.
Aholkua: erraz ireki edo mugi dezaketen biltegiratzea jartzen baduzue, beren gauzez arduratu ahal izango dira. Beraz, gauzak txukun izaten eta arduratsuak izaten ikasiko dute.

Jostailuak erraz antolatzen eta egongelan jolas-eremuak sortzen ikasteko aholku batzuk nahi dituzu? Ikus ezazu bideo bizkor hau.
Irudimenerako txokoa
Umeek oso gustuko dute koloreekin esperimentatzea; horregatik da hain garrantzitsua marraztea umetan. Utzi agerian beharrezko materiala eta piztu pinturarekin jolasteko haien jakin-mina (baina beti kontuz, ez baitugu nahi alfonbra edo altzaririk zaurituta gertatzea).
LUSTIGT bezalako margotzeko bilkariak primerako kideak dira orduak eman ditzaten sortzen. Zure seme-alabei ez bazaie gustatzen mahaian eseri eta geldirik egotea, hormatik zintzilika dezakezu paper-bilkaria, edo zuzenean lurrean jarri, bai baitakigu umeek oso gustuko dutela lurrean egotea. Ziur interesgarriagoa egingo zaiela!
Irudimenerako txokoa
Eman interpretaziorako jostailuak zure seme-alabei; hala, irudimena erabiliko dute, eta gaitasun sozialak garatuko. Adibidez, jostailuzko su txiki batean janaria presta dezakete, edo aita eta amarena egin eta peluxeei janaria eman. Izan ere, helduak egiten dituzten gauzak umeek jolas bihurtzen dutenean, imitazioaren bidez ikasten baitute. Oinarrizkoak diren bizitzako gaitasunak garatzea du helburu, hala nola hizkuntza, jokabideak eta zaintza.
Jolas-eremu ezin hobe bat sortzeko, prestatu jarduera desberdinak, nahi duten guztia egin dezaten: margotu, dantzatu, mozorrotu… Berritu eta beste zaletasun batzuk ere parteka ditzakezue; esaterako, antzezlanak prestatzea eta txotxongiloekin jolastea. Hori nola egiten den jakin nahi? Artikulu honetan azalduko dizugu.
Txoko eroso bat
Ehun batzuk erabiltzea besterik ez duzu behar zure txikiari benetako mundutik ihes egiten eta haren neurrira egindako toki batera bidaiatzen laguntzen dion txoko bat sortzeko. Nahi duena izango da: ezkutuko base bat, denboraren makina, mundu batetik bestera joateko ate bat… Haren imajinazioak ezarriko ditu mugak.
Irakurtzeko txoko bat baldin bada, gehitu liburutegi eramangarri bat (adibidez, FLISAT), eta jarri umeentzako irakurketa-argi seguru bat edo gauaren iluntasunean irudizko bidaiak egiteko linterna bat. Erabili ehunak txokoa lasaiagoa izateko, kuxin handiak etzateko eta errezel bat lekua erosoagoa izateko.
Bultzatu dibertsioa eta ikaskuntza, nola etxetik kanpo hala etxe barruan! Artikulu hau gustatu bazaizu eta etxe barruan familiarekin jolasteko eta denbora pasatzeko jarduera eta planei buruz gehiago irakurri nahi baduzu, irakurri artikulu hau ere.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.