Saltatu

Bisitatu etxe bat: umeentzako logelak berritzeko ideia dibertigarriak

Gure txikiak etengabe hazten dira eta euren logelak ere haiekin batera hazi behar dira. Look aldaketa garaia iritsi da? Jakina! Ezagutu ideia praktiko hauekin aholku onenetako batzuk eta ukitu dibertigarria duten umeentzako logela apaintzeko trikimailuak

Inspira zaitez anaia jator hauen logela partekatuarekin. Hona hemen, banan-banan, txertatu ditugun biltegiratze- eta apainketa-soluzio guztiak, ezer falta ez dadin eta haurren berezko poztasun-giroa nabari dadin. Eta ez kezkatu, ideiak hauek guztiak oso praktikoak dira, eta, are gehiago, oso merkeak ere badira. Zeren zain gaude, bada? Ikus dezagun!

Jolasa arretagunea izan dadila

Ume baten logela era dibertigarrian apaintzeko lehen araua honako hau da: jolasa gauza guztien oinarria da. Eta ez gara jostailuekin betetzeaz ari, ingurune aske bat sortzeaz baizik, irudimenari eta sormenari bide emango diena

Hauek Henri eta Toni dira (7 eta 5 urtekoak, hurrenez hurren). Anaiatxook logela handia dute, horregatik amak, Ninak, bertan jolas-gela ere izango zutela erabaki zuen. Ez kezkatu zure logelak halako neurririk ez badu, aholku horiek guztiak edozein logelatan egokitu baitaitezke. Erakutsiko dizugu nola egin.

Une honetan, Henrik eta Tonik oihanarekin zerikusia duen guztia maite dute. Hori dela eta, animalia eta landare estanpatuak dituzten oihalak gehitu ditugu. Hain zuzen ere, ehun-gaiekin dekoratzea beti da haurrentzako logela bati izaera emateko modu erraz eta merkea, batez ere, gela honen kasuan, erabat zuria baitzen logela.

Gainera, gortinak zintzilikatu ditugu begiratokiaren aurrean erabiltzen ez zen leku bat eszenatoki bihurtzeko (gimnasia egiteko alfonbratxo batekin osatu dugu akrobazia-emanaldietarako). Leiho-ertzaren azpian errail kakodun bat jarri dugu, altuera eta leku ezin hobean mozorroak gordetzeko arropa errazago aldatzeko.

Gehitu espaziora egokitzen den biltegiratzea

Logela dibertigarriek ere ordena eta antolaketa behar dute. Erakargarriago egin dezakegu biltegiratze-sistema bat sortzen badugu, jolas gisara uler daitekeena. Gainera, txikiei gustatzen bazaie, jostailuak modu entretenigarri batean gordetzen lagunduko die, eta ez zaie hain aspergarria irudituko. 

Kasu honetan, TROFAST kutxa bezalakoak erabiltzen ditugu, izan ere, espaziora hobekien egokitzen den egitura aukera dezakegu, eta kutxak berak atera daitezkeenez, umeek nahi dutenean eraman ditzakete batetik bestera. 

Ukitu kreatiboa emateko podiuma sortu dugu, eta, horretarako, zinta apaingarria eta egurrezko zenbakiak jarri genituen, egiazko bihurtzeko. Hori ez da dena, umeentzako saskiak erabili ditugu peluxeak gordetzeko, eta ipuinak ondo jartzeko, berriz, apal gehigarri batzuk. Zer iruditzen zaizu?

Konbinatu gelako ehunak

Lehenengo aholkuan ikusiko zenuenez, ehunak itzelak dira logela bat apaintzean askorik ez gastatzeko. Horregatik, ez ditugu soilik gortina deigarri batzuk jarri, baizik eta logelako ehun guztiekin konbinatu nahi izan ditugula, ohearen kasuan bezala, haurrentzako zorro nordikoa erabili baitugu.

Elementu desberdinen artean konbinatzen duen ehun multzoa sortzea eta harmonia mantentzea gomendatzen dizugu. Horretarako, tonuak ondo aukeratzea ezinbestekoa da. Logela dibertigarria dekoratzeko, bi kolore nagusi aukeratu ditugu: urdina eta berdea. Oihaneko gaiarekin oso ondo uztartzen dira eta espazioa alaitzen dute. Beraz, badakizu, kolore-sorta bat aukeratu, eta zuen diseinua sortu. Haiek ere parte har dezakete!

Estetikaz gain, kalitateak eta produktuon jatorriak ere arduratzen gaitu, batez ere, txikiak babesten dituztenak direnean. Horregatik, jakin behar duzu gure ohe-arropak % 100ean kotoi jasangarriz eginak daudela, eta oso erosoak eta suabeak direla ukitzeko, gainera, ingurumena zaindu ere egiten dute.

Aukeratu joko tradizionalak

Teknologia gure seme-alaben bizitzaren parte bada ere, batzuetan joko klasikoak aukera onena dira. Hori dela eta, sormena pizten laguntzen duten joko horiek euren geletan egotea nahi izan dugu (edo, egia esatera, etxeko beste edozein txokotan).

Adibidez, txingoka aritzea aktiboa eta erraza da eta denak ibiltzen ginen txikitan hartan jolasten. Ziur txikitako oroitzapenen bat etorri zaizula. Ez duzu espazio handirik behar jolasa etxera ekartzeko; hainbat metro libre zoruan, koloretako zinta itsaskor biribilki bat eta zutoin gisa erabil dezakezun zerbait; adibidez, babarrun-poltsa edo peluxe bat, eta kito! Salto egitera!

Eta, listo! Espero dugu logela honek inspirazioa piztu izana, eta zure seme-alaben logela apaintzeko ideia polit, praktiko eta merkeak bildu izana.

Gehiago ikusteko gogoz geratu bazara, ez galdu logelako tour txiki hau bukaerako emaitza ikusteko. 

A! Hainbat artikulu gehigarri prestatu ditugu amaieran apainketa-trikimailuak ikasten jarrai dezazun. Ea gustatzen zaizkizun!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.