Hirirako udako plana: piknika etxean
Udako hilabeteetan, bero egiten hasten denean hirian, alferrik dira terrazak, patioak edo balkoiak: hoberena etxe barruan egotea izaten da fresko-fresko aire girotua edo haizagailua piztuta! Orduan, kalera ateratzea ezinezkoa bada… zergatik ez eraman kanpoaldea barrura?
Hirirako udako plan oso dibertigarri bat proposatuko dizugu: piknika etxe barruan. Ikusiko duzu familiarekin edo lagunekin egiteko zernolako ideiak emango dizkizugun!
Aire girotua izango da gure itsasoko airea, zer egin diogu bada… Hori bai, ziur gaude konpainiaz inoiz baino gehiago gozatuko dugula.
Udako mokaduak egongelan jatea
Egongelako piknika prestatzeko, lehen-lehenik, menua pentsatu behar dugu, ez duzu uste? Horregatik, erraz jaten diren gauzak aukeratzea gomendatzen dizugu, gehiegi zikintzen ez dutenak eta freskoak ere badirenak. Hemen dituzu ideia batzuk!
- Gazpatxoa eta salmorejoa edalontzi txikietan.
- Edalontzi txikiak kinoa-entsaladarekin.
- Askotariko sandwichak.
- Gazta- eta hestebete-taula.
- Cherry tomate eta mozzarella burruntziak.
- Era guztietako fruta moztuta: angurria, meloia, mangoa, mertxika…
- Izokin-kanapeak.
Menua erabaki eta gero, eraman natura etxera loreontzietan jarritako landare-baso batekin. Zenbat eta handiagoak izan, hobe! Eta landareentzat esku ona ez baduzu, zuhaitz artifizialak ere beste aukera bat izan daitezke.
Areagotu aire librean egoteko sentsazioa giroa sortzeko argiztapenarekin eta “teilatu” babesle batekin, itzaltegia izango litzatekeena markatzeko. Berotzen ez diren LED argi-tirak eta kontraste egiteko gortina gardenak aukeratu ditugu.
Lurrean eseri eta mokadu batzuk jatea
Ahaztu mahai eta aulkien betiko multzoaz, eta alfonbra handi bat zabaldu kuxin batzuekin, denak lurrean eseri edo eroso etzan ahal izateko. Jatekoarekin ere ez konplikatu gehiegi: utzi gonbidatuek bakoitzak berea har dezan eta plateretik jan dezaten belaunetan jarrita edo bakoitzari bere erretilua emanda erosoagoa izan dadin. Hori bai, ezin du falta paperezko ezpainzapi mordoska ehun-gaiak zikin ez daitezen. Aurreratxoago ikusiko duzu nola aurkeztu dugun.
Landarez egindako mahaierdiko apaingarria
Udan mokadutxo batzuk jateko barrualdeko oihan txikia osatzen joateko, landarezko mahaierdiko apaingarri bat egitea gomendatzeko dizugu. Guk mahaiaren erdian jarri beharrean, beheko apalean jarri dugu. Horrela, goiko aldea hutsik geratzen da janaria eta edariak jartzeko.
Nahi duzun bezain zaila erraza edo zaila egin dezakezu: landare bakoitza bere loreontzian utzi eta mahaiaren azpian zabalduta jar ditzakezu, “baso txiki bat” sortuz edo guztiak saski berean landa ditzakezu.
Ezpainzapi sorta bat!
Etxean egiteko udako plan honetarako dekorazio-ideia originalena lore sorta hau da. Oso polita izateaz gain, oso erabilgarria da gure gonbidatuentzat. “Betiko” paperezko ezpainzapi zuriekin egindako lore sorta da. Ezpainzapiak bildu eta monstera landare artifizial baten hosto handien barruan jarri ditugu, ezpainzapiak gordetzeko bat bailitzan. Ez mugitzeko eta bere horretan mantentzeko, jarri goma bat lore sortaren puntan. Polita eta praktikoa da!
Edarien autozerbitzua
Landan egongo bagina bezala, mokaduak etxean jateko biltzen garenerako izugarri gustatzen zaigun beste gauza bat edariak autozerbitzeko moduan eskaintzea da. Nola? Argazkikoaren moduko txorrotadun poto bat bete dezakezu gehien gustatzen zaizun edariarekin, bakoitzak nahi duen gisan eta nahi duenean ateratzeko. Ez bota izotza lasai fresko mantentzeko!
Eduki argia prest iluntzen duenerako…
Azkenik, ez ahaztu argi bat prest izateaz piknika luzatu eta akanpada batean egongo bazinate bezala sentitzen jarraitu nahi baduzu ere. Horregatik, mahai-lanpara eramangarriak, LED argidun girlandak, kandelak eta beste argi-puntu txiki batzuk edukitzea komeni da etxean egindako udako piknika plan bikain eta erosoa bihurtzeko gaua iristean. Izan ere, argi mota horiek ez dute berorik ematen eta askoz ere goxoagoak dira, eta ez duzu sabaiko edo zutikako lanpararik piztu beharko.
Gainera, uste dugu ideia hauek ere gustatuko zaizkizula:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.