Unibertsitateko logela ilun eta erosoetarako ideiak
Unibertsitateko logelak gatzil eta deserosoak ez izateko, oinarrizko piezak zure nortasuna erakusten duten beste batzuekin osa itzazu. Ikusi nola apaindu dezakezun unibertsitateko logela bat nortasun handiko kolore ilunekin, eta ondo antolatuta dagoena.


Zehaztu koloreak ehun-gaiak erabiliz. Itxura orokor iluna lortzeko, gris, urdin eta beltz koloreko zorro nordikoa, ohazalak, alfonbra eta gortina opakuak ipini genituen. Ohezerua ehun urdin ilun eta beltzez eginda dago, eta osatu genuen argidun girlanda batzuekin (LED argiak ez dira berotzen). Ohe azpiko kaxek eta armairu irekiak leku asko eskaintzen dute gauzak biltegiratzeko.
Altzari eramangarriak eta funtzionalak oso lagungarriak dira. Zutikako lanparak argiztapen egokia eskaintzen dizu irakurtzeko, gainera, ohe albora edo besaulki albora eraman dezakezu. Gurpildun holtz tolesgarriari esker, gauzak gorde eta osagarri apaingarriak zintzilikatu ahal izango dituzu nahi duzun tokian. Argazkiak zintzilikatu ditzakezu klipak erabiliz eta saskiak edo antzekoak xahutasun produktuak gordetzeko (horrela logelan apaindu ahal izango zara).
Unibertsitateko logelak biltegiratze soluzioak ditu; baina ez duzu zertan edukia begi bistan eduki. Guk estoreak ipini genituen apalategi batean. Horrela, logela txukunagoa eta zabalagoa dirudi. Arropa, dokumentuak eta mokadutxoak kaxa eta antolatzaile ezberdinetan gorde ditzakezu. Antolatu apalen arabera, funtzioen arabera eta erabilera-maiztasunaren arabera behar duzuna azkar aurkitzeko.
Ideia gehiago behar dituzu logelarako? Eman begiratu bat honako logela artistiko eta freskoa sortzeko ideiari.
Logela honetako oinarrizko produktuak gustatzen zaizkizu? Guk IVAR apalategiak, TARVA diban bat, INGO mahai bat, IVAR aulki bat eta NOLMYRA besaulki bat ipini genituen.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Britta Henley
Argazkiak: Micke Persson
Testua: Marissa Frayer