Saltatu

Nola prestatu izarrak behatzeko gau bat

Izarrei begira egotea eta haiei buruzko bitxikeria guztiak ezagutzea gustatzen zaizu? Gonbidatu lagunak eta familiako kideak edo gozatu zuk zeuk bakarrik izarren edertasunaz. Zure zaletasuna zentzumenentzako esperientzia bakar nola bihurtu azalduko dizugu, izarrak behatzeko gau tematikoa prestatzeko ideia hauekinEz du axola zenbat aldiz begiratu diozu zeruari, beti merezi du beste begiratu bat ematea. 

Prestatu egongela gauerako 

 

Jakingo duzun moduan, izarrak argi-kutsadurarik ez dagoen eremu batetik behatzea bada ere (landa-eremua da hoberena horrelako ekintza baterako), baliteke arrazoi desberdinengatik balkoitik, terrazatik edo etxeko leihotik behatu behar izatea. Baina ez kezkatu! Gau oso berezi ere bihur dezakezu.  

Behin gertaera handi hori non egingo duzun aukeratuta, saiatu gela ahalik eta gehien husten, izarrak behatzean ezertxok ere ez molestatzeko. Gune hori zure teleskopio maitatua jartzeko erabiliko duzu, eta gauaren magiak egingo du gainerakoa.  

Nahi izanez gero orgatxo bat edo tiradera-altzari gurpildun bat presta dezakezu eskura izan nahi duzun material osagarri hori jartzeko; adibidez, tableta izarren maparekin, koaderno bat ikusitako bitxikeriak apuntatzeko edo, besterik gabe, edari batzuk edo tapakiak gauean hozten badu ere.  

Aukeratu zerua oskarbi dagoen data bat

 

Hainbeste prestaketek ez dute ezertarako balio, eguraldi txarra eginez gero. Eta etorkizuna irakurtzen ikasi ez badugu ere oraindik. badira trikimailu txiki batzuk izarrak ikusteko data hoberenak jakitekoIzan eskura ilargi-egutegi bat eta izarren mapa bat, gau hoberena aukeratzeko probabilitatea handitzeko. Eta egiari zor… Internet sortu zenetik, ia dena jakin dezakegu botoi bat sakatuta. Beraz, hasi  bilatzen! Eta gurutzatu hatzak hodeirik ez egoteko. 

Xehetasunak oso garrantzitsuak dira

 

Utzi dekorazioari giroa goratzenbadakizu festa edo gertaera orotan puntu gehigarri bat izan ohi dela, eta kasu honetan ere bai“Izarren” mailako bilera batea gaudenez, material artistikoak edo dekorazioak lotura bat izan beharko luke ilargiarekineta izarrekin, ez duzu uste? Eskuz egin dezakezu, nahi izanez gero. Adibidez, izar hauek egiteko hari apur bat eta txintxeta batzuk erabili ditugu, eta akuarelarekin egindako ilargiaren irudi bat gehitu dugu. Ongi ateratzen bazaizkizu, betiko dekorazio gisa utz ditzakezu.  

Sortu giroa festa baino lehen

 

Zergatik ez dugu giro apur bat sortzen gaua heldu baino lehen? Esperientzia jende gehiagorekin partekatu behar baduzu, ez da gaizki etorriko festa apur bat lehenago hastea. Horrela, gogo gehiago izango duzue. Mahaietako bat mokadu batzuk jartzeko utz dezakezu aurreko une hori girotzeko, eta musika apur bat ere jar dezakezu, beti ongi etortzen da-etaKontuan izan gonbidatuei zer gustatzen zaien eta zein intolerantzia dituzten, eta sortu guztientzako menu zaporetsu bat. Ez dago janaria bezalakorik, jendea batzeko! 

Gainera, gune hori oso ongi etorriko zaizue teleskopiotik begiratzeko bakoitzaren txandaren zain egoteko. Etxean dituzun aulkiak utzi ditzakezu prestatuta edo, lorategian, terrazan edo balkoian bazaudete, aulki tolesgarri batzuk jar ditzakezu, une hori erosoago egiteko.  

LED bertsioko galaxiak eta konstelazioak

 

Baliteke zeruko izarrak eskura ez izatea, baina etxeak dituzunak hatzen puntarekin uki ditzakezu. LED argizko argi-girlandak oso egokiak dira gaueko zerua imitatzen duen giro bat sortzeko. Gainera, ia edonon jar ditzakezu: apal batean, koadroren marko batean edo, kasu honetan bezala, lanparan bertan.   

Kontuz zer jartzen duzun! Ez dugu lekua gehiegi argiztatu nahi, beraz aukeratu argi txikiak. Ez ahaztu honen guztiaren helburua benetako izarrak ikustea dela eta ez lekuan argi asko jartzea. Dena tamainan. Eta festa honetan, argiztapenari dagokionez behintzat, betetzen da “gutxiago gehiago da” esaera zaharra.

Eta kito! Dena prest duzu izarren azpian festa handi bat egiteko. Inspira zaitez ideia hauekin: 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.