Nola prestatu egongela lagunekin afaltzeko 5 pausotan
Lagunekin afaltzea film bat ikusten edo mahai-jokoetara jolasten duzuen bitartean dibertigarriagoa izan daiteke egongela prestatzen baduzu behar duzuen guztiarekin. Jarraitu aholkuak!
Lagunekin elkartzeko egongela bat izatea ez da ematen duen bezain zaila. Beti uste izaten dugu txikiegia dela, esertzeko lekua falta dela edo gonbidatuak ez direla erabat eroso egongo. Izan ere, guztioi gustatzen zaigu anfitrioi onak izatea! Puntuak irabazi nahi badituzu eta etxean afaltzeko ideien bila bazabiltza, jarraitu irakurtzen: bakoitza bere etxean bezala sentitzeko unean baliagarri izango zaizkizun zenbait aholku aurkituko dituzu.
1. Etxean lagunekin elkartzeko sofak
Jaiaren arima bazara eta zure etxea bilera guztien erdigunea bada, agian merezi dizu FLOTEBBO sofa hauetako bat erostea, erabilera mordoa baitute.
Sofa erosoa da bai esertzeko bai etzateko. Gainera, aske daudenez, bizkarraldeko kuxinek eserlekuaren sakonera eta bizkarrerako euskarriaren posizioa aldatzeko aukera ematen dizute. Sofa nahiko arinak dira, eta erraz eramaten dira alde batetik bestera, etxean lagunekin elkartzean. Eta hori gutxi balitz, ohe bihurtzen dira!
Aulki tolesgarriak, bat-bateko bisitarientzat
Aulki tolesgarriak garrantzitsuak diren uneren bat bada, hauxe da. Egunerokoan tolestuta ikusten ditugu, trastelekuan gordeta edo ate batean zintzilik, eta ez diegu benetan duten garrantzia ematen. Baina etxean lagunekin afariak antolatzean, hortxe daude!
Jarri egongelako mahaiaren edo inprobisatutako mahai baten inguruan, edo sofaren eta telebistaren inguruan, guztiok batera hainbeste itxarondako partida hori edo filmen bat ikusteko, adibidez.
3. Afari tematikoa momentuaren arabera
Etxean lagunekin elkartzeko gakoa plater goxo batzuk eskaintzea da. Etxean afariak egiteko ideia guztien artean, gure gogokoenak menu tematikoak dira: janari mexikarra, japoniarra, txinatarra edo typical Spanish!
Horrela, afalduko dituzuen plateren gida orokorra izanda, askoz ere errazagoa izango da dena antolatzea. Ohiko patata frijituak eta oliba batzuk ateratzea edo elkarren artean zerikusirik ez duten platerak prestatzea baino askoz hobea da hori, ez duzu uste?
Gaia aukeratzeko hainbat faktore daude: gogoko duzun taldeak saskibaloi-partida jokatu behar du eta lagunek zurekin etxean ikusi nahi dute? Ez ahaztu saltxitxa-ogitartekoez eta hanburgesez! Lagun bat atzerrira bizitzera doa? % 100 espainiar zaporea duen menua, geroago falta botako dituen plater horiekin. Hau da, egingo duzuen plan motarako edo batzeko arrazoirako gai egokiena aukeratzea da gakoa.
4. Barra bihurtzen diren sukaldeko orgatxoak
Etxean lagunekin afariak egiteko ideia on bat badago, gonbidatuei (eta zuri) ematen dien erosotasunagatik, orgatxo osagarriak dira, edariak egongelara eramateko.
Mojitoak prestatzeko beharrezko guztia duen barra edo freskagarriak eta garagardoa hozteko gailua. Goialdean freskagarriak jar ditzakezu (handiagoak izan ohi dira) izotzen erretilu batean, fresko manten daitezen, eta beheko tiraderetan edalontziak, ezpainzapiak edo zizka-mizkak dituzten bol batzuk mahaira/sofara hurbiltzeko.
Horrela, bakoitzak nahi duena hartu ahal izango du partida, filma edo dena delakoa ikusten duzuen bitartean, inor molestatu gabe. Barra librea!
Agur esateko unea… ala ez? Gaua salbatuko dizuten ohe-sofak
Lagunekin afaria amaitzen denean, etxera joateko unea da. Baina hau bezain erraz irekitzen den ohe-sofa bat baduzu, zer?
Ziur lagunen bat besteak baino urrutiago bizi dela; beraz, une egokia da zure etxean leku apur bat egiteko, hain ongi pasatu ostean. Ziur gaude eskerrak emango dizkizula. HOLMSUND ohe-sofa di-da batean irekitzen da eta oso erosoa da.
Zure ustez, egongela txikia da plan hauek egiteko? Ez kezkatu, ondo antolatzen baduzu, guztirako izango duzu tokia. Hemen duzu bideo bat di-da batean lortzeko ideia batzuekin.

Eta ideia gehiago behar badituzu etxean lagunekin planak egiteko, eman begirada bat artikulu hauei.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.