Nola diseinatu funtzio anitzeko egongela
Egongela eguneroko jarduera desberdinak egin behar ditugun leku bat denean, hau da, funtzio anitzeko egongela bat denean, funtsezkoak dira malgutasuna eta funtzionalitatea. Hori dela eta, erakutsi nahi dizugu posible dela nola egin baldin badakigu: egongela, bulego eta jangela bihur daitekeen egongela bat nola diseinatu erakutsiko dizugu.


Zure etxean logela baino pertsona gehiago al daude? Lekua behar duzue bulegorako? Eta jangelarako? Badakigu ez dela gure etxerako nahi izaten duguna, baina ez kezkatu. Egongelan gauza guztietarako lekua dagoela frogatuko dizugu, altzari egokiak aukeratzen baditugu eta dugun lekuan ongi banatzen baditugu.
Benetan funtzionala den eta egongela, logela, lanerako gune eta jangela bezala erabil daitekeen gunea diseinatzeko gakoa jariakortasuna da. Soluzioek erabilera anitzekoak, eramangarriak eta gordetzeko errazak izan behar dute.
Nola integratu ohe-sofa egongela txiki batean
Ohe-sofa gauero erabiltzen baduzu lo egiteko edo maiz gaua pasatzen geratzen diren gonbidatuentzat bada, irekitzeko eta ixteko erraza den bat aukeratzea duzu aukera onena.
Kasu honetan, bi VALLENTUNA modulu aukeratu ditugu, di-da batean ohe bikoitza lortzeaz gain, gure beharren arabera alde batetik bestera eraman ahal izateko.
Gainera, biltokidun oin-euskarriak oso egokiak dira egunean zehar oherako arropa eta burkoak gordetzeko eta gauez erraz ateratzeko. Bestalde, ohe-sofa maiz erabiltzen baduzu, erdiko mahaia gurpilduna izatea gomendatzen dizugu, alde batetik bestera eraman ahal izateko edota gau-mahai gisa ere erabiltzeko.
Biltegiratzeko gunea erabilera anitzeko egongela batean
Egokitu ohearen inguruko gunea eroso egoteko eta gauzak gorde ahal izateko:
- Ohearen albo bakoitzean dauden modulu altuek arropa eta osagarriak sartzeko armairu gisa balio dute. Zurea ohearen albo batean jar dezakezu eta zure bikotekidearena beste aldean.
- Ohe-buruaren gaineko moduluak oso aproposak dira hain sarri erabiltzen ez dituzun gauza horiek gordetzeko(Gabonetako apaingarriak, mozorroak, maletak eta abar).
- Azkenik, piloa gustatzen zaigu sofaren atzeko apala. Horrela, irakurtzeko lanpara, apaingarriak eta iratzargailua jarri ahal izango dituzu; eta behean maletak eta poltsa handiak ezkuta ditzakezu.
Egongelan bulegoa jartzeko ideiak
Lehen begiratuan ez dirudi erraza hain egongela txikian lanerako gunea edukitzea; baina ez dago ezinezkorik... Eta baldintza egokietan lan egin ahal izateko, baliagarriak izan dakizkizukeen zenbait oinarrizko ideia behar ditugu:
- Aukeratu idazmahai eta armairu estuak dokumentuak eta ordenagailu eramangarria jartzeko.
- Jarri leku gutxi hartzen duten idazmahaiko lanparak. Ez dugu zentimetro bakar bat ere alferrik galdu behar!
- Ez utzi gauza asko idazmahai gainean sakabanatuta. Sar itzazu hormako armairuetan.
- Osatu biltegiratze-soluzioak barrurako antolatzaileekin, aldizkariak eta koadernoak gordetzeko.
- Esleitu kaxa bat familiako kide bakoitzari, toki hori lan egiteko edo etxeko lanak egiteko erabili dezan.
Ideia gehiago nahi dituzu? Bideo hau gomendatzen dizugu: Etxetik telelana egiteko leku bat di-da batean.
Sortu jangela bat, di-da batean
Erabilera anitzeko gure egongelarekin jarraitzen dugu, orain jangelako gune bihurtzeko. Hona hemen zenbait ideia!
- Egokitu gunea otorduetarako bi idazmahaiak egongelaren erdian jarrita.
- Jarri, halaber, idazmahairako aulkiak eta aulki tolesgarri pare bat (otorduaren ondoren berriz ere horman eseki ahal izango dituzunak).
- Gorde mahairako tresnak eskura dituzun soluzioetan sukaldera hainbestetan joan behar ez izateko.
- Ehun-gaiak, esaterako ezpainzapiak, mahai-tapizak eta mahai-zapiak, tiraderetan gorde ditzakezu tolestuta; platerak, kaikuak eta mahai-tresnak, berriz, armairuetan
Telesailak eta filmak egongelan
Egongela guztiek behar dute serieak eta filmak ikusteko gune bat. Jarri biltegiratze-soluzio txikiak, irekiak zein itxiak, gauza handiak eta ikustea nahi ez duzun edozer ezkutatzeko, eta bideratzailea, bideokontsolak, etab. bistan izateko. Barruko antolatzaileak (kaxak, saskiak, etab.) ezinbestekoak dira dena ondo antolatuta izateko
Harrituta geratuko zara argiztapen egokiak eta dekorazio sinpleak multzo osoan zein eragin duten ikustean. Jarri zeharkako argiztapen-soluzio leuna telebistaren gunean eta gortina lodiak islak sortzea ekiditeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.