Eduki nagusira joan

Nola lortu lanerako gune atsegina logelan

Logelan lanerako gune bat integratzea kontraesankorra izan litekeela irudi dezake. Nola nahas ditzakegu mahai batek transmititu behar dizkigun funtzionalitatea eta energia, logelan behar ditugun lasaitzeko eta atseden hartzeko klimari eragin gabe? Betiko moduan, dekorazioa izango da gure aliatua logelaren harmonia mantentzeko. Jarraitu aholku hauei eta ikusiko duzu zein erraza den.

Logela handi zuri bat etxeko bulegorako toki batekin, leiho handi batzuen aurrean.
Logela handi zuri bat etxeko bulegorako toki batekin, leiho handi batzuen aurrean.

Erronka hau da: kontzentratzeko eta motibatzeko gune bat lortzea, hasiera batean, atseden hartzeko eta deskonektatzeko pentsatu den logela batean. Ezin direla konbinatu uste duzu? Ikusi nola egin daitekeen!

Etxe guztietan hoberena eroso lan egiteko logela bat izatea bada ere, ez da beti posible izaten.
Alabaina, ez tristetu horregatik, material eta kolore egokiak konbinatuta, 2x1 perfektu bat (edo ia perfektu bat) sor dezakegulako. Hori erakusteko, artista eta margolari honen etxe polit hau hartuko dugu adibide gisa.

Ez kezkatu ez baduzu hemen agertzen den bezalako tokirik. Gogoratu garrantzitsuena elementu, kolore eta testura guztiak nahasteko moduan datzala. Eta horretarako, tamaina ez da garrantzitsuena (nahiz eta lagungarria izan ohi den).

Giro informala, baina funtzionala halere

Logelan idazmahai bat integratzeko unean gauza garrantzitsuenetako bat objektuen funtzionalitatea eta diseinua beti gogoan izatea da. Zergatik diseinua? Oso erraza; logelaren giroarekin oso desberdinak diren objektuak jarriz gero, giroen arteko talka sortzeko, edo lo egiten duzun tokiak bulego baten antza hartzeko arriskua dagoelako.

Horregatik, laneko guneari ukitu pertsonal txiki batzuk ematea gomendatzen dizugu. Adibidez, gandola bihurtutako pitxer edo katilu zoragarri batzuk, objektu txikiak gordetzeko zurezko kaxa bat edo koadernoak jartzeko saski metalizatuak. Edozer gauzak balio digu. Gainera, inspiratzeko edo motibatzeko balio dezaketen koadroekin, irudiekin edo ilustrazioekin dekora ditzakezu hormak.

Ohearen gaineko horman erakusten ditut nire lanak: bulegoaren eta lasaitzeko gunearen arteko marra hori lausotzen du".

Margo, artista, Polonia

Ez ezazu aukeratu betiko bulegoko aulki hori

Hasierako helburua aintzat hartuta, betiko forma ez duen (eta logelako antzeko tonuak dituen) bulegorako aulki bat bilatzea da gomendagarriena. Baina, adi! Aulkian ordu asko ala gutxi igaro, erosoa izan behar du zure bizkarrak nabari ez dezan. Estiloa atsegin dugu, baina osasuna alde batera utzi gabe. Adibidez, Margok FJÄLLBERGET bat aukeratu zuen. "Nire aulkia oso erosoa da eta oso ongi geratzen da logelako dekorazioarekin", dio.

Bilatu argia eta argitasuna

Argi naturalak beti goxotasun osagarri bat ematen du eta giroa askoz ere atseginagoa egiten du. Beraz, ahal duzun guztietan, jarri argiaren aurrean idazmahaia. Kasu honetan, altzariak ere zuriak direnez askoz ere argi gehiago dagoela dirudi. Jarri flexo bat lan egiten duzun gune jakin hori argiztatzeko, argi orokorrarekin eta kanpokoarekin nahikoa ez denean. Margo asko inspiratzen da leihotik begira: "Izugarri gustatzen zait urte-sasoiak aldatzen ikustea lanean ari naizenean".

Kolore neutroek eta zur naturalak lasaitasun-sentsazioa sortzen dute logelan dagoen etxeko bulegoko gune honetan

Egin apustu neutro eta naturalaren alde

Margok gunea kolore neutroekin eta landareekin dekoratzea erabaki zuen lan egiteko, eta baita atseden hartzeko giroa sortzeko ere. Beraz badakizu, gustatzen bazaizu konbinatu tonu argiak, testura naturalak, eta eman ukitu alai bat berdearekin. Horrela, ez du emango gainkargatuta dagoenik.

Margo artista paper-euskarri bati eusten bere etxeko/logelako bulegoan.
Testura naturalek eta kolore argiek kontzentratzen laguntzen didate egunez, eta gainera, logela zoragarria egiten dute egunero bertan jaikitzeko", dio.

Margo

Aholku hauek gustuko dituzu? Jarrai ezazu inspiratzen ordenari eta dekorazioari buruzko gure artikuluekin, honen antzeko ideiekin