Eduki nagusira joan
Logela unibertsitarioa sarreratik. Sabaitik, kolore argiko ehunak daude eskegita.

Ideiak logela unibertsitario benetan eroso bat apaintzeko

Ongi etorri zure logela unibertsitario berrira, zer iruditzen zaizu? Ez zaitez konformatu graziarik eta nortasunik gabeko ikasle-logela batekin. Aprobetxatu hasieran logela hutsik dagoela eta apaindu logela bertan gustura sentitzeko. Nola? Inspira zaitez gure dekoratzaileetako baten aholku hauekin

Emma Parkinson, IKEA-ko diseinatzailea.

Nolakoak dira logela unibertsitarioak

 

Unibertsitate-ikasleen logelek, egoitza batekoak izan edo alokairu-pisu batekoak izan, 3 bereizgarri dituzte: txikiak dira; batzuetan, apur bat ilunak dira eta inoiz ez daude gustatuko litzaigukeen bezala apainduta.

Hala ere, trikimailu egoki batzuekin, gela hau eralda dezakegu eta ukitu erabat desberdina eman diezaiokegu eta, nola esan genezake? “Gureago” bihurtu. Gainera, magia apur batekin, espazio gehiago ere izango dugu, inoiz gaizki ez datorrena!

Zure logela unibertsitarioa pertsonalizatzen ikasten laguntzeko, orijinala eta erosoa izan dadin, gure konfiantzazko dekoratzaileetako batengana jo dugu: Emma. Berak, Londresen igarotako unibertsitate-garaiko esperientzia pertsonalarekin, behar dituzun gakoak emango dizkigu.

“Unibertsitatean ikasten nuenean, apartamentu ñimiño batean bizi nintzen Islingtonen, Londreseko iparraldean, nire mutil-lagunarekin (orain nire senarra). Lehen, kafetegi bat zen, erakusleiho eta guzti. Oso ederra zen, baina bi eraikin viktoriar zaharren artean zegoen eta, 2 metroko zabalera zuen! Ez geneukan biltegiratzeko zentimetro bat ere, eta sukaldea eta bainugela sotoan zeuden. Bizitza eskailera hain estu horiek igotzen eta jaisten igarotzen genuen”, azaldu digu Emmak.

Logela unibertsitario baten funtsezko gauzak

 

Logela unibertsitario batean, ezin da falta ohe eroso bat, logelaren bihotza izango baita. Eta, nola lortu hau bezalako bat? Emmak hauxe azaldu digu: “eduki behar ditu burko asko; edredoi epel bat (guk oherako arropa tindatzen dugu ukitu pertsonalagoa emateko); fantasia-argiak; pilatutako aulki batzuk gau-mahai gisa eta ohe-zeru bat.

Eta bai, badakigu zer ari zaren pentsatzen, nola apain dezaket nire logela debekatuta badago horman zuloak egitea? Eragozpen horretarako, Emmak konponbide hau proposatzen digu: “Erregula daitekeen dutxarako gortinarako barra bat jarri nuen leihoaren gainean, ohe-zerua eskegitzeko. Egia esan, horrela, logela askoz erosoagoa da eta ez dago ezer iltzatzeko beharrik. Halaber, beti daukazu aukera lamina edo argazkiekin apaintzeko, alde biko zinta itsasgarri apur bat erabiliz.

Mahaitxo gisa erabiltzen diren pilatutako hiru aulki grisen xehetasuna.
Egurrezko uztai bat argi-tira batez inguratuta dago eta hormatik zintzilik dago, partzialki leiho baten parean.
Paperezko hiru linterna zuri daude eskegita logela zuri eta argi bateko sabaitik.
Urdin argiz eta zuriz margotutako egurrezko ate zahar bat dago, zeinari zapiak eta poltsa bat eskegitzeko eskutokiak gehitu dizkioten.

Arropa eta osagarrientzako trikimailuak

 

Txikiak direnez, logela unibertsitarioetan zenbait trikimailu behar dira espazio gehiago edukitzeko, batez ere, arropa gordetzeko. Begien bistakoa den arren, aholkurik onena ordena mantentzea da, hori baita modu bakarra den-dena (ia-ia) sartzeko.

Adibidez, estalkia duten kutxa batzuk erabil ditzakezu arroparik lodiena eta zapatak gordetzeko ohearen azpian. Horrela, gauza pilo sartuko zaizkizu eta ez dute lekurik okupatuko. Horrez gain, interesgarria da biltoki bertikal ospetsura jotzea. Zer da hori? Ba hormetako espazioa aprobetxatzea bezain gauza sinplea. Ateetarako esekilekuek poltsak eta motxilak zein jakak eta zapiak eskegitzeko balio dute eta armairu-antolatzaile esekiek armairuen barruan apal gehiago edukitzeko; horiek dira zentzu horretan bizitza erraztuko dizuten osagarrietako batzuk eta, gainera, oso merkeak dira!

Izugarri gustatzen zait arropa! Espazio gutxi dudanez, sortzailea izan behar nahiz eta modu orijinal batean jarri. Gordeta izan nahi ditudan gauzak gordetzeko, komoda bat eta armairu txiki bat jarri nituen. Erakutsi nahi ditudan gauzetarako, erregula daitekeen dutxarako gortinarako barra bat jarri nuen. Ausartzen al zara orijinalagoa den zerbait egitera? Hartu ate zahar bat edo egur-ohol bat eta margotu gustatzen zaizun kolore batez; jarri kako eta helduleku batzuk (besteak beste, poltsak eta bitxiak eskegitzeko) eta horman eutsi”.

Lehen begiratuan, logela unibertsitarioak nahiko gatzgabeak eta aspergarriak izaten dira. Hala eta guztiz ere, nik nahiago dut horiek mihise zuriak bezala ikustea, esperimentatzea eta gure apaintzeko gaitasunak hobetzea ahalbidetzen digutenak".

Emma, dekoratzailea

Non kokatu liburuak eta klaseko materiala

 

Emmak hauxe kontatu digu: “Nire unibertsitate garaian, liburu pilo nituen. Ikasle-aurrekontua nuenean, kutxa zahar pilo erabiltzen nituen horiek gordetzeko. Hemen, irudi hori islatu nuen KNAGGLIG kutxa batzuekin, logelaren pastel-tonuetako hauts-koloreen konbinaziora egokitzeko margotu genituenak”. “Are espazio gehiago aurreztu nahi baduzu, jarri idazmahaiaren azpian”.

Logela zuri bateko lanerako espazio bat bulegorako aulki beltz batekin, idazmahai gris batekin, marrazkiekin eta liburuak dituzten hormako apalategiekin.

Behar bezala ikasi eta idatzi ahal izateko, espazio asko behar da. Aprobetxa ezazu logelaren altuera horman konponbideak jartzeko, horrela, idazmahaia garbi edukitzeko (gainera, lekua izango duzu zure artelanik gogokoenak jartzeko). Ahal izatekotan, gomendatzen dizugu apal gehigarriak erabiltzea, hain zuzen ere, mahaiaren gainean apalategi bat muntatzeko. Aurrekoaz gain, pintza duen flexobat ere baliagarria izan daiteke mahaian espaziorik ez okupatzeko. Halaber, minikomoda bat erabil dezakezu, beti sakabanatuta egoten diren objektu txiki guztiak gordetzeko . A! Eta, ahaztu baino lehen: zulatutako taula batek primeran funtzionatzen du. Bertan, saskiak eta apalak bezalako osagarri desberdinak jar daitezke.

Nolanahi ere, Emma beti doa harago. "Lagunak etortzen badira zurekin ikastera, aprobetxa ezazu logelaren zabalera osoa. Nik idazmahai hau diseinatu nuen, tolestuta dagoenean, bere lan-azalera iragarki-ohol gisa erabiltzeko".

Inprobisatutako despentsa

 

“Ikaslea nintzenean gehien amorratzen ninduen gauzetako bat zen eskailerak igo eta jaitsi behar izatea sukaldera joateko. Zure egoera nirearen antzekoa bada edo sukaldea partekatzen baduzu, bi orgatxo iradokitzen dizkizut: horietako bat sukalde komunean erabiltzeko gauzekin (pasta, ontziratutako tomatea, adibidez) eta beheko apal bat garbitzeko prest dauden platerak jartzeko. Bestea bete dezakezu zure logelarako prestatutako aperitibo eta edariekin. Horrez gain, terako teontzi elektriko bat izan dezakezu, txigorgailu bat, pistoi-kafegailua bat, etab.”

Izan ere, orgatxo osagarriak egiazki erabilgarriak dira. Guk, Emmaren aholkuez gain, proposatzen dizugu orgatxoak ikasteko gunerako aliatu gisa ere kontuan hartzea. Ezin izan baduzu apalen eta hormako taularen teknika erabili, jarri orgatxo hauetako bat eta bertan gorde gehien erabiltzen dituzun objektu guztiak. Tiradera-altzari gisa erabili ahalko duzu, baina kontua da gutxiago okupatzen duela eta gurpilak dituela. Zer iruditzen zaizu?

Eta kito! Aplikatu aholku hauek zure logelan eta eraldaketaz eta azken emaitzaz gozatu. Logela modernoa, praktikoa eta oso polita lortuko duzu.

Ideia gehiago nahi dituzu? Aurrera!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Kontuan hartu, IKEA-ren produktuak aldatzen badira eta ezin badira berriz saldu edo jatorrizko helburuetarako erabili, IKEA-ren berme komertziala galduko dela, baita produktuak itzultzeko eskubidea ere..