Eduki nagusira joan

Umeentzako Gabonetako oparirik onenak: Liburu gehiago eta bideojoko gutxiago!

Aurtengo Gabonetan, utzi alde batera opari teknologikoak eta aukeratu umeentzako opari aberasgarriagoak, dibertigarriagoak eta hezigarriagoak. Familian irakurtzeko liburuak

Iluntasunean zuhaitz batean ezkutatuta dagoen orangutan kume baten ilustrazio koloretsu bat.
Iluntasunean zuhaitz batean ezkutatuta dagoen orangutan kume baten ilustrazio koloretsu bat.

Liburuei esker, beste leku batzuetara bidaiatu, imajinatu, sortu eta ikas dezakegu. Umeentzako hobeagoa den besterik al dago? Askotan, haien desira teknologikoak besterik ez ditugu jarraitzen eta bideojokoak, tabletak edo mugikorrak erosten ditugu. Baina Gabonak teknologiatik pixka bat deskonektatzeko eta familiarekin denbora gehiago pasatzeko garai ona izan daiteke, etxeko txikiekin liburu on bat irakurtzen, esaterako. Gure seme-alabei egin diezaiekegun oparirik onena kultura da; imajinazioa, orrialdeen artean abenturak biziz dibertitzea. Hona hemen 1 eta 7 urte bitartean dauzkaten umeentzako hainbat liburu zure Gabonetako zuhaitz azpian buka dezaketenak. Hori da, gutxienez, gustatuko litzaigukeena!

Orangutana beldur da

«Orangutana tiene miedo» umeak irakurtzen hasteko liburu hoberenetarikoa da, bai bakarrik bai konpainian. Irakurtzea egunero nahi dugun familia-momentu hori aurkitzeko forma dibertigarria eta erraza da.

Eta liburu hori gurasoekin irakurtzeko bikaina den arren, umeak bere kabuz irakurtzen hasteko ere perfektua da. Hori horrela da testua laburtu zelako eta letra mota aldatu zelako, txikientzako irakurtzea errazago izan zedin.

Liburuekin elkarrizketak hasi eta gauza batzuk amaiera ireki batekin utzi beharko lirateke. Ipuina nahi duten bezala amaitzeko, umeek irudimena erabili dezakete eta horrela haien buruei aplikatu

Sophie Holmqvist, «Orangutana tiene miedo» liburuaren idazlea

Oihanean dauden orangutan eme baten eta panda baten irudi koloretsu bat.

«Adoretsua izateko, beharrezkoa da beldur izatea»

Lezio baliogarriak dauzkan ipuin bihozbera honen idazlea bere alaba izan zuen inspirazio-iturri, une horretan zoriontsu izaten uzten ez zioten «beldur» batzuei aurre egiten ari zena. Orduan, ikaratzea ondo dagoela, guztiok zerbaiten beldur garela erakustea, erabaki zuen. Hain zuzen ere, adoretsua izateko beharrezkoa dela beldur izatea.

Hala, istorio honetako orangutan emeak berak uste duena baino adoretsuagoa dela aurkitzen du. Istorio osoa ezagutu nahi duzu?

Irakurri ipuina protagonistarekin

Eta nor hobeto zuekin istorioa irakurtzeko istorioaren protagonista bera baino? Orangutan eme hau ipuinean dauden marrazkietan agertzen dena da, eta ukitze oso leun bat dauka. Gainera, eskuetan eta oinetan itxiturak dauzka zerbaiti heltzeko eta zirri egiteko, oihaneko zuhaitzetan egin lezakeen bezala. Seguru gaude txikitxoei bere istorioa behin eta berriro irakurtzea gustatuko zaiela harekin jolasten duten bitartean.

Animalien peluxe-bilduma baten irudi bat.
Batzuetan liburu baten pertsonaia batetik peluxe bat sortzen dugu eta, besteetan liburu bat sortzen dugu peluxe-kontzeptu batetik. «¡Cucú!» liburuak IKEA jostailuen familia oso bat dauka, bilduma egiteko

Jorge Santoyo, IKEA eta Umeak produktuaren garatzailea

«¡Cucú!», haurtxoentzako liburua

«¡Cucú!»

Hau IKEA taldearen haurtxoentzako lehenengo liburua da. Gainera, panda-peluxe txiki bat ere dakar, istorio honen protagonista dena. Ohera joan baino lehen ipuina irakurtzen diozun bitartean uzkurtzeko tamaina perfektua daukan panda kume bat.

Hau bezalako peluxeak idealak dira etxeko txikienentzako (0 eta 2 urte bitartean), zentzumen-trebetasunak garatzeko eta hazkunde soziala eta emozionala hobetzeko konbinazioa perfektua baitira.

«El búho se va de vacaciones» IKEA taldearen umeentzako liburuaren irudi bat.

BOKLIG: basoan dauden animaliatxoen saga bat

«El búho se va de vacaciones» hiruko sorta hauetan aurkitu dezakegun lehenengo ipuina da. Hontz jakitun honek, basoko eskolara doazen ume guztien irakaslea, oporrak behar ditu eta mika izango da denbora baterako klaseak ematearen arduraduna.

Bigarren liburuan trikuaren bidaia partekatzera animatzen zaituztegu basoko animaliak eta landareak ezagutzeko. Azkenik, hirugarrenean, STRÖVA altzeak uste du ezin duela basoko erregea izan eta KNORRIG basurdeak nahiago du kanpoan bizi.

Ezagutu animaliatxo guzti horien istorioak beren protagonistekin, besteak beste, hontzaren txotxongilo hau.

Ann-Cathrineren irudiak maite ditut, ipuinei benetan bizitza ematen diote. Eta gainera xehetasunei begira dago, natura-adituekin ere jarri da harremanetan loreak eta hostoak benetakoak direla egiaztatzeko

Sophie Holmqvist, «Orangutana tiene miedo» liburuaren idazlea

Ipuinz gain, koloreztatzeko eta jolasteko liburuak ere badira!

Umeei aurtengo Gabonetan ipuin-liburuak baino gehiago oparitu ahal diezu: PYSSLA eta LUSTIGT jarduera-liburuekin ere probatu dezakezu, marrazteko orrialdeak eta zure txikitxoaren sormena sustatzeko jolasak dauzkatenak. Margo edo errotulatzaile batzuekin, dibertsioa bermatuta dago.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.