Umeak opor hauetan etxean teknologiarik gabe jolasteko jokoak
Askatu irudimena eta disfrutatu zure seme-alabekin etxean familian egiten diren jolas horiekin.


Irudimenarekin baino ez jolastea garrantzitsua da
Ba al dakizu zein garrantzia daukan umeentzat haien irudimenarekin jolastea? IKEA taldean egin dugun jolasari buruzko txostenak egunero konektatuta egoteko, pilak kargatzeko, aztertzeko, pentsamenduez ihes egiteko, sortzeko eta, noski, dibertitzeko beharrezkoa dela frogatu du.
Are gehiago: guztiok jolastu beharko ginateke! Horregatik, askotan ez dago balio duen planik; ez dago araurik. Umeek irudimena askatzea besterik ez dugu utzi behar eta, guztiok, elkarrekin, ume izatera jolastea. Utzi iezaiezu korrika egiten, ezkutatzen, dendetara jolasten, gogokoen duten jostailuekin istorio bat sortzen. Jolastea, jolastea eta jolastea planik hoberena da.
Beraz, hartu momentu bat egunero berriro ume izateko, bideokontsolarik, tabletik eta telebistarik gabe. Zuek eta zuen irudimena besterik ez. Kasu honetan, jarraitu behar den plana planik ez jarraitzea da.
Urduriak direnentzako: mugitzeko eta arriskurik gabe jolasteko toki bat
Egia da: denbora gehiegi ematen dugu umeen atzean korrika egin ez dezaten, altzariekin estropezu ez egiteko, han edo hemen jolas egin ez dezaten... Baina, egia esan, batzuetan hori egitea «zelaiari hesiak jartzea» bezalakoa da.
Guztien artean, egongelako edo logelako altzariak mugi ditzakezue, alde batera jarri eta erdigunea guztiz libre utzi. Lurrean koltxoneta sinple batzuk jarriz, kuxin-borrokak, itzulipurdiak, gimnasia erakusketa egin, buruz behera jarri edo nahi dutena egin ahal izango dute.
Zu lasai geratuko zara (edo lurrera bota zaitezke haiekin jolasteko) eta umeek disfrutatzeaz gain, arriskurik gabe mugituko dira.
Umeak hobeto jolasten dira bakarrik gauzak eskura badauzkate
Badakigu batzuetan ezinezkoa dela elkarrekin planak egitea, edo, besterik gabe, umeen haien kabuz jolastean ikastea nahi dugu.
Horregatik, haientzat eskuragarri den eremu bat sortzea gomendatzen dizugu, non haien jolasak, jostailuak eta liburuak ordenatuta eta sailkatuta dauden. Objektuak konpartimentuetan banatzen lagundu ahal diezu, adibidez, toki horretan dauden gauzen izena daukaten etiketekin. Jolasten dutenean, gauzak eskura badauzkate, askoz hobeto jolastuko dute bakarrik.
Oporraldi hau aprobetxatu dezakezu ordenatzeko txoko hau sortzeko eta praktikan ipintzeko. Orain Errege Magoek jostailu berriak dakartzatela, oso erabilgarria izango da...
Primerako chef bat izan nahi zara?
Gaur egun, modan daude sukaldaritza programak, txikienen artean ere. Horregatik, chef bat izatera jolastea oso plan dibertigarria eta entretenigarria izan daiteke aurtengo Gabonetan.
Bi aukera dauzkazue: zure seme-alabak oso txikiak badira oraindik (5-6 urte baino txikiagoak), hoberena gure DUKTIG sukaldearekin jolas dezatela izango da, edo hau bezalako txokoren bat sortzea, non jostailu askorekin sukalde zoragarri bat sortu dezakezuen.
Zure umeak handiagoak badira, familian igarotzen dituzuen egun hauek aprobetxatu eta sukaldean gauza errazak egiten lagundu ahal dizute: gailetak egiten, arrautzak irabiatzen, postreren bat apaintzen... Gauza sinpleak eta gainbegiratzearekin, une paregabea pasaraziko dizutenak.
Irakurketa sustatzeko momentu ezin hobea
Irakurtzea ume guztiek eduki beharko luketen ohitura bat da. Beti egiteko gogoa duten plan bat.
IKEA taldean txikientzako liburu asko ditugu, irakurketan lehenengo pausoak emateko. Gainera, liburu hauen pertsonaia nagusia peluxez eginda dago. Hala, ipuina irakurtzeaz gain, jostailuarekin bizia eman ahal izango diote. Zergatik ez duzu egongelan eta umearen logelan txoko bat sortzen zure seme-alabak irakurketaren munduan lehenengo pausoak eman ditzan?
Pentsa ezazue zuek irakurtzen ikusten bazaituzte, errazagoa izango dela... Beraz, badakizue!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.