Udaberrirako leihoetarako hiru dekorazio-ideia
Ideia hauek leihoa bizitzaz betetako foku-puntu fresko batean bihur dezakete. Gainera, hainbat motatako leiho eta leiho-ertzetarako ere balio dute. Eman begiratu bat eta utz ezazu argia sartzen!


1. Lore sorta artifiziala jar ezazu itxura oparoa lortzeko. Bentosak dauzkan eskuoihal-euskarri bat jarri, gustukoen dituzun lore artifizialak eta girlandak zintzilikatu, eta kito. Udaberria dela irudiko du, baina doministikurik gabe. Gainera, ez duzu zulatu behar ezta sikatzen direlako kezkatu ere.
2. Erakuts ezazu udaberriaren benetako aurpegia. Hainbat forma eta tamainatako marko, kanpaia, loreontzi eta pitxerren konbinazioak oso konposaketa erakargarria osatzen du. Bilduma bati homogeneotasuna emateko eta naturaren elementuak nabarmentzeko, tonu argietako beira eta plastiko gardena erabil itzazu.
3. Gortina mota desberdinak konbina itzazu argiarekin jolasteko eta gelari kolorea emateko. Bat edo bi sare-errezela arinak leiho batetik gertu argia pasatzen uzten dute eta, aldi berean, pribatutasuna eskaintzen dute. Horien gainetik lodiagoa den beste bat jartzen bada, gelaren argiztapen-maila murrizten da. Modu errazean aldatzeko gortina bat baino gehiagorako errail sistema jar dezakezu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Nathalie Kamkum
Argazkiak: Daniel Hertzell/Andrea Papini
Testua: Marissa Frayer