Txapitula-erako sabaiak? Arazorik ez.
Etxeetako gune irregular gehienak erabili gabe egon ohi dira. Guk ez ditugu bakarrik aprobetxatu nahi, baizik eta etekin handiena atera nahi diegu. Itxuraz korapilatsua den eremua ederra bilakatu daiteke (baita praktikoa ere).


Sormenerako gunea
Gune txiki eta irregularrak margotzeko, idazteko edo eskulanak egiteko idazmahaia jartzeko ezin hobeak dira. Aprobetxatu hormak beharrezkoak diren biltegiratze-soluzio guztiak ipintzeko. ALGOT sistemaren moduko unitate doigarriak sabai inklinatuak dituzten guneetan altuera ezberdinetan muntatu daitezke oso modernoa den arte-tailerra sortzeko.
Munduko oherik erosoena
Begiratu alde ona: txapitula-erako sabaiek oso erosoak diren giroak sortzen dituzte. Atera etekinik handiena oherako errezela jarriz. Finkatu hormatik sabaira doan gortina-kablea, ohea baino pixka bat zabalagoa dena, eta eseki gustuko duzun ehuna. Ez zara hortik mugitu nahiko.
Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Emma Parkinson
Diseinu digitala: Annie Svensson
Idazketa: Vanessa Algotsson
Argazkiak: Micke Persson
Testua: Linda Harkell