Saltatu

Eskolarako itzulera: 4 idazmahai haurrentzat

Eskolarako itzulera urteko unerik berezienetako bat da: ikasturte berri bat hasten da; haurrak urduri daude lagunak berriz ikusiko dituztelako; materiala estreinatuko dute; irakasle berriak ezagutuko dituzte... Haurrentzat, une hau beti da urduritasun- eta ilusio-arrazoia,nahiz eta lehenengo egunak apur bat zailak izaten diren, batez ere, txikienentzat.

Hortaz, 4 eta 8 urte bitarteko haur txikientzako 4 idazmahaierakutsi nahi dizkizugu. Ikus dezakezun bezala, batzuk marrazketara eta sormenera zuzenduta daude eta beste batzuk, aldiz, badaude pentsatuta bere lehenengo etxerako lanak egiteko, hain zuzen ere, gure azaleko argazkian agertzen den ikasteko gune dotore hau bezalaxe. Horrela, txikitatik ohituko dira bere arkatzak edo liburuak gordetzeko leku zehatz bat edukitzera.

Eskolara itzulera zoriontsua!

Haurrentzako marrazketa-mahaia

 

Haur gehienei izugarri gustatzen zaie marraztea. Eta zoragarria da jarduera hori sustatzea! Marrazketak haurren eta nagusien arteko komunikazioa errazten du; bere gauzak adierazten eta erlaxatzen laguntzen die; bere garapen emozionala eta kognitiboa bultzatzen du... Beraz, eskolarako itzulerara begirabere logelan horrelako txoko bat prestatzea ideia zoragarria iruditzen zaigu, bereziki, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.

Kasu zehatz honetan, aholku hauek guztiak bildu ditugu, espazio hau erosoa bezain praktikoa izatea lortzeko:

  • Testura naturalak eta tonu neutroak erabiltzen ditugu, ukitu artistikoa emateko oinarri gisa.
  • Egur argiko idazmahai bat eta aulki bat aukeratu ditugu, arbel-horma beltzaren aurrean nabarmentzeko.
  • Bi kolore distiratsu dituen energia-ukitua gehitzen dugu.
  • Alfonbra koloretsua sigi-saga patroi batekin gela osatzen du.

Nire etxerako lanak egiteko lehenengo mahaia

 

Haurrak apur bat nagusiagoak direnean, ikasketa-espazio bat behar dute, bertan etxerako lanak egiteko arratsaldero. Horregatik, haiei egokitutako mahai bat eta aulki apur bat profesionalagoa eta erosoagoa eskaini behar dizkiegu; izan ere, denbora gehiago emango dute jesarrita eta beharrezkoa da bizkarra ondo jartzea. Funtsezkoa da oso txikitatik jarrera zuzena edukitzea jesartzerakoan.

Gure irudikoa bezalako espazio bat edo antzekoa nahi baduzu, gomendatzen dizugu, altzari handietarako, zuria bezalako kolore neutro bat aukeratzea eta bertan nabarmentzen den alfonbra monokromatiko bat gehitzea espazioa markatzeko (STOCKHOLM hau artilezkoa da; zikinkeria jasaten du eta oso erraza da xurgagailuarekin garbitzea).

Hautseztatutako pastel-tonu batean ukitu batzuk emateak irudia leunduko du eta oraindik ere mantendu beharko genukeen haur-ukitu hori emango diote, haurrak direlako. Guk tonu arrosak eta egur argia aukeratu genituen, baina zuk gehien gustatzen zaizkizunak aukera ditzakezu edo are hobeto: zure semeari edo alabari gehien gustatzen zaizkionak!

Haurrentzako ikasketa-gela eta/edo idazmahaiei buruzko ideiagehiago nahi izatekotan, ez galdu bideo hau:

Ikasketa-gune tematikoa

 

Animaliak, autoak, espazioa, marrazki-telesailen bat... Ziur zure etxeko pertsonarik txikienak baduela zaletasun biziren bat. Ba, zergatik ez islatu hainbeste gustatzen zaion hori bere ikasketa-gunean? Horrela, ikasteko eta etxerako lanak egiteko unea gustatzen zaion zerbaitekin lotuko du.

Kasu honetan, joera espazial horrek inspira gintzala utzi genuen eta tonu urdin ilunak erabili ditugu zuriarekin kontrastean unibertsoa birsortzeko. Zeruko gaia indartzeko, izar txikiak margotu ditugu horman eta planeta batzuk gehitu ditugu (arroz-paper arrunteko lanparak dira). Polita, ezta?

Xehetasunez betetako haurrentzako ikasketa-espazio bat

 

Ixten dugu haurrentzako idazmahai-guneen inspirazioa proposamenik osoenarekin: ez zaio xehetasun bat ere falta! Adibide honek gogorarazten digu ordena eta biltegiratzea oso garrantzitsuak direla haurren marrazketa, jolas eta ikasketarako gune batean; beraz, berebizikoa da apalategiak eta kutxak edukitzea.

Bestalde, zure haurrarentzako eta bere hazkunde pertsonalerako gune hau osa dezakezu honakoarekin: nahi duena marrazteko edo apuntatzeko arbela; argiztapen egokia, oro har, ingurunean eta, zehazki, mahaian eta dekorazio txikia bere jostailurik eta pelutxerik gogokoenekin.

Eskolarako itzulerarako eta haurrentzako idazmahaietarako ideia gehiago nahi baduzu, ez galdu honako hau:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.