IKEA-rekin Janaria Prestatzen: etxeko tiramisua egiteko errezeta azkarra
Azkenburukoen errezetek ez dute zertan zailak izan behar. Hain zuzen ere, gaurkoan, etxean eta modu erraz eta azkarrean egiteko gozoa dakargu. Italiako azkenburuko ezagunenetako batekin ausartu gara. Zer izan daitekeen badakizu?
Gaurkoan, #IKEArekinJanariaPrestatzen sailean, etxeko tiramisua egiten ikasiko dugu olo-gaileta zoragarriekin. Gurekin prestatzera animatzen? Nola egin azalduko dizugu. Goazen, bada!

Ezagutu gure chef-a
Errezeta honetan, #IKEArekinJanariaPrestatzen saileko aspaldiko ezagun baten laguntza izango dugu, ezagun egiten al zaizu? Bueltan da Oscar Gandarillas eta etxeko tiramisu azkar bat egiteko jarraibideak emango dizkigu, urratsez urrats.
Aurreko errezetekin ere liluratu gintuen: izokina laranja-saltsan, sardinzar entsalada eta ez dezagun ahaztu bere azkenengo ekarpena, ramena haragi bolekin.
Lehen aldia baduzu #IKEArekinJanariaPrestatzen sailean, Oscarren historia ezagutzea komeni da, guk harengan dugun konfiantza zuk ere izan dezazun.
Ikusiko duzu txikitatik sukaldaritzaren zale amorratua dela, eta IKEA familiako kidea da orain dela 15 urte baino gehiago. Gainera, Oscarrek esperientzia luzea du, Goi-mailako ostalaritza- eta sukaldaritza-teknikariaren ikasketak egin zituelako eta urte luzez aritu zelako Kantabriako eta Bizkaiko zenbait jatetxe tradizionaletan, baita zenbait catering enpresatan ere.
Bere aholkuek gida zaitzatela utziko duzu? Hala bada, segi irakurtzen eta apuntatu itzazu profesionalen moduko tiramisua egiteko aholku eta trikimailu guztiak.
Zailtasun-maila: txikia
Prestatzeko denbora: 30 minutu
Itxarote-denbora: 10-30 min.
Osagaiak 4 mahaikiderentzat
- 1 pakete KAFFEREP olo-gaileta
- 250ml harrotzeko esne-gain
- 200g igurzteko gazta
- 100g azukre
- 1 katilukada kafe
- Kafe ehoa
- Kakao ehoa
Osagairen bat falta zaizu? Aurki ezazu gure janari-dendan.
Tiramisuaren prestaketa
Lehenik eta behin, tiramisurako krema prestatuko dugu.
- Esne-gain likidoa katilu batean botako dugu eta eskuzko irabiagailuarekin erdizka muntatuko dugu.
- Chefaren aholkua: esne-gaina errazago muntatzeko, komeni da bai ontzia eta baita likidoa bera ere ahalik eta hotzenen egotea.
- Azukrea gehitu eta irabiatzen segi.
- Gazta gehitzeko unea heldu da.
- Testura krematsua lortu arte irabiatu.
- Hotzetan gorde. Izozkailuan 10 minutuz gorde dezakezu, edo 30 minutuz hozkailuan.
Bitartean, azken urratsetara pasako gara. Bai, ongi irakurri duzu. Prestaketa bakarra falta zaigu, olo-gailetena, hain zuzen.
- Beirazko ontzi baten laguntzaz (tuper baten tamainakoa, handiegia ere ez) prest genuen kafe katilua botako dugu.
- Olo-gailetak bustiko ditugu, segundo batzuez, likidoa xurgatu dezaten, eta jarraian, kendu.
Zerbitzatzeko modua
Tiramisua, funtsean, gainjarritako kapak dira eta akabera on baterako, Oscarrek hala egiteko gomendatzen digu. Apuntatu:
- Katilu edo kristalezko baso batean, osagaietako bakoitza montatuko dugu mahaikide bakoitzarentzat.
- Kapak: galleta lehenik, eta gainean krema. Azken horretarako, pastelgintzarako mahuka erabili dezakezu. Basoa bete arte errepikatu. Azkenengo kapak kremazkoa izan behar du.
- Kakao eta kafe ehoak nahastuko ditugu eta esne-gainaren gainean hautseztatuko dugu platera apaintzeko. Guk gatzontzi batekin egin dugu errazagoa izan dadin.
Eta listo! Disfrutatu postre erraz eta zoragarri honekin, minutu gutxi batzuen truke.
Zer deritzozu? Prestatu plater itzelak errezeta erraz hauekin inolako arazorik gabe kozinatzeko, profesionalen moduko emaitzekin. A! Ez ahaztu sare sozialen bitartez zure errezetak gurekin partekatzen honako traol-hitz honekin: #IKEArekinJanariaPrestatzen Zuen sorkuntzak pozarren ikusiko ditugu! Jarraian dituzun beste errezeta goxo eta azkarrak ere probatu ditzakezu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.