Saltatu

Zure altzarien bizitza luzatzeko aholku txikiak​

Datozen urteetan, IKEA-ren produktu guztiak konpondu, berritu, berrerabili, birsaldu edo birziklatu ahal izango dituzu, edo beste zerbaitetarako erabili. Gaur egun, zure altzarien bizitza luzatzeko eta haien balioa mantentzeko soluzio errazak ere badaude, eta, horri esker, zure etxea berritu edo aldatu dezakezu diru askorik gastatu gabe.

Pinturaz zikindutako blusa argi bat eta kamiseta laranja bat dituen emakume bat aulki berde bat konpontzen ari da.

Gauza onak ez daitezela amaitu

Gure ustez, hobe da gauzak konpontzea botatzea baino. Ona da ingurumenerako eta bikaina zure poltsikorako. Zure produktu gogokoenek bizitza berri bat behar dutenean, hemen gaude zaintzen, konpontzen edo birsaltzen laguntzeko.

Zure altzarien bizitza luzatzeko aholkuak

Emaiezu ukitu berri bat zure altzariei​

Askotan, egoera onean dauden altzariak diru eta esfortzu gutxirekin berrizta ditzakezu. Agian, zure sofak aldatu edo garbi daitezkeen zorroak ditu, edo zurezko altzariek pintura- edo berniz-geruza bat baino gehiago behar izatea, haiek urte gehiagotan erabili ahal izateko.

Ahal baduzu, konpon ezazu​

Baliteke konponketa edo doikuntza txiki bat baino behar ez izatea koloka dagoen aulki, mahai edo sofa batek berriro ongi funtziona dezan. Zure IKEA produktuetarako ordezko pieza txikiak behar badituzu, online eska ditzakezu. Horrela, altzaria ordezteko kostua eta esfortzua aurreztuko dituzu.

Olioztatu zura​

Ongi zaindutako mozteko taula batek urteak iraun ditzake. Noizbehinka zura olioztatzen baduzu, arrakalak ateratzea eta deformatzea saihestuko duzu, eta, beraz, ez duzu beste produktu berri bat erosi beharko. Zure gauzek denbora gehiago iraungo dute, eta dirua aurreztuko duzu.

Babestu zorua​

Zorurako babes itsasgarriek zure zorua denbora gehiago berria balitz bezala mantentzen lagunduko dizute, altzariek uzten dituzten markak eta urradurak saihestuko baitituzte. Aulkien eta mahaiaren hanketan irmoki eta arazorik gabe jartzen dira.​

Zerbitzuak

IKEA-n etxean bizitza hobea eta jasangarriagoa sortzen laguntzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Bigarren eskuko eskaintzak

Zure produktuak beste etxe batean bizitza bat izatea merezi du. Gure berrerosketa-zerbitzuekin, jada erabiltzen ez dituzun produktuei etxe berri bat bilatuko diezu.

Konpondu IKEA-rekin

Aulki baten hanka aldatu nahi duzu? Kuxin berri bat behar duzu zure sofarentzat? Pieza txikienekin ere lagunduko dizugu, hala nola torlojuekin, heldulekuekin eta entxufeekin.


Eguneroko bizitza jasangarriagoa

Denok izan dezakegu bizimodu jasangarriagoa. Ikusi nola.

470 lumen dituen LED E27 SOLHETTA bonbilla bat, opalo zuri kolorekoa eta esfera-formarekin

Bizitza jasangarriaren denda

Ezagutu gure produktu-sorta, eguneroko bizitza jasangarriago baterako pentsatua.

Birziklatze-gunea

Ba al zenekien gure dendetan gune bat prestatuta dugula behar ez duzun guztia birziklatzeko eta behar den lekura eramaten dela ziurtatzeko? Joan zure IKEA dendara eta ikusi jaso ditzakegun produktu guztiak kudeaketa egokia emateko.

Aurkitu zure denda