Saltatu

Etxeko hondakinak murrizteko ideia errazak​

Etxeko hondakinak arazo globala dira: egunero, gutxi gorabehera mila milioi errazio xahutzen dira*. Lau erosketa-poltsatik bat alferrik galtzen da mundu osoan. Kontu handiz ibili arren, beti sortuko dituzu hondakinak zure etxean. Material birziklagarriak sailkatzea eta hozkailua antolatzea hondakinak murrizteko eta etxea zertxobait txukunago izateko bi modu dira, dirua aurrezten duzun bitartean.

HUVUDROLL landare-proteinazko bola baten lehen planoa. Atzealdea lausotuta dago, eta plater bat ikusten da bertan.

NBIParen 2024ko elikagai-hondakinen indizeari buruzko txostenaren arabera, pertsona bakoitzak –batez beste– 79 kg elikagai xahutzen ditu urtean; hau da, mila milioi errazio guztira.


Begiratu, sailkatu, konpondu

Janaria ez xahutzeko, ikustea oso garrantzitsua da. Ontzi gardenek zer duzun ikusten laguntzen dizute etxean elikagaiak alferrik ez galtzeko.

Lauki baten bideoa. Hainbat irudi agertzen dira honako testuarekin: "Ba al zenekien…? Alferrik galtzen den janariaren %60 etxeetatik dator", "Begiratu, sailkatu, konpondu", "Egizu zerbait. Aldatu dena".
Beira gardenezko KORKEN poto estalkiduna

Janari gutxiago alferrik galtzeko aholkuak​

Planifikatu erosketak eta kozinatu planifikatutakoa​

Asteko otorduak edo aperitiboak planifikatzeak denbora aurrezten eta janari gutxiago botatzen lagunduko dizu. ​Gogoan izan: erosketak egin aurretik, begiratu zer duzun, edo planifikatu otorduak jaki-tokian, hozkailuan edo izozkailuan dagoenaren arabera.​

Gorde zerbait gerorako​​

Soberakinekin jaki gozoak presta daitezke. Gorde modu adimentsuan. Zakote-ontzi hermetiko bati esker, bazkari merke eta gozoa izango duzu hurrengo egunerako.​​

Jarri pintza bat eta sartu izozkailuan​

Pintzak bikainak dira janaria gordetzeko eta ez botatzeko. Elikagai asko ontzi handiegietan datoz. Eduki guztia aldi berean erabili behar ez baduzu, gorde poltsa hermetiko batean eta sartu hozkailuan edo izozkailuan. ​

Luzatu janaria​​

Fruta eta barazki gehiegi dituzu? Zergatik ez dituzu kontserbak egiten? Saiatu marmeladak, ozpinetakoak eta konfiturak egiten, eta gorde guztia beirazko potoetan edo izoztu irabiakiak prestatzeko. Barazkien azalak ezin hobeak dira saldak, zopak eta gisatuak prestatzeko.​

 

Informazio gehiago

Zer egiten dugu? Gure dendetan botatzen den janaria murriztea

Elikagaien hondakinak murriztea lehentasuna da IKEA-n. 2016tik aurrera, IKEA-ko dendetan alferrik galdutako elikagai prestatuak (gramoak errazioaren arabera) %60,5 murriztu ditugu, eta, horri esker, 37,8 milioi janari-errazio inguru aurreztu ditugu.

Informazio gehiago

Hondakinak sailkatzeko aholkuak​

Irudian biltegiratze-espazio antolatu bat ageri da, eta ezkerrean zurezko apalategi bat dago. Apalategian, hainbat objektu daude, hala nola terrakotazko loreontzi-euskarriak, ureztagailu berde bat eta pintura-lata batzuk. Apalategiaren aurrean, oihalezko bi ontzi gris daude, pila baten eta kartoizko kutxa baten marrazkiekin, hondakin mota jakin batzuk birziklatzeko direla adierazteko.

Sailkatu hondakinak​​

Erabili ontzi bana hondakin-mota bakoitzerako; horrela, errazagoa izango da zaborra sailkatzea. Ontzi arrunt bat edo hainbat ontziz osatutako soluzio bat erabil dezakezu. Zabor gutxiago bidaliko duzu zabortegira, eta zure etxea txukunago mantenduko duzu.​

HAVSTORP tiradera-aurrealde gris argia

Birziklatu bainugelan​

Gehienentzat, bainugela kontrolpean edukitzea zaila da. Sailkatu gel-potoak, komuneko paperaren biribilkiak eta hortzetako pastaren hodiak, amaitzen direnean. Zenbat eta gehiago birziklatu, gero eta ordenatuago izango duzu bainugela.​

Beira gardenezko BLANDA ontzia sukalde batean

Birziklatu gela guztietan​

Gela guztietan birziklatze-soluzio bat jartzea pentsatu al duzu? Zaborrontzia zenbat eta hurbilago egon, gero eta gertagarriagoa izango da hura erabiltzea. Animatu familia osoa gauza bera egitera.​

VERKLIGHET paperezko ahozapi zuria eta urdina sukalde batean

Ez bota guztia​

Hondakin batzuei bigarren aukera bat eman diezaiekezu. Arrautza-kartoietan haziak landa ditzakezu, edo egunkariak opari-paper gisa erabili, adibidez. Askatu zure irudimena eta hartu ikuspegi zirkularra. Pentsatu beste edozertarako erabil daitekeen gauza bat.​

Jertse grisa daraman pertsona baten gorputz-enborra; kafe egin berria duen pistoi bidezko kafe-makina bat du eskuan. Kafea kikara batean isurtzen du, baina ez da irudian agertzen. Atzealdean, sukaldea ikus daiteke lerro moderno eta sinpleekin, sukalde-gaineko batekin eta armairu zuriekin.

Gozatu zure edari gogokoenaz zure katilu gogokoenarekin edozein lekutan​

Bidaia-katilu bat fruta-infusioa eramateko botila gisa erabil daiteke, infusioak, kafe hotza edo gogoko duzun tea edozein tokitara eramateko. Garbitu amaitzen duzunean, eta utzi prest hurrengoan erabiltzeko.

Lau elikagaietarako ontzi garden eta errektangular ikusten dira, estalki urdinekin eta pilatuta. Goitik behera, ontzietan hosto berdeko barazkiak, gereziak, mahats zuriak eta abrikot horiak daude. Ontziak sukalde-gaineko batean daude; atzealdea lausotuta dago, baina sukaldea dela dirudi.

Gorde, garbitu eta berrerabili​

Hainbat egunetarako janaria prestatu nahi duzu, edo soberakinak hozkailuan gorde nahi dituzu? Bada, utzi erabilera bakarreko plastikozko filma erabiltzeari eta hasi janaria estalkidun ontzi garbigarri eta berrerabilgarri batean gordetzen.​

Bete

eta berrerabili

Utzi ur-botila berriak erosteari egarri zaren bakoitzean. Saiatu ur-botila berrerabilgarri bat erabiltzen, eta bete nahi beste aldiz. Erabilera bakarreko hondakinak murrizteko eta daukazuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko soluzio zoragarria da.​

Egunerokotasun jasangarriagoa

Denok izan dezakegu bizimodu jasangarriagoa. Ikusi nola.

470 lumen dituen LED E27 SOLHETTA bonbilla bat, opalo zuri kolorekoa eta esfera formarekin

Bizitza jasangarriaren denda

Ezagutu gure produktu-sorta, eguneroko bizitza jasangarriago baterako pentsatua.

Birziklatze-gunea

Ba al zenekien gure dendetan gune bat prestatuta dugula behar ez duzun guztia birziklatzeko eta behar den lekura eramaten dela ziurtatzeko? Joan zure IKEA dendara eta ikusi jaso ditzakegun produktu guztiak kudeaketa egokia emateko.

Aurkitu zure denda