Eduki nagusira joan
Sofa zuria harri naturaleko patio batean. Sofan kuxinak daude eta gaineko lanpara zintzilikariak koloretakoak eta eredu distiratsukoak dira.

Terrazarako eta balkoirako 5 eguzki-argiren ideia

Badago luzatzen diren udaberriko eta udako gauak baino zerbait hobeagorik? Egia esan, ez. Oraintxe da gure terrazan denbora gehiago pasatzeko une egokiena, etxean aire zabaleko leku bat izatean dugun zorte ikaragarriaz gozatzeko. Horretarako, funtsezkoa da argiztatzea! Eta badago kanporako eguzki-argi bidezko lanparak baino ezer hobeagorik? Guztiek LED bonbillak dituzte eta eguzki-argiari esker kargatzen dira (baita egun hodeitsuetan ere). Argindar-faktura txikiagoa ordainduko duzu, eta, gainera, argiztatu eta dekoratu egingo duzu aldi berean!

Ea bada, ikus ditzagun zure terrazarako eta balkoirako eguzki-argien ideiak!

SOLVINDEN eguzki-argiarekin funtzionatzen duen mahai-lanpara mahai txiki baten gainean, edari bat eta lima-atalak dituen edalontzi bat ere badago.

1. Eguzki-argidun kanporako mahai-lanparak

Gosaldu, bazkaldu eta afaltzen duzun terrazako mahai bat baduzu, ezin du falta eguzki-argiztapenak.

Lekuetan elektrizitateko orokorreko argiak bakarrik jartzera ohituta gaude, batez ere, kanpoaldean, eta gertu dagoen edo terrazako atearen gainean dagoen argi batekin konformatu ohi gara, eta agian lanpara zintzilikariren bat ere izan dezakegu. Eta kito.

Baina kanpoko mahaietarako eguzki-lanparek onura mordoa gehi dezakete gure terrazan:

  • Gure mahairako dekorazio onena dira, batez ere, egongelan ere jar litekeen modelo bat aukeratzen baduzu, irudian ikusten duzunaren antzekoak.
  • Kolorea eta bizipoza eguraldi onari: aukeratu kolore biziak dituen eguzki-argizko mahai-lanpara bat edo gehiago, alaiak dira eta terrazari falta duen uda-ukitu hori emango diote.
  • Afaltzeko garaian argia egingo dizute, lekuari intimitate-puntu hori emanez eta bikotearekin egiten duzun edozein afari zita oso erromantiko bihurtuz.
  • Ez duzu dirurik gastatzen, ez duzu kablerik tartean eta ez duzu entxuferik behar ere!

Kasu honetan, alde batetik bestera eraman dezakezu, nahieran, ez duelako ezer pisatzen. Egun eguzkitsuetan, 9-12 ordutan kargatzen da; egun lainotsuetan, 12 ordutan. Eta bateria erabat kargatuta duenean, 8 ordu inguruz argitzen du. Uau!

Eguzki-argizko SOLVINDEN zutikako lanpara erretilu baten alboan dago, zurezko xafla meheekin egindako mahai batean, eta argi leuna egiten du.

2. Mahai-lanpara originalenak

Adi! Oso gustuko ditugu betiko mahai-lanparak, baina kanpoko eguzki-argiztapenaren mundua ez da hor amaitzen: modelo originalenak ere aukeran ditugu. Kasu honetan, eguzki-lanpara hau beiraz egina dago, eta helduleku bat du hara eta hona erraz eramateko. Txikia da, baina nortasun handikoa.

Honelako argi-puntu txikiei esker, ukitu atsegina emango diezu udaberriko eta udako gauei, terraza ezin hobeago pasatzeko.

Forma eta kolore desberdinetako eguzki-argizko SOLVINDEN lanpara zintzilikariak zintzilika daude lorategi oparo batean.

3. Kanporako dekorazio-argiztapena: faroltxo zintzilikariak

Tamaina ertaineko patio edo terraza bat baduzu, honelako lanpara zintzilikariak aukera ezin hobea izan daitezke lekuari egundoko dekorazioa eta argiztapena emateko unean. Egokiak dira ere lorategi handia baduzu eta jateko gunea nabarmentzeko jartzen badituzu.

Konbinatu hainbat koloretako lanparen modeloak terrazari halako bizitasuna eman nahi izanez gero. Koloretako kuxinekin ere konbina dezakezu (adibidez). Tradizionalagoa bazara, aukeratu gehienez kolore bat edo bi, eta sakabana itzazu duzun lekuan zehar.

Pentsatu oso erraz jartzen direla, ez dutelako kablerik edo entxuferik behar: eusteko jarri soka bat (berdin du arropa esekitzekoa bada ere) terrazako edo lorategiko bi puntutan ainguratuta eta zintzilikatu gehien gustatzen zaizun moduan, bere kakoari esker. Di-da batean prestatuko duzu!

4. LEDezko eguzki-girlandak

Kanpoko edozein lekutan jartzeko izugarri gustatzen zaigun beste eguzki-argi bat girlandak dira. Ez du axola balkoi txiki bat, terraza bat edo lorategi handi bat duzun: beti aurkituko duzu barandara biltzeko, mahai baten gainean esekita jartzeko edo zuhatz bati korapilatzeko LED argizko girlanda bat.

Dekorazio-argi mota hori udako gauetako erregina da. Beraz, ezingo diozu uko egin. Lekurik ez izatea ez da aitzakia izango!

Sofa zuria harri naturaleko patio batean. Kuxinak daude sofa gainean eta lanpara zintzilikario bat gainean. Elementu guztiak kolore eta diseinu bizikoak dira.

5. Konbinatu eguzki-argizko puntu horiek guztiak, era perfektuan gelditzeko

Azkenik, gogoratu ideia horiek guztiak bereizita erabil daitezkeela, baina baita batera ere! Lekuan zehar sakabanatutako eguzki-argizko puntuak konbinatzen dituzunean giro askoz goxoagoa lortzen duzu, etxekoagoa, erosoagoa, etorriko diren gau horietarako.

Udaberria eta uda argia dira, ez ezazula ahaztu. Eta, gainera, aurreztu eta ingurumena zaintzen baditugu… Ezin dugu gehiago eskatu, ezta?

Ez galdu dekoratzeko emandako aholkuak eta ideiak!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.