Terrazan jateko 7 ideia: behar duzun guztia
Eguraldi ona, eguzkia eta beroa ate-joka hasten direnean, guztioi pizten zaigu ahalik eta gehien aprobetxatzeko gogoa. Eta, gainera, etxean egiten badugu, zer esanik ez! Gainera zorteduna bazara eta terrazatxoa, patioa edo balkoia badituzu, izugarrizko altxorra duzu. Gure misioa ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea da. Nahi al duzu?
Artikulu honetan, terrazako otorduez nola gozatu kontatuko dizugu (atari zabaleko beste edozein espaziotarako ere balio du) eta zu eta zure konpainia (hala izanez gero) ezin gusturago egoteko behar duzun guztia puntuz-puntu errepasatuko dugu. Aurrerapen txiki bat: terrazan otordu atsegin bat prestatzeko giltzak xehetasun txikiak eta menua izango dira.
Gozatu!
1. Kanpoko altzariak eta apaingarriak
Terraza handia ala txikia izan, altzari tolesgarriak eta arinak beti ongi geratzen dira kanpoan jartzeko gauzez ari garenean, batez ere, otordu bat antolatu nahi badugu etxean. Horrela, erraz moldatu ahal izango dugu une bakoitzean ditugun beharretara eta egoeretara.
Mahai eta aulki tolesgarriei esker, adibidez, pasatzeko leku gehiago ala gutxiago utz dezakegu, eta oso praktikoak eta erosoak dira gainera jarri eta kentzeko.
Inguruneaz ari garela, eroso baino erosoago egiteko osagarri batzuk jartzea ez legoke sobera. Adibidez, kanpoko kuxinak gehitu ditzakezu edo eskura izateko mantatxo bat hozten duenerako. Horrelako xehetasunek terrazan ordu luzez egoten laguntzen dute, bazkaloste amaigabean, ohartu gabe ere.
A! Aukerarik baduzu, gorde espazioa kanpoko altzari bat jartzeko, biltegiratze-gune gisa erabili dezakezuna. Honako metodo hau erabil dezakezu: apalategi bat edo atedun armairu txiki bat behar dituzun objektuak eskura izan ditzazun, hala nola aipatu ditugun mantak, edo otorduetarako osagarriak, ahozapiak edo mahai-zapiak. Hartara, ez duzu hainbeste bidaiarik egin beharko mahaia atontzean. Gainera, jan ostean dena gordetzeko leku bikaina da eta kanpoaldetik babestuta egongo dira. Super praktikoa eta erosoa, behar den bezala.
2. Musika gabe jan behar duzu? Bai zera!
Izugarri atsegin ditugu piknikak eta terrazako otorduak, baina musikarik gabe zerbait falta zaie. “Zuretzako” gosegarri bat bada ere, musika behar da!
Kasu honetan, gure ENEBY bozgorailua aukera zoragarria iruditzen zaigu terrazara ateratzeko, eramangarria delako. Mugikorretik, ordenagailutik edo Bluetooth konexioa duen edozein gailutatik konektatu eta entzun dezakezu musika.
Gainera, ez duzu zertan mahaiaren gainean utzi, lekua alferrik hartuz, duen heldulekutik zintzilika dezakezu. Zoazen lekura lagunduko zaitu.
3. Barbakoak: janari azkarra eta goxoa
Barbakoak dira gure terrazetako bazkarien eta afarien aliatu handienak, baita toki gutxi dagoenean ere.
Hiriko balkoiko edo terrazako otordurako ezin du hutsik egin gogoko platerak egin ahal izateko barbakoa batek, haragizkoa, arrainezkoa edo barazkizkoa. Baina, batez ere, aire zabalean, lagunekin, eta janaria prestatzeko sukaldera sartu-atera ibili gabe janari prestatzeko modu erraza delako. Udaberriko eta udako ezaugarrietako bat dira barbakoak!
4. Terrazako otordua: aukeratu era askotako menua eta guztientzako modukoa
Hori bai, kontuan izan behar dugu gurekin batera nork jan behar duen menua antolatzeko eta terrazako otordu bat antolatzean.
Baliteke denak haragia edo arraina ez jatea, edo soil-soilik, une horretan nahi ez izatea. Horregatik, oso egokia da mokadu batzuk ateratzea barbakoa baino lehen edo, egin behar duzun haragiaz gain, beste aukera batzuk eskaintzea, saltxitxa begetalak edo bestelako janari begetala (IKEA dendetan aukera piloa dugu!).
Denek jateko moduko platerak (aukeran, gehienak behintzat, osasuntsuak izan daitezela) izan daitezela gomendatzen dizugu. Gainera, eguraldi onarekin errezeta freskoak egin ditzakegu eta fruta eta barazkiak protagonista izango dira gure mahaietan. Erraza baino errazagoa izango da.
5. Terraza apaintzeko landareak
Terraza koxkor bat duzu, eta ez duzu landarerik? Ene bada… Zer egingo dugu zurekin!
Hainbat landare jarrita, zure terrazako giroa hobetuko da. Nahi baduzu, loreontzi desberdinetan jar ditzakezu, espazioari materialen eta koloreen aniztasuna emateko, edo loreontzietarako euskarriak euren altuerekin jolasteko.
Bestalde, oso egoki irizten diogu terrazan hiriko baratze txiki bat sortzeko ideiari, platerak ontzeko balioko diguten landare usaintsuekin: menda, ezkaia, albaka... Zer iruditzen zaizu ideia?
6. Plastikozko baxera berrerabilgarria
Betiko baxera, agian, hauskorregia, pisutsuegia edo formalegia da terrazan mokadu batzuk edo otordu bat jateko.
Plastikozko baxera berrerabilgarri bat aukeratzea gomendatzen dizugu. Oso egokia da zutik jan behar denerako ere (ez du ezer pisatzen), ez da apurtzen, garbi daiteke eta… zoragarria da!
IKEA taldean, jasangarritasunarekiko apustu sendoa dugu, eta, hori dela eta, plastiko berriztagarrien bilduma sortu genuen, ingurumena errespetatzen duen aukera, baina, aldi berean, zu eta planeta zaintzen dituena.
7. Kanporako argiztapen egokia
Zenbait piknik, bazkari eta afari asko luza daitezke eta badakizu. Ziur inoiz pasatu zaizula! Hala bada, une horietarako prest egoteko, aurrez kanpoko esparruetarako argiztapena instalatuta eduki dezazun gomendatzen dizugu.
Eguzki-argizko modeloak aukera ditzakezu. Adibidez, gure SOLVINDEN bilduma: girlandak, sabaiko lanparak, mahai-lanparak… Konbinatu hainbat argi-punturekin udaberriko eta udako gauetarako terraza super atsegina izateko.
Zer deritzozu? Atera probetxu guztia terrazari edo balkoiari! Ideia gustatu bazaizu eta gehiago jakiteko gogoz geratu bazara, ezin duzu galdu aukeratu dugun hurrengo artikulu sorta. Ziur gaude inspiratzen lagunduko zaituztela!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.