Terraza handi bat edo lorategia dekoratzeko ideiak
Gure terrazak eta lorategiak parez pare irekitzen dira eguraldi onarekin. Prest uzteko ideia batzuk nahi dituzu? Ez galdu terraza eta lorategia dekoratzeko ideiei buruzko artikulu hau.


Atera guztia armairuetatik eta apalategietatik
Negu hotzaren ostean, iritsi da kanpoko osagarri guztiei hautsa kendu eta gure terraza edo lorategia jazteko unea. Gomendagarria da erosten dituzun objektu guztien materiala kontuan izatea, bereziki kanporako erosten dituzunenak, muturreko eguraldi-baldintzak (euria, airea, muturreko tenperaturak, hotzak nahiz beroak) jasateko moduak izan beharko dutelako.
Armairuen kasuan garrantzitsua da xehetasun hori kontuan izatea, gainerako objektuak babesteko eta zaintzeko arduradun izango baitira, kuxinak edo zorroak, esaterako.
Irudian, adibidez, gure KOLBJÖRN aukeratu dugu, lur-orotariko armairu bat, barrualdean nahi kanpoaldea dekoratzeko balio duena. Oso praktikoa eta erosoa da hautsezko estaldura duen altzairu galbanizatuta izanik, ez delako herdoiltzen, erraz garbitzen delako eta luzaroan irauten duelako.
Landa-estiloko kanpoko altzariak
Oso metalizatua izan beharrean landa-diseinua duen biltegiratze bat nahi baduzu, eman begirada bat gure ÄPPLARÖ lorategirako altzarien serieari. Bilduma honetan gehien gustatzen zaiguna, zalantzarik gabe, funtzio anitzeko biltokidun lorategirako bankua da. Bertan nahi duzun guztia gorde dezakezu, kuxinak edo lorategiko tresnak, esaterako, eta bere estetika izugarri polita da. Jarri kuxin batzuk gainean dekorazio-ukitu eta erosotasun osagarri bat emateko. Eta denetan onena, erraz alda dezakezula, dituen gurpilei esker.
TOSTERO poltsarekin osatzen baduzu, barnean gordetzen dituzun objektuak erabat babestuta egongo direla ziurtatuko duzu.
Kanporako kuxin gogorrak eta estiloarekin
Aire libreko tartetxo horiez gozatzea beti da errazagoa kanpoko kuxin on batzuekin. Eta altzariekin gertatzen den moduan, terrazako ehunak etxe barruan jarri ohi ditugunak baino gogorrak izatea gomendatzen da. Zehazki, hoberena uraren aurkakoak izatea da, kolorea galtzen ez dutenak eta garbigailuan sar daitezkeenak (zenbat eta erosoagoak, hobe. Ezta?).
Gauak freskotasunean
Terraza handi bat edo lorategi bat izatearen onena kanpoaldeaz gozatu ahal izatea da eguneko 24 orduz. Gaura iristen denean ez du zertan amaitu terrazako planak, justu kontrakoa. Kanporako argiztapen on baten laguntzarekin, orduak eta orduak egon ahal izango zara freskuran aire zabalean.
Guk dekoratzeko eta hormei argia egiteko argi-girlanda bat aukeratu dugu, baina beste objektu batzuk ere aukera ditzakezu, fokuak, faroltxoak edota kandelak. Zer iruditzen zaizu?
Landareak eta loreak, benetako protagonistak
Zer da terraza edo lorategi bat bere landare deigarri eta lore koloretsurik gabe? A zer zentzugabekeria, ez?
Leku honetako osagai nagusi eta garrantzitsuena dira; beraz, ongi pentsatu jarri aurretik. Utzi sormenari landareen bidez hitz egiten eta bihurtu terraza edo lorategia auzo guztiko inbidia. Loreen koloreekin, tamainarekin edota loreontzien kolore eta formarekin jolas dezakezu. Eta jardin bertikal bat jartzen baduzu hormei ukitu desberdin bat emateko? Egin ezazu proba!
Pergola bat, aire libreaz gozatzea ezerk eragotz ez diezazun
Ez utzi euriari edo argi-izpi indartsuei zure aire libreko planak zapuzten.
Gozatu eguraldiaz itzalki baten azpian, estalpe bat eta, baita zu eta zure gonbidatuak babesteko bezain handia den pergola bat. Segurtasuna eta erosotasuna dira lehentasuna.
Zer deritzozu? Kanpoko dekorazioari eta landareak zaintzeari buruzko ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu artikulu hauek.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.