Saltatu

Buelta 60ko hamarkadako dekoraziora

Prestatu etxea eguraldia onerako betidanik erabili duzun dekorazioa 60ko hamarkadan erabiltzen ziren klasiko handietan inspiratutako dekorazio batekin aldatuz. Bete etxea kolore biziz, patroi grafikoz eta diseinu koloretsuez.

Etxeak zure estiloa adieraz dezala

Etxeari nortasuna ematea oso erraza da. Aldaketa txikiak egin besterik ez duzu. Has zaitez gela bakoitzeko altzariekin primeran datozen dekorazio-elementu deigarriak jarriz.

Bete logela energiaz

Aukeratu patroi grafikoak dauzkan alfonbra estanpatu bat, jarri zorro nordiko koloretsu batzuk eta emaiozu azken ukitua kuxinentzako zorro ausart batzuekin. Logelako ehun-gaiak bakarrik aldatuz, giro fresko eta berritua lortuko duzu. 


Ikasi bainugela koordinatzen

Bainugelako ehun-gaiak koordinatuta badauzkazu, etxeko gune horri freskotasun eta estilo gehigarri baten ukitua emango diozu. Aukeratu bat datozen eskuoihalak eta gortinak eta has zaitez bainugela polit batez harrotzen.


Lortu sasoiko looka

Aldatu kuxinen zorroak estanpatuak eta kolore deigarriak dauzkaten beste batzuekin. Horrela, gelei ukitu berri bat eman diezaiekezu diru gutxiren truke.

Etxe ordenatu batekin, gehiago disfrutatuko duzu etxean igarotzen duzun denboraz. Emaiozu poztasun ukitu bat armairuen barrualdeari biltegiratze-osagarri koloretsuekin.

Gehitu pieza berriak betidanik erabili izan duzun baxeran. Aukeratu kolore eta estanpatu biziak dauzkaten platerak eta kikarak, eta mahaian igarotzen dituzun momentuak sentsazio onekin beteko dituzu. 

Ikusi joera honetako produktu guztiak