Telesailak eta filmak etxean ikusteko aholkuak
Telesail zein filmak etxean ikustea gustuko baduzu (bakarrik nahiz konpainian), ez galdu sofa eta tapakiaren berebiziko plana prestatzeko aholkuen zerrenda hau. Jarraitu aholkuak!


Zer ote du telesail edo film batek, zeharo txoratu gaitzan eta ordu luzez pantailaren aurrean egon gaitezen?
Telesailak sarean ikusten dituzten milioika pertsonentzat ezinbesteko plana bihurtu da asteroko planen artean, eta horregatik, gero eta ohikoagoa da edukien plataformen harpidedun izatea. Izan ere, Juniper aholkularitza-enpresak mundu-mailan egindako ikerketa baten arabera, 2022. urterako 4 etxebizitzetatik 1 izango da film eta telesailak ikusteko zerbitzu digital baten harpidedun.
Non ikusi nahiago izaten duzu zure telesail edo film gogokoena? Harritzekoa ez den bezala, telesailak ikusteko etxeko gela nagusia egongela izan ohi da.
Horregatik, ideia eta aholkuen zerrenda bat sortu dizugu. Izan ere, zure telesailak ahalik eta gehien goza ditzazun nahi dugu, sofatik bertatik ikus ditzazun, bata bestearen jarraian gelditu gabe. Ez ezazu galdu!
Ez diezazutela hutsik egin klasikoek
Etxean filmak ikusiz denbora libreaz benetan gozatzeko, arreta jarri behar da inguruko xehetasunetan. Adibidez, zinema asko gustatzen zaienek badakite hauek direla “pantaila handi txikiaren” aurreko saio baterako oinarrizko osagaiak: sofa, bilduko gaituen tapakia eta kuxin bigun batzuk jarrera egokia hartzeko. Etxeko erosotasunari esker, oharkabean pasatuko zaizkizu orduak!
Kontuan izan giro-argiztapena
Telesailen betekadari ekiterakoan, argiztapenak ere bere garrantzia du. Suspensezko telesail bat hobea baita argi batzuk itzalita, ez duzu uste? Argi batzuk itzaliz gero, arreta pantailan jarriko duzu. Hala, oharkabean, errazago murgilduko da garuna pantailaren beste aldean.
Hori lortzeko, saiatu argi batzuk bakarrik pizten, eta itzali erdikoak; sabaiko argiak, kasu. Ikusiko duzu zer-nolako eragina izango duen eta nola egingo duen are gustagarriagoa zure “tapakia eta filma” unea.
Soinu inguratzailea: eraman zinema etxera
Zinemara joaten garenean gustatzen zaiguna filmean guztiz murgiltzea da. Soinu-bandak erabat inguratzen gaituela sentitzea, ez musika-tresnek sortutakoak soilik baita efektu bereziek ere, gure sentimenduak biderkatzen dituzte eta istorioaren barnean sartu izana sentitzen dugu.
Zergatik ez dugu efektu hori gure egongelara ekartzen? Oso erraza da. Konfiguratu erraz bi bozgorailu (gure SYMFONISK, esaterako) Sonos etxeko zinemako produktu batekin, soinu-inguratzailearen ezkerreko eta eskuineko kanalak izan ditzazun Sonos soinu-inguratzailearen esperientzian. Izugarri igoko da azken lasterketaren edo gerturatzen ari den ejertzitoaren adrenalina.
Saihestu kanpoko zaratak
Ataleko une zirraragarrienean gaude, eszenako isiltasunak adierazten digu zerbait gertatzen zorian dagoela eta jakin-mina gorantz doa. Bat-batean, protagonista tramaren gakoa esatera doanean, moto baten soinuak ez digu entzuten uzten eta eszenako klimax hori guztia pikutara bidaltzen du. A zer amorrazioa!
Ez baduzu kanpoko zaratek molestatzerik nahi, ideia ona da egongela intsonorizatzea. Baina, nola? Hainbat aukera daude. Adibidez, soinua xurgatzen duten panelak, ODDLAUG; beste ehun batzuekin konbinatuta, nabarmen murrizten dituzte kanpoko mundutik datozen etenak, kaleko zarata edo bizilagunak jarri duen musika, esaterako.
Prestatu zizka-mizkaren bat, atalen artean jateko
Bada zerbait telesailen zale guztiak gogaitzen dituena: atal bat eten behar izatea, izan jateko edo bainugelara joateko. Azken hau ezin saihestu daiteke; baina bada irtenbide erraz bat, telesailaren murgilduta zaudela gosea ase dezazun.
Erraza da: telesailen betekadari ekin aurretik mokadutxoren bat prestatzen baduzu, ez duzu eszena interesgarri hura eten beharrik izango.
Edozer gauza presta dezakezu; zure gosegarririk gustukoena izan daiteke, edo krispeta klasikoak freskagarriarekin. Zerbait gozoagoa ere presta dezakezu ordea: pasteltxo goxo batzuk, txokolatea, edota infusio bero bat kasu, sofan gustura uzkurtu zaitezen.
Jarraitu aholku hauek, eta telesailak ikusiko dituzun egunak une berezi bihurtuko dira! Artikulua gustatu bazaizu eta etxean ongi sentitzera inspiratzeko ideia gehiago nahi badituzu, eman begiratu bat artikulu honi:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.