Saltatu

Sukaldea antolatzeko ideia praktikoak

Sukaldea ordena- eta biltegiratze-soluzio gehien behar dituen etxeko geletako bat da. Hori dela eta, ezinbestekoa da espazioa nola aprobetxatu jakitea tokiari etekinik handiena ateratzeko eta sukaldea, handia edo txikia, espazio praktiko eta funtzional batean bihurtzeko. Jarraitu irakurtzen eta ez galdu sukaldea antolatzeko ideia praktiko hauek!

Lauza zurietan muntatutako hormako apalek sukalde honetan gehien erabiltzen diren osagaiak ontzietan eta edukiontzietan gordetzen dituzte.
Lauza zurietan muntatutako hormako apalek sukalde honetan gehien erabiltzen diren osagaiak ontzietan eta edukiontzietan gordetzen dituzte.

Zenbat aldiz pentsatu duzu sukaldeko armairuak edo tiraderak hondamendi bat direla? Zenbat denbora pasatzen duzu tupperrak antolatzen Tetris-partida bat balitz bezala? Bada garaia sukaldeko anabasari amaiera emateko! Ezagutu denbora eta ahaleginak nola aurreztu ditzakezun sukaldea antolatzeko aholku erraz hauekin.

Hormak

Hormak gauzak gordetzeko lekurik erabilgarrienetako bat dira. Zergatik ez diezu etekinik handiena ateratzen? Ez itzazu sukaldeko armairuetarako bakarrik erabili.

Biltoki irekia

Biltegiratze-soluzio irekiak aukera ona dira zure sukaldeko armairuekin konbinatzeko. Gehien erabiltzen dituzun gauzak eskura izateko balio dute. Begi bistan daudenez, objektuak pilatzea eta dena nahaspilatuta izatea ekiditen dute. Hormatik zintzilika daitezkeen sukaldeko apalak ere erabili ditzakezu. Kasu honetan, apalak erabili ditugu kristalezko edalontziak eta katiluak bertan jartzeko.

Bentosen boterea

Sukaldean leihoak badituzu, espazio hori biltegiratze-elementu batzuk jartzeko eta dena antolatuta izateko ere erabili dezakezu. Guk adibidez, kristalean itsasteko bentosak dituen saretadun saski bat jarri dugu. Saski hau landare naturalentzako lorezaintza-osagarri batzuk jartzeko erabili dugu, baina beste edozertarako ere balio du, hala nola, sukaldeko espartzua edo zapia gordetzeko. Hori bai, kontuz ibili pisuarekin. Ez ezazu gehiegi bete.

Hustu tiraderak

Utzi leku librea tiraderetan biltegiratzeko soluzioak hormetan ipiniz. Adibidez, bere erosotasunagatik asko gustatzen zaigun osagarri bat gure KUNGSFORS aizto-euskarri magnetikoa da. Jarri janaria prestatzen duzun lekuaren ondoan. Tiraderetan gordetzea baino askoz praktikoagoa izango da.

Barneko antolaketa

Tiraderen eta armairuen barneko antolaketa ezinbestekoa da sukaldea ondo funtzionatzeko. Bere barnealdean ze gorde nahi duzun pentsatzeaz gain, objektu bakoitzaren erabilera-maiztasuna ere kontuan izan behar duzu irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko.

Pilatu zure biltokiak

Sukaldeko tresnak gorde baino lehen, pentsatu zein den modurik praktikoena. Zartaginak, adibidez, leku gutxiago hartzen dute bertikalki pilatzen badituzu bata bestearen gainean (aholkua: jarri eltzeetarako UTRUSTAD babesa eltzeak ez marratzeko gordeta dituzun bitartean).

Estalkiak horizontalki jarri ditzakezu estalkientzako VARIERA bezalako euskarri batean, non luzera aldatu dezakezun edozein espaziora egokitzeko. Behar duzun guztia errazago ikusi eta hartu ahal izango duzu.

Pasta, azukrea eta irina bezalako janariak poto eta ontzi gardenetan gordetzea gomendatzen dugu (kristalezkoak badira, hobeto). Horrela, barruko edukia begi bista batean ikusi ahal izango duzu. Gainera, modelo berdinekoak badira, hauek antolatzea errazagoa izango da eta espazioari etekin guztia aterako diozu.

Aprobetxatu tokia zentzuz

Zure armairua zaharra izateak ez du esan nahi zure armairua egokitu eta eraldatu ezin dezakezula neurrira egindako armairu bat bezain erabilgarria eta moldakorra izateko.

Atera etekin handiena eta gehitu gehien lagunduko dizuten biltegiratze-osagarriak. Adibidez, jolastu altuera ezberdinekin tiraderetan edo armairu handietan. Kasu honetan, bi pisu gehiago sortu ditugu JONAXEL egitura eta saretadun saskiak erabiliz, non mozteko taulak eta arrabolak bezalako objektu handiak zein sukaldeko zapiak gorde daitezken.

 

Ezagutu zure armairuetarako osagarri guztiak Sukaldeko armairuetarako barrualdeak atalean.

Eguneroko errutinak

Badira trikimailu erabilgarri batzuk zure sukaldea antolatzeko eta denbora luzez txukun edukitzeko. Gure errutinan ohitura onak egokitu baino ez ditugu behar, baita trikimailu batzuk ere:

Antolaketa airean

Plater-xukaderek ez dute zertan lekua hartu sukalde-gainekoan. Izan ere, hormako plater-xukaderekin aireak zirkulatu eta baxera azkarrago lehortzen da. Beraz, baxera osoa di-da batean gorde ahal izango duzu.

Birplanteatu birziklapena

Izan praktikoa hondakinetarako soluzioak aukeratzerakoan. Erosi hainbat tamaina eta formatako soluzioak edonolako hondakinak utzi ahal izateko (adibidez, HÅLLBAR) eta birziklatu!  Horrela, denbora gutxiago pasako duzu sailkatzen.

Espazio gehiago nahi duzunean

Gure aitona-amonek erabiltzen zuten jada. Beraz, jarrai dezagun haien jakinduria. Sukaldeko orgatxo eramangarriak osagarri paregabeak dira sukaldean toki gehiago izateko (tamaina handiko artikuluak gordetzeko erabili ditzakezu) eta objektu desberdinak leku batetik bestera esfortzurik egin gabe eramateko. Ez dituzu sukaldetik jangelako mahaira bidai gehiago egingo!

Praktikotasuna mahaia jartzerakoan

Mahaia jartzeko lana erraztu nahi baduzu, ipini egunero behar duzun guztia (baxera, mahai-tresnak eta ezpainzapiak) gordetzeko soluzio bat.

Ikusi zein erraza den zure etxea antolatzea "Di-da batean prest"-eko adibide hauekin.

Elikagaien biltegiratzea

Janari mota desberdinak gorde ahal izango ditugu tiraderen eta armairuen espazioaren arabera. Hala ere, sormen pixka batekin, etekin handiena aterako diozu eta uste duzun gauza baino gehiago gorde ahal izango dituzu. Hona hemen gakoak:

Poto eta ontzi gardenak

Gorde janaria ontzi eta kaxa gardenetan erraz aurkitzeko eran izateko. Horrela, gauzak berriro noiz erosi behar dituzun ikusiko duzu. Leku askorik ez baduzu, tupper karratuak eta laukizuzenak (IKEA 365+ seriekoak bezala) erabili ditzakezu janaria gordetzeko. Era honetan, bata bestearen gainean jarri ahal izango dituzu inolako arazorik gabe.

Txukuntasuna altueran

Sukaldean tiradera sakonak badituzu, aprobetxatu altuera guztia potoak bertikalean gordetzeko. Utzi tiradera ez hain sakonak mahai-tresna eta kontserba lauetarako, adibidez.

Espezierako tokia

Belar lehorrak eta espezieak gordetzeko, ez duzu espeziak uzteko apal tradizional bat behar. Izan ere, hobe denez iluntasunean gordetzea, onena tiraderetan ipintzea da. Horrela, tiradera estuenak funtzio honetarako erabili ditzakezu. Poto gehiago sar dadin, jarri espezieak etzanda.

Eta listo! Idatzi aholku hauek eta antolatu zure sukaldea behingoz. Ziur gaude ezin hobeto ordenatuta dagoen espazio praktiko bat lortuko duzula. Sukaldeei buruzko inspirazio eta aholku gehiago nahi izanez gero, ez galdu hurrengo artikulua:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.