Saltatu

Sukalde txikiari itxura handiagoa emateko ideiak.

Sukalde txikiek soluzio adimentsuetara garamatzate, hori da daukagun espazioari ahalik eta etekin gehien ateratzeko bidea. Horretarako, sarrerako atearen inguruan dagoen espazioa erabil dezakezu. Ez kezkatu goraino ailegatzen ez bazara, taburete tolesgarri batek ez dizu espazio asko hartuko. Beira arasa duten armairuak erabili, espazio txikietan zabaltasun sentsazioa ematera laguntzen dute. Argiztapenak ukitu berezia ematen dio eta beirateria eta xehetasunik gogokoenak nabarmentzeko erabili dezakezu.

Sukalde estu honek IKEA armairuak ditu atearen inguruan.
Sukalde estu honek IKEA armairuak ditu atearen inguruan.

Ez erabili behar duzun espazio baino gehiago

Sakonera desberdinetako armairu baxuak bilatu, hala txoko estua kaferako espazio praktikoan bihurtuko da. Izkina honetan, METOD armairuak erabili ditugu, 37 cm-ko sakonera dute. Zure espazioa are mugatuagoa bada, neurrira egindako orgatxo, apal edo gainazal bat erabili, hankekin finkatuta.

Zabaldu zure lanerako gunea!

Orgatxo batek lan egiteko espazio gehigarria eskaintzen dizu behar duzunean. Behar ez duzunean kendu besterik ez duzu. Gainera, biltegiratze gehiago duzu eta gurpilak dituenez edonon erabili dezakezu, sukaldean zein etxearen beste edozein gelatan.

Bat-batean, sukaldea ez da horren txikia.

Zorutik biltegiratzea kentzea ezinbestekoa da gosaltzeko mahai bati lekua utzi nahi badiozu. Horman muntatzeko apalategia mahai baten gainean muntatzeak etekina ateratzen dio espazioari eta oso praktikoa da sukaldeko tresneria gordetzeko. Espazio txikiari etekin osoa ateratzeko sukalde bat sortzen duzunean, bertan sar daitekeen gauza kopuruak harrituko zaitu.