Sukalde txiki baten egokitzapena
Sukaldea berritzea eta pertsonalizatzea guztiz eraberritu gabe ez da hain zaila. Jules bere lagunarekin, Alhadj, eta semearekin, Justus (7 urte), Berlinen alokairutako etxe batean bizi da. Sukaldea txikia da, baina Julesek zenbait aldaketa egin ditu familiaren gustura eta beharretara egokitu dadin. Bere ustez, sukaldeek ere pertsonen nortasuna islatu ditzakete, etxeko beste edozein gelaren modura; garbigailua eta harraskaren azpiko gunea oso gustuko duen ehun bat erabiliz «kamuflatu» ditu. Bestalde, ohiko sukaldeko armairuak jarri ordez, goiko partean zurezko bi modulu independente kokatu ditu.


Familiarekin gozatzeko mahaia
Julesek egongelan mahai handi bat dauka jendea etortzen denerako, baina sukaldean beste mahai txiki bat dauka bere bikote eta semearekin gosaltzeko. Hori osatzeko, horman koadro-erakusketa txiki bat daukate, baita barrurako landare batzuk eta gustukoen dituzten baxera-piezak erakusten dituen beira-arasa ere; oro har, familiak gozatzeko gune lasaia da.
Sukaldea etxean integratzea lortu nahi genuen; gune eroso eta pertsonala da, non familiarekin oso gustura gauden».”
Jules, argazkilaria eta blogaria, Alemania
Egileak
Estilismoa: Abigail Edwards
Argazkiak: Polly Wreford