Tearen blogaria
Ashita Agrawalek tea maite du. Txikitatik sentitu du edari honekiko grina, eta, gaur egun, 80 barietate baino gehiagoko bilduma du. Ashitaren ustez, tea edaria baino askoz gehiago da: bere zentzumen guztiak txunditzen dituen esperientzia da (bizimodua, alegia).

Te-hostoak uretan nola irekitzen eta aldatzen diren behatzen duen bitartean, Ashitak prozesu horren metaforei buruz hausnartzen du. Berak dioenez: "Bizitza te-kikara bat bezalakoa da". "Zenbat eta denbora gehiago jalki, orduan eta sendoago bihurtzen da. Era berean, izaera eta kolorea aldatu egiten dira denboraren poderioz".

Tea gordetzea ez da garrantzirik gabeko gaia
Ashitak biltegiratze-soluzio polit eta funtzional bat behar du bere bilduma zabaleko zapore eta usain finak kontserbatzeko. BLOMNING latek baldintza horiek aise betetzen dituzte, metalezko estalkiak eta egiturak baitituzte edukia oxigenotik eta argitik babesteko.
Bilduma erakusteko, Ashitak KUNGSFORS biltegiratze-sistema erabiltzen du; horri esker, barietate bakoitza modu malgu eta profesionalean jar dezake ikusgai. Biltegiratze-sistemaren metalezko apalak oso aproposak dira te-objektu eta -katilu preziatuak nabarmentzeko.
Produktuak biltegiratu eta erakusteko leku gehiago eskaintzeaz gain, KUNGSFORS plater-xukadera atze-oihal bikaina izan daiteke teak dotoretasunez nabarmentzeko eta grabatzeko.
BEKVÄM sukalde-orgatxoak eta KNAGGLIG kutxek osatzen dute tea biltegiratzeko sorta. Soluzio horiek bilduma modu errazean antolatzeko eta eskura izateko mugikortasuna eta malgutasuna eskaintzen dizkiote Ashitari. Ashitarentzat, bere te-bilduma denbora-pasa bat baino askoz gehiago da: biltegiratze-soluzio bikaina eskatzen duen bizimodua, alegia.