Saltatu

Lore-estilista

Laura talentu handiko lore-estilista italiarra da, eta oso gaztetatik ikasi zuen naturaren edertasuna estimatzen. Bere sorkuntzak mundu naturalean inspiratzen dira, basoko paisaia pintoresko batez inguratuta hazi baitzen. Lauraren lore-diseinuak jasangarritasunean oinarritzen dira. Sorkuntza bakoitzaren bidez, hondakinak minimizatzen eta material naturalen erabilera maximizatzen saiatzen da.

Laura, lore-apaingarriak egiten bere tailerrean.

Laurak dioenez: "Nire estudioan naturak behar ez duen hori erabiltzen dut". Lore-apaingarriak egiteko, Laura paseatzera ateratzen da adar hautsien, hostoen, belar onduaren eta basa-loreen bila, eta, askotan, diseinuetan gehitzen dituen ustekabeko materialak aurkitzen ditu.

Laura, lore lehorrez egindako apaingarri batzuen atzean.

Biltegiratzearen ordena naturala

Biltegiratze-soluzio eskuragarriak maite dituen arren, Laurari beti kostatu zaio materialak antolatzea. Hala ere, IKEA-k eskainitako soluzioei esker, gauzak estilo eta eraginkortasunez gordetzeko modua aurkitu du.

Gustukoen dituen biltegiratze-soluzioetako bat FABRIKÖR beira-arasa da, loreak eta belarrak lehortzeko prozesua bizkortzeko erabiltzen duena. Gainera, VARIERA apal gehigarria erabiltzen du espazio gehiago sortzeko; UPPDATERA kutxei esker, berriz, objektu txikiak antolatzen ditu.

Hostoak eta lore-petaloak SMARRA jositako banbuzko kaxan gordetzen ditu Laurak, modu naturalean lehor daitezen. Kaxa apaingarri honek gauzak eskura gordetzeko aukera ematen du, baina begi-bistan utzi gabe. Bestalde, klipak dauzkaten BUMERANG esekigailuak erabiltzen ditu lore freskoak edo lehorrak zintzilikatzeko eta unean uneko beharren arabera egokitzeko. Gainera, esekigailuek loreen forma mantentzen laguntzen dute.

Azkenik, eta biltegiratze-soluzioei ukitu berezi bat gehitzeko, Laurak poltsa batean datorren KROPPSVARM pot-pourria erabiltzen du, izpiliku lehorraren usain bizia baitu.

Lore-diseinu jasangarrien eta biltegiratze-soluzioei ematen dien erabilera arduratsuaren bidez, edertasuna eta funtzionaltasuna bateragarriak direla erakusten du Laurak. Naturarekiko duen grina eta bere sormena islatzen ditu lore-apaingarri guztietan.